Asperkeria

Euskal politikaren garai aspergarria bizitzen ari gara. Horra, lagun batek aurrekoan esan zidana. Burura etorri zitzaidan lehenengoa: “Ez zaio arrazoirik falta”. Aurrekontuen negoziazioa, kupoaren negoziazioa, autogobernu ponentzia, bake eta bizikidetza ponentzia, zerga erreforma... Horrelakoxeak dira lerro-buruak betetzen dituztenak. Inor gutxi berotuko duten kontuak. Asko jota, teknokrataren bat edo beste.

Lehenengo pentsamendu horren ostean, ordea, hausnarketarako beta eskaini zidan. Aipatutako guztiak EAEko kontuak ziren. “Euskal” kategoria gero eta gehiago mugatzen dugu horretara. Ez da operazio sinekdoke bat. Ez dugu zatia guztiaren partez ikusten. Zatia bakarrik ikusten dugu. Gauza bera esango al genuke Iparraldea aintzat hartuta? Euskal politika aspergarri al dago? Ez dut uste, une politiko aski interesgarria bizitzen ari baikara bertan. Gauza bera esango al genuke Nafarroa begietan edukita? Beste horrenbeste, ezezkoan nago berriro ere. UPNren Gobernua bi hamarkadaz pairatu ostean, gobernu aldaketak irekitzen dituen aukerak ez dira hutsaren hurrena. Biak ala biak dira urtetan landutako zoroaren uzta. Asimilazio kulturalak aurpegi asko ditu, horietako bat: herri ikuspegia galtzea.

Bestalde, zer ulertzen dugu politika gisa? Ez al da ba politika eskola-jantokietako emakumeen borroka eredugarria? Eta Errekaleor auzoko dinamika? Ez al da hori politika oinarri-oinarritik egitea? Alternatiben Herria? Erraustegiaren aurkako mugimendua? Zenbat ekarpen feminismotik? Beste hamaika adibide jar daitezke. Politika alderdi politiko eta erakundeen kontua dela sinesten hasi gara, ez dago desmobilizaziorako bide eraginkorragorik.

Euskal Herrian beti izan dugu herri mugimendu eredugarri bat. Beti izan dugu eta badugu. Baina egurtutako txakur baten moduan gaude, belarriak behean eta buztana hankartean. Harrotasunetik gure burua etengabe gutxiestera pasa gara

Euskal Herrian beti izan dugu herri mugimendu eredugarri bat. Beti izan dugu eta badugu. Baina egurtutako txakur baten moduan gaude, belarriak behean eta buztana hankartean. Harrotasunetik gure burua etengabe gutxiestera pasa gara. Utzi adibide bat jartzen, nire uste apalean hori garbi islatzen duena. Hona beste lagun baten komentarioa: “Orain ere itzela egin dute kataluniarrek Bruselan 45.000 lagun bilduta, hori bai herritargo aktiboa eta ez gurea”. Miresmenez ikusi dugu independentziaren alde eta Europar Batasunari laguntza eskatzeko hainbeste jende mobilizatzea Europan barna. Erakustaldi berri bat. Ez da gutxiagorako ere. Alta, egun batzuk geroago bake artisauek deituta 11.000 lagun bildu ziren Parisen. Hor, ordea, ez nuen halako komentariorik entzun, herri baten eta bestearen tamaina aintzat hartuta antzeko lorpena den arren. Autoestimua zer den, bata izugarritzat jotzen dugu, besteari garrantzia kentzen diogu.

Nolanahi ere, gaur egun ez dago zertan mugitu eta antolatu, jendearen kezkak ez baitira kalean islatzen, inkestek dioskute zeintzuk diren (modu ironikoa ON). Eitb Focus. Euskobarometroa. Soziometroa. Navarrometroa. Deustometroa. Droga gogorrak. Demoskoplarekin narkotizatzen gaituzte, galderan bertan gure kezka izan behar duena sartu eta gizartearen iritzi gisa aurkeztuta. Eroso bizi gara horrelakoak goizeko kafe eta pintxoarekin batera irensten. Erosoegi. Agian asumitzen hasi beharko gara aspergarria ez dela politika, aspergarriak gu garela.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra: argitu, ez suntsitu

“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]


Giza eskubide gehiago eta eskuin-mutur gutxiago

Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Teknologia
Lagatzea

La linterna de diógenes podkastean Miguel Benasayag-egeri egindako elkarrizketan pentsatzen jarraitzeko ideia anitz aurkitu ditut. Tartean, gizakiok teknologiarekin ditugun harremanen inguruan egiten dituen hausnarketak.
Elkarrizketan, alderatzen da gizakion historian... [+]


Materialismo histerikoa
Ezetz harrapatu

Ikasle beraren datu berberak hirugarren aldiz jasotzen nituela, esaldi hain erabili horiek baino ez zitzaizkidan etortzen gogora, adimena ere ezerezak apalduta: “Ez gara ezer”, “bizitzak ez dauka zentzurik”, “jainkoak, esaten duten bezain txintxoa... [+]


Nor edo nortzuk dira sarraski honen arduradunak?

Erantzukizuna Israelgo Estatu Sionistarena da, bera baita, biztanleriaren zati handi baten, soldadu, kolono eta abarren laguntzarekin, garbiketa etnikoa eta genozidioa egiten ari dena inguruko herrialde eta herrien aurka.

Mendebaldeko estatuek ere laguntzen diete, armak... [+]


“Bortxaketa salaketa kendu dut”

Hori esan zidan ikasle ohiak, asko kostata jarri zuen salaketa hilabeteak pasata ez aurrera ez atzera zegoela epaitegian eta, psikologoak aholkatuta, bortxaketa salaketa kendu egin zuela. Eta ni isilik, ezin asmatu zer esan oraindik ere antsietate zantzuak zituen gazteari... [+]


Zer esan nahi dute ‘begiratu’, ‘ulertu’ eta ‘pertsona’ hitzek?

Ez da akaso harrotasun seinale nire aurrean dauden pertsonak pertsona izango ez balira bezala begiratzea? Bai, noski baietz. Baina nola espero dugu bestela besteak ulertzea? Ulertu, behatu, begiratu. Besteak ulertu nahi izateak, ez du jarrera harro hau eskatzen? Ni pertsona... [+]


Genozidioaren egunkariak

Urtebete igaro da, diotenez. Ez dut sekula ulertu mendebaldarrok daukagun ohitura harroputz hau: nahiz eta gatazkak ia mende bateko iraunaldia izan, datak nahierara moldatzen ditugu, garrantzia nolanahi oparituz. Azkeneko sasoia ezberdina izan al da beren lurraldean preso... [+]


Eguneraketa berriak daude