Xi Jinpingekin Txinan belaunaldi berezi batek sendotu nahi du agintea

  • Txinako Alderdi Komunistaren azken biltzarrak Mao Zedongen pare ipini du Xi Jinping, honen pentsamendua Lemazain Handi harena bezala ikasiko delarik eskoletan. Alderdiko idazkari nagusi, errepublikako lehendakari, armadaren buru... ulertu behar da Xi Jinpingek bere eskuetan bildu dituela Txinako botere guztiak? Munduko herrialderik handieneko aginte jokoak hainbat ikuspegitik analizatu daitezke. Belaunaldien dinamikatik aztertzeak, esaterako, asko balio dezake.

Press Association agentziak zabaldutako argazkian, Alderdi Komunistaren buruzagitza osatzen duten zazpi nagusiak, erdian dutela Xi Jinping (64 urte). Gainerako seiak dira: Li Keqiang (62) lehen ministroa, Li Zhanshu (67) bulego politikoko burua, Wang Yang
Press Association agentziak zabaldutako argazkian, Alderdi Komunistaren buruzagitza osatzen duten zazpi nagusiak, erdian dutela Xi Jinping (64 urte). Gainerako seiak dira: Li Keqiang (62) lehen ministroa, Li Zhanshu (67) bulego politikoko burua, Wang Yang (62) lehen ministrordea, Wang Huning (62) alderdiaren buru teoriko nagusia, Zho Leji (60) barne antolakuntza arduraduna, eta Han Zheng (63) alderdiaren Shangaiko buruzagia. Horra Txinan agintzen duen belaunaldiaren argazkia.

Jean-Louis Rocca (1957) soziologo eta ekonomialaria irakasle da Parisko Sciences Po (zientzia politikoak) fakultatean,  Beijingeko Tsinghua unibertsitatean  zazpi urtez eskola emana da eta hainbat liburu dauzka idatzita Txinako gizarteaz eta politikaz. Uneotan bere ikerlanen gaia da “Txinako klase ertainak: kontestazio soziala eta demokratizatzeari buruzko eztabaida”.

Txinera ere menderatzen duen Roccak bi artikulu mamitsu plazaratu ditu aurten Le Monde Diplomatiquen, azkena Alderdi Komunista Txinatarraren biltzarraren bezperetan: “Baina zer nahi du Xi Jinpingek?”. Bertan proposatzen digu Txinari buruz zabaldu diren klitxeak aparkatu eta belaunaldien ikuspegitik aztertzea han gertatzen dena, hau da, aginte ekonomikoa eta politikoa gaur bere eskuetan dauzkan belaunaldiaren ezaugarrien arabera. Ondoko lerroek Roccarena laburbildu nahi dute.

Zergatik belaunaldien analisia? “Klase sozial batean sozializatzeak pertsona bat moldatzen duen bezala –oinezko ibilkeran bezala jokabide politikoan– esperientzia berdinak eduki dituen belaunaldi batekoa izateak laguntzen du modu bateko pertsona izaten. Honetan eredugarria da Txinako elitearen kasua. Arlo guztietan, ekonomian, artean, akademian eta, noski, politikan, oso belaunaldi berezi batek dauzka gaur bere eskuetan boterearen giderrak, Xi Jinping lehendakariaren ibilbideak erakusten duenez”.

1953an Alderdi Komunistako goi koadroen familia batean sortutako ume pribilegioduna, 1966-1971 urteetako Iraultza Kulturalean gogor zigortua izan zen bere familiarekin batera. Zerutik infernura une batetik bestera, asko aipatu dira Xi Jinpingen haurtzaroko trauma horiek. Hala ere, ekaitza baretu bezain laster joan ahal izan zen unibertsitatera, ondoren Alderdian karrera politikoa egiten hasteko... gailurra jo arte.

Gaur Txinan 60-70 urteren bueltan dabiltzan eliteko jende gehienek beren soin eta ariman izaeraren osagai bihurtuta daramatzate garai nahasi haiek utzitako orbainak, batez ere iraultzaileen lehen belaunaldikoen ume direnek, gorri jaio direla-eta sehaskatik dagokielakoan Txinaren buruzagietarik izateko eskubidea.

Belaunaldi honek gehien estimatzen duen balioa egonkortasuna da. Hezkuntzan ikasiagatik baina batik bat Iraultza Kulturalean beren larruan nozitu izanagatik, ez da ezer gehiago kezkatzen dituenik liskar politikoak baino. Horregatik, Txinaren modernizazioak behar du elite modernoa, arrazionala eta... autoritarioa.

Bigarren ezaugarria, modernizazioa behar da Txinari bere loria berreskuratzeko. Modernizazioa, helburu nazionalistaz. Honetan, ordenaren obsesioan bezala, elite honek jarraipena ematen dio XX. mende osoan Txinako agintari nagusiek markatutako bideari. Txina munduaren erdian kokatu nahi dute berriro. Nahiz eta etnozentrismo honek berekin dakarren Txinaren gaur eguneko arazo larri bat: atzerrian gertatzen denaren ezezagutza handia.

Beste balio zentral bat: lagunen sareak, taldeak, mundu ezegonkor eta arriskutsu batean bizirauteko hil ala bizikoak. Xi Jinpingen kasuan, bere karreraren hasieran Fujian eta Zhejiang  probintzietan antolatutako adiskide eta laguntzaile sarearekin iritsi da lehendakaritzaraino.

Aginte indartsu batek aurpegia behar

90eko hamarkadatik, eliteak gero eta gehiago internazionalizatu dira: haien balioak gero eta gehiago dira  nazioarteko eliteenak, atzerrian dauzkate diruak eta ondasunak, haurrak AEBetara edo Europara bidaltzen dituzte ikastera, baita bizitzera ere. Oraingoz hau ez da kontraesanean sartu Alderdi Komunistaren eredu teknokratarekin, baina noiz arte izango dira eliteontzako uztargarri nazioarteko kapitalaren agenda jarraitzea eta Txinarekiko leialtasuna?

Kontraesanon erdian nazioaren sustraia aldarrikatzeko, eliteak hesi barruan atxikitzeko, ustelkeriaren aurkako borroka oinarrizko arma bihurtu da. Alderdiaren ordezkari, estatuaren goi funtzionario eta negozioetako gizona izatea bereizten ez diren eskema batean, denei ezartzen zaie herriarekiko eta alderdiarekiko leialtasuna. Ustelkeriaren kontrako borroka, zalantzarik gabe, tresna egokia gertatzen da arerio politikoa suntsitzeko. Baina bada kontrol tresna ere, ororen gainetik ezartzeko taldearekiko leialtasuna.

Modernizazioak kaltetu dituen jende eta taldeen protestak onartzen ditu Txinako eliteak, baldin eta kexuak mugatzen badira etxe barruko arazo zehatzetara, erregimena auzitan jarri gabe. Txinako bazter askotan, kutsadura nozitzen duten herri eta fabrika inguruetan esaterako, ohikoak bihurtu dira protestak, halako usina itxi dezaten, soldata igoerak eskatzeko... interesak defenditzeko. Agintariek badauzkate moduak horiekin negoziatzeko. Alabaina, interes horien inguruan antolatu nahi baldin badira sindikatu edo elkarteak, orduan errepresioak ez du gupidarik. Zer esanik ez bestelako disidentzia batez ari bagara, Txinako elitea eta sistema osoa auzitan jarri nahi duen disidentzia politikoaz: honek gorputz sozialetik kanporatua izatea dakar.

Koadro orokor honetan, Xi Jinpingek jokatzen duen papera oso urruti ikusten du Jean-Louis Roccak mendebaldeko prentsak berataz egindako iruditik. Aginte zentralaren eta kontrol ideologikoaren indartzea, alderdiaren idazkari nagusiari dagokion lidergoa nabarmentzea, disidenteen zanpaketa gogorragoa, horrek guztiak ez du berresten botere pertsonal bat bazik eta alderantzizkoa, eliteen arteko kontsentsua azaleratzen du. Funtsean, egonkortasun sozial eta politikoak behar dute alderdiarekiko leialtasuna indartzea eta horri aurpegi bat jarri behar zaio. Gaur egun Xi Jinping da aurpegi hori baina gerta liteke beste bat, estilo eta ezaugarri berekoak izanez gero. Zergatik aurpegi bat eta ez kolektibo bat? Dudarik gabe garaiak bere larritasuna daukala uste dutelako eta iraultzaileen umeak iritsi direnez agintea hartzeko adinera, funtsezkoa delako iraultzaren izpirituaren bertuteak berreskuratzea. Aurreko idazkari nagusia zen Hu Jintao bere aginte aldian bigunegi aritu dela uste izanik, Txinak behar duen aginte indartsua nabarmendu nahi izan dute berriro.

“Jaun eta jabe izateko –dio Roccak–  Xi Jinpingek beharko luke proiektu edo pentsamendu lerro bat Mao Zedong edo Deng Xiaopingek zituztenen mailakoa.  Ez dauka. Bere politikek ez dute iraganekoekin eteten, ez ustelkeriaren aurkako borrokan, ez Txinaren indarra sendotu nahian, ezta ere  txirotasunaren eta ezberdintasunen kontrako borrokan”. Alderdi Komunistaren 2022ko biltzarrean ikusiko da ea bitartean indarra hartu duen hirugarren belaunaldiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txina
2025-01-29 | Sustatu
Deepseek AA txinatar harrigarria (eta bikaina euskaraz)

Albiste bihurtu da Deepseek adimen artifizialeko sistema txinatarra azken egunetan. Zabaldu denez, eredua askoz merkeagoa da garapenean eta kontsumoan, baina Claude edo ChatGPT iritsi diren mailara jauzi bat egin du. Gainera, lizentzia libre eta doakoaz banatu dute... [+]


DeepSeek
Txinari inbidia: gerra komertzialak adimen artifiziala du izena

ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


2024-12-10 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zangoak hausteko Tonya Harding-en estrategiak ez du funtzionatzen Txinarekin

2018ko martxoaren lehena zen, bere lehen agintaldiaren lehen laurdena burututa, Donald Trumpek pentsaera politiko-ekonomikoaren lagin gardenena utzi zigunean: “Merkataritza-gerrak onak dira, eta irabazten errazak”. Orduantxe abian jartzear zituen altzairu eta... [+]


2024-12-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak ezarriko ote zaizkio unibertsitateko talentuari ere?

Ipar hemisferioan ikasturtea hastearekin batera izan ohi den albiste-zaparradan argitaratu zen duela astetxo batzuk: aspaldiko urteetan ez bezala, txinatar jatorriko ikasleak (275 milatik gora) ez dira jada ugarienak Estatu Batuetako unibertsitateetako atzerriko ikaslerian;... [+]


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20-ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


2024-11-12 | Mikel Aramendi
Ba ote daki Trumpek non dagoen Txina eta Filipinak aurkarazten dituen irla estrategikoa?

Mundu mailako inperioaren urbs estatubatuarra –eta haren periferiako lurbira osoa– Donald Trumpen bigarren agintaldirako kontuak ateratzen ahalegintzen ari garenean, tentsioak gorabidean jarraitzen du datozen lau urteetan, zalantzarik gabe, arreta-gune nagusietakoa... [+]


Analisia
Lehentasunak, enkantean

Kontinente zaharrak gerra komertziala plantatu dio Txinari, auto elektrikoen merkatu europarra porrot historiko eta irrigarri izatetik gertu dagoelako. Txinatarren errua omen, kotxe elektriko europarrak bi aldiz garestiago izatea haienekin alderatuta. Min egiten dietena da... [+]


2024-10-15 | Mikel Aramendi
Urriak 10: komeria bihur ote daiteke mundu mailako drama?

Zeurea ez dela –eta ez duela izan behar– deritzozun herrialde bateko gertakari historikoa izan al daiteke nonbaiteko festa nazionalaren sorburua? Bai, horixe. Gertatu ere gertatzen da Taiwanen: “Hamar Bikoitzean”, alegia, urriaren 10ean ospatzen da... [+]


2024-10-01 | Mikel Aramendi
Itzuli gara Gerra Hotzeko errutinara: esaiozu misilez, uler dezan

Kontatu –ezta iradoki ere– ez digutenez, imajinatu egin beharko dugu. Gertatu, halatsu gertatuko zelako, gutxi gora behera.


2024-09-24 | Mikel Aramendi
Mintegi akademiko batek astindu ote dezake potentzien geoestrategia?

Tximeleta efektua deituaren bertsio eguneratua ematen du: unibertsitate-mintegi arrunt eta ziztrin samarra baino asko gehiago ez lirudikeenak belarri guztiak tentetu arazi ditu Asia Ekialdean, bereziki Japonian. Baita gugandik gertuago ere.


2024-09-17 | Mikel Aramendi
Ez da odolik isuri, oraingoz, Spratley uhartedi gatazkatsuan

Azkenean, odolik isuri gabe amaitu da apirilaz geroztik Sabina/Xianbin/Escoda atoloiaren urmaelean, Spratley uhartediaren ekialdean, BRP Teresa Magbanua, Filipinen kosta-zaintzako ontziaren aingura-aldi luze bezain atezua. Irailaren 15ean, igandez, aingura jaso eta porturantz... [+]


2024-09-03 | Mikel Aramendi
Norbaitek nahi ote du zuritik grisera pasatzea Txina Hegoaldeko Itsasoan?

Txina Hegoaldeko Itsasoan gaiztotzen ari da gatazka Filipinak eta Txinaren artean. Nabari du oraintsu arte Second Thomas Shoal/Ren’ai Jiao/Ayungin uharrian nahita hondoa jota datzan Sierra Madre filipinar gerraontziaren hondakinen inguruko tirabira batere konpondu gabe,... [+]


2024-08-20 | Mikel Aramendi
‘Txina komunismoaren aurretik’ ikuskizuneko sektaren atzean dagoen kuxidadea

Iazko urtarril-otsailean izan genuen Hego Euskal Herrian bisitari, egundoko propagandaz girotuta baina aparteko arrakastarik gabe, Shen Yun izeneko antolakundearen “Txina komunismoaren aurretik” ikuskizuna. Agian neuk ere esan behar nuen zerbait orduan, haren... [+]


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Eguneraketa berriak daude