Landareak lantzeko 2018ko gida liburuarekin erotu samartuta nabil batetik bestera. Eromena lehertu da Durangon. Jendeak ikaragarrizko grina du landare kontu honetan; gero eta handiagoa. Batzuk jakin-minez, beste batzuk hau eta hura galdezka, zenbaitek kargu hartu ere bai halako esan izan dudalako, mordoxka bat baita erakustera ere. Horiek ditut gustukoen. Etxean edo herrian zer ikusi eta ikasi izan dutena erakusten dutenen eskola da Bizi Baratzea. Ikasle eta irakasle batera. Eman eta hartu.
Irakasle horietako bat Ezkiotik etorri zitzaigun. Aspaldi bila eta aurkitu ezinik dabilen landareren baten galdezka zetorren, eta ikasteko zuena erakusten jarri genuen. Arakatzaz (Ribes uva-crispa) zuen gaia. Ez duela aurkitzeko pulamenturik egiten, eta ea non edo han topatzeko aukerarik ezagutzen ote nuen. Ustez bide egokia erakutsi ondoren, beraiek arakatza nola deitzen duten errepikatzeko eskatu nion, eta Ezkion “arkazunea” esaten diotela.
Astelehenean, Durangoko sukarrari buelta emateko ahaleginean, sutondotik jarri nuen “arkazunea” hitza eta bere argazkia Bizi Baratzearen Instagramen, eta horma horretatik errebotean baita Facebooken ere. Eta haietan eromena berpiztu. Felixek dio Otxandion “agarratza” esaten diotela, Rosinak Arrietan “angarratza” erantsi, Imanolek Matxinbentatik “indi-mahatsa” diotela.
Behin metxa piztuta, neroni hasi naiz bateko eta besteko hitz biltegietan: arakatx, algarratx, algarratz, argarrax, argaratxe, larmats, larre-mahats, lahar-mahats, mahats-lahar, urritxilu eta zenbaitek baita arkakarats ere.
Frantsesek “berdelaren arakatza” deitzen diote. Inondik ere, arrain horren laguntzaile jateko ohitura dute. “Arkazuna” deitzen dioten Ezkiotik ez da urruti Itsasoko Kizkitzako ermita, berdel arrantzaleen debozio bereziko ama birjina duena.
The Guardian egunkariak Épernayn (Frantzia) txanpain-industrian aritzen diren migratzaileen egoera aztertu du. Ikerketak agerian utzi ditu luxuzko xanpaina-marken mahastietan lan egiten dutenen baldintza prekarioak eta legez kanpokoak.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
Abenduak hostoen kolore marroia dauka: lurrean, intxaurrondo biluziaren azpian, geratu diren hostoena. Intxaurrondoak bukatu du bere zikloa. Atseden hartzera doa: zuztarrak indartuz, elikatuz, nutritzea du helburu. Barrura begira, barrenak osatzeko garaian dago, orain arte egin... [+]
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]
192 milioi sagar 2024. urtean. Segundoero sei sagarretik gora saltzen du Britainia Handiko Tesco supermerkatu kate han ezagunak; ia 27.000 tona. Zenbaki ikusgarriak dira baina are harrigarrigoak dira bertokoak, Ingalaterrako sagarrak direla jakinda.
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]
Ahuakateondoak ondo emango al du hemen? Ezin konta ahala alditan luzatu didate galdera hori azken urte hauetan. Gure etxean ahuakate arbola (Persea americana) ederki bizi dela erantzuten diet eta Mutrikuko kaian hantxe dago arbola bikaina, eta urte asko da aleak ematen dituela... [+]
Vincent Trebessesek sortutako ekimena da Errota, Senperen hurrak ekoizten eta eraldatzen dituen proiektu berezia. 2008an jarri zuen martxan hur-olioa egiteko errota, hasiera hartan Ziburuko bere etxean. Hurrak kanpotik erosten zituen, baina pixkanaka proiektuan sakontzen joan... [+]
Duela lau bat urtetik Kanboko Biperduna etxaldean ari da lanean Anthony Uranga gaztea, barazkiak eta euskal piperrak ekoizten. Orain, baina, proiektu propioa du eskuartean: 2.000 ahabiondo landatuko ditu Biperdunatik hurbil dagoen Arkaitz baserriko lursailean, eta landareak... [+]
Euskal Herriko isuri atlantiarrean gaztainondoak eta gaztainadiek berebiziko garrantzia eduki zuten nekazarien elikaduran, hemengo paisaiaren elementu nagusi ere izanez. Ez da kasik haien arrastorik geratu, ez behintzat Gipuzkoa eta Bizkaian, batetik gaixotasunek ahuldu eta... [+]
Udazkena fruituen sasoi nagusia da. Negua elikagaiz osatzeko fruituak eta horien aleak jasotzen ditugu. Fruituak ez direnak ere pilatzen ditugu, patataren tuberkulua (Solanum tuberosum) adibidez, baina haiek dira gehienak: altxasagarrak edo gordesagarrak (Malus domestica),... [+]
Nafarroan ahuakate ekologikoa landatzen duen lehen pertsona bihurtu da Xixo Ayestaran: Lesakako bere baserrian 700 ahuakate zuhaitz landatu ditu eta 2024an merkaturatzea espero du.