Guraso talde erlijioso batek salaketa batekin mehatxatu ditu. “Txiringitoa ixteko beharra dugu”, adierazi dute Porno Eskolako kideek. “Hezkuntza sexuala lehen lerroan jartzea lortu dugu”.
Porno Eskola proiektua amaitu da. Hilabete eskas bat martxan egon den proiektuak ezin du aurrera jarraitu. “Amorru ahndiz, hau ixtera derrigortuta gaude”.
Arrazoia azaldu dute. Guraso talde erlijioso batek salaketa batekin mehatxatu ditu. “Txiringitoa ixteko beharra dugu”.
“Zoritxarrez, erlijioak egun duen indarra oso handia da oraindik. Haserre gaude, irabazi dutelako, baina irabazi dute, nahiz eta guk jakin arrazoia gurea dela”, adierazi dute.
“Oso harro amaitu dugu gure ibilbidea. Are gehiago, gure helburua, hein handi batean, lortu dugu: hezkuntza sexuala lehen lerroan jartzea”. Eta honi lotuta, argi dute “hezkuntza sexuala ez zaiela eskolei interesatzen”.
Gracias de corazón a todas las que os habéis interesado en saber, por lo menos, de qué iba el proyecto. A las que nos habéis apoyado y también a las que no, pero nos habéis respetado.
“Milesker proiektua babestu duzuen guztioi eta nahiz eta hau ez babestu, errespetatu gaituzuenoi. Infernuan ikusiko dugu elkar”, esan dute.
Porno Eskola, heziketa sexualerako tresna berria Gasteizen
Porno Eskolaren helbrua arga zen: heziketa sexualean sakontzea, pornografiari buruzko gida didaktiko bat baliatuz horretarako. Urriaren 26an aurkeztu zuten, baina jende dexente aurkezpen aretotik kanpo geratu behar izan zen.
“Konturatu ginen nerabeek sexuarekin zuten lehenengo kontaktua pornoa zela: ikastolan duten heziketa sexuala hutsuneak dituelako edo gurasoei galdetzea lotsa ematen dielako”, adierazio zion Hala Bediri Porno Eskolako kide den Iratxe Gilek. “Gainera, gurasoak ez daude hezituak galdera horiek erantzuteko”, gaineratu zuen.
Interneten dagoen informazio guztia kritikoki eta etikoki erabiltzeko asmoarekin, Porno Eskolaren asmoa heziketa sexualeko tresna bat eskaintzea zen. Eta horretarako, nahikoa baliabide jarri nahi zituzten mahaiaren gainean. Ilustrazioak oinarri, eduki mapa bat landu zuten. Horretaz gain, webgune bat ere martxan zuten, unitate didaktiko ezberdinak oinarri moduan hartuz.
Pornoaren unibertsoa berreraikitzeko jaio zen Porno Eskola: teoriak berresanez, akatsak zuzenduz, erabiltzaileak berrezituz eta pornografia feminista, bidezkoa eta ireki batera bideratuz. Gainera, gidaz gain, gai bakoitzeko unitate didaktikoak eskaintzen zituzten, informazio guztia garatuz, bibliografia, estekak eta artikuluak eskainiz… Gasteizen jaio zen, “baina gustora zabalduko genuke” adierazi zuen Gilek. Zoritxarrez, ez zen posible izan.
Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
Pornografia eztabaidagai izan da hainbat hamarkadatan, eta eztabaidaren zati handi batean ikuspegi moralista eta alarmista nagusi izan da gizarte helduaren aldetik. Hala ere, bada garaia begirada estu hori zalantzan jartzeko eta pornografia ikuspegi zabalago eta zehatzago... [+]
Aurreko egunean, 10 urteko haur batek esan zidan bere eskolako helbide elektronikoaren pasahitza aldatu behar zuela, gurasoek bazekitelako, eta bere pribatutasuna zelatatu ahal zutelako. Ulertzen nuela esan nion, baina ohartarazi nion, eskolako arduradunek ere, naiz eta eurekin... [+]
Emakundek Azaroaren 25erako zabaldutako kanpainaren arabera, pornografia bihurtu da haur eta gazteen sexu indarkeria eskola. Egitasmoa kontrastatu dugu aditu zein arituekin, eta EAEko instituzioen koherentzia falta kritikatu dute: sexu-heziketaren premia aldarrikatzen duten... [+]
Emakundek Pornoa emakumeen aurkako indarkeriaren eskola bat da leloa aukeratu du azaroaren 25erako, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguneko kanpainarako. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak adierazi du nagusiki kontsumitzen den pornoa emakumeen... [+]
Pornografiaren eta desinformazio sexualaren aurrean gogoetatu eta baliabideak partekatzeko, jardunaldi arrakastatsuak egiten ari dira Nafarroan, eskola eta familiei zuzenduak. Astearte honetakoa da euskaraz egingo duten jardunaldi bakarra, Bertizen. “Sexu heziketa ez da... [+]
Azken lau hilabeteetan, lau pertsona atxilo hartu ditu Espainiako Poliziak Bilbon, Erandion eta Balmasedan. Ikerketapean daude eta aske, momentuz. Horietako bati 10.000 eduki baino gehiago atzeman dizkiote.
Bilbo, 2022ko martxoak 1. Nekatuta baina pozik agertu da Albertina Carri zinemagile argentinarra hitzordua eginda geneukan hotel-atarira. “Egun oso intentsoak izan dira. Badirudi duela bi hilabete bizi naizela hemen, baina ez, iritsi berria naiz eta banoa berriro”,... [+]
Amazonek haren dibulgazio lan bat erretiratu duenean azaldu da Jose Luis Garcia (Salamanca, Leon, 1955) komunikabideen lehen lerrora, baina hamarkadak daramatza sexualitatearen dibulgazioan. Haur eta gazteen pornografiaren kontsumoarekin arduratuta dabil, are gehiago Internetek... [+]
Batzuk trufatzen dira gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) dirua ematen dion jendeaz. Bestalde, ez da dotorea lau haizeetara zabaltzea ongintzara-edo bideratzen duzula zure soldataren parte txiki bat, eta beraz ez da defendatzen posizio erraza. Tira, animatuko naiz: sinesten dut,... [+]
Nerabeak galdekatu ditu Save The Childrenek, pornografiarekin duten harremana aztertzeko. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, hamarretik zazpik pornografia ikusi du noizbait, 12-13 urterekin izan dute lehen kontaktua, eta hamar nerabetik hiruk dio pornografiak “eragin handia edo... [+]
Atxiloketak Espainiako Poliziak egindako operazio baten parte izan dira. Internet bidez emakumeen sexu eskaintzak egiten zituzten.