Dena emon ala Doraemon?!

Harritu egin nau Antena 3 telebistara Maddalen Arzallusek Irungo kanporaketan bota zuen bertsoa iristeak, baina badu lekua agurrean, artista senetik, umore jostarian eraikitako aleak telebista horretan, nik etxe horri buruz dudan iritzia izanda behintzat.

Zer pentsatu gehiago eman zidan euskal-erdarazko Telebistako albistegia irekitzeko bertso bera erabiltzeak. Bertsoak eta bertsolaritzak kate horri sortzen dion erakarmenaren berri ematen dit, noski bertsoari berari ezer kendu gabe, baina han ginenoi, emozioak erdiz erdi harrapatu zizkiguten beste hainbat bertso esanguratsu egonda.

Hitzekin, biziduna marraztu zuen Maialenek (Lunjabiok), pertsonaren egon nahi ez eta ezin egon muinenekoetatik eraikita. Maddalenek, berriz, egonezina ezin egon bilakatu zitzaion herri ordezkaria, lekualdaketari zegokion aire berriz jantzi eta marrazki bizidun bihurtu zuen; haurren, gaztetxoen eta errepiketan kantu-lagun izan zituen adinekoen, erreferente muinekoari  arnasa emanez. Biek asmatu zuten asmatzen bi antenek ez bezala.

Harritu nau Antena 3ra Maddalen Arzallusek Irungo kanporaketan bota zuen bertsoa iristeak baina (...)zer pentsatu gehiago eman zidan euskal-erdarazko ETBko albistegia irekitzeko bertso bera erabiltzeak

Antena bidez elikatzen diren gure ikasleekin berdina gertatu zitzaidan, nik argia pizteko gogoeta jarri nien aurrean baina beraiek argi erakutsi zidaten zein aukera zuten gogokoen: haurtzaroko egonezinak baretzeko jartzen zitzaien Doraemon, bat-bateko protagonista, bere herrian ezin egon eta ospa egindako independentista katalana.

Nire aukera eskaini nien eta haiek berena erreklamatu. Eta nire helburuak aintzat hartuta, kontua ez da zein den bi hautuetan interesanteena, hezteko aproposena, baizik eta euskara entzun, eztabaidatu, epaitu eta D ereduan (dena euskaraz) gure arteko komunikazioan ezinbesteko tresna bihurtzeko  bertsoak zenbat balio dezakeen frogatu. Egundoko indarra du bertsoak eta argibide gutxirekin, itsuaurreko lan apur bat azpimarrak seinalatzeko eta lotura orokorrak ikusten laguntzeko gidaritza ttiki batez, euskara elikagai gustagarri bilakatzen du.

Eta badago zerbaiten premia hainbeste kalko zizelkatzen zaizkigun garaiotan: “Bihar ikusten gara, gero egoten gara; “nire sesioan sartu nahi baduzu” (ordenagailuan, zure saioan ala sestran?); “hori horrela izan da urte luzeetan” (eta urte motzetan? bisurteak –egun bat gehiago– ote dira luzeak?); “mendian zehar ibili ginen” (bai eta Aizkorrira igo zinetela diozu… oso zehar ez!); “kaletik dabil…”. Edo eman / emon aditzaren eraldatze sinestezina: “Hirugarren munduan pobrezia ematen da” (eta hartu?); “bihotzekoak eman dio” (lehen jo egiten zuen eta, ia beti, eman ordez kendu); “muturrez eman da atearekin (eta ipurdiz erori atzeraka ordez!)”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude