Teklatu doinu leunak, ahots fina, gitarraren eta txeloaren marrazki xumeak eta politak... Liberen atmosferaren osagai batzuk dira. Erritmo oinarri sendo baten babesean aritzen diren teklatuak eta ahotsak dira Libe taldearen bereizgarri nagusiak, lehenengo lanean erakutsi zuten bezala, eta bigarren disko honetako kantuak xehetasun eta ukitu ugarirekin jantzi dituzte. Arretaz entzuteko lana da, behin baino gehiagotan, bere edukiaz ongi jabetzeko.
Rock kutsuko musika lasaia da, iradokitzailea, melodia ederrekin jantzia, eta tentsioa ere transmititzen duena. Libe Garcia de Cortazarrek barruak askatu ditu, bere desioak eta barruan daukana atera du. Besteak beste, ateratzeko, bizitzeko eta bizitzaz gozatzeko gogoa, barne hustasuna gainditzeko nahia, aurrera egin ahal izateko kemenaren beharra, lagun bat izatearen premia, maitasunaren gazi-gozoak eta izateko zentzuaren gaineko kezkak transmititzen dituzte kantuek.
Neubat, Sorkun, Ekon eta Izaki Gardenak taldeekin aritua da Libe Garcia de Cortazar, Libe taldea sortu baino lehen bere kantu propioak interpretatzeko. Ihesaldi handia (Bonberenea Ekintzak, 2014) da kaleratu duen lehen diskoa. Ilargia erori da bigarren lana aurrekoaren jarraipena dela esan daiteke, zertzelada desberdin batzuekin, eta “helduagoa”, kantak landuagoak daudela eta taldekideek zer egin nahi zuten argiago zutela suma baitaiteke.
Diskoa burutzeko parte hartu dutenen lana aipagarria da, nabarmena da eskarmentu handiko musikariak direla, gustu onekoak. Libe Garcia de Cortazarrez gain (ahotsa, teklatuak), Txus Villalabeitia (gitarra), Dani Arrizabalaga (bateria) eta Karlos Osinaga (baxua, ekoizpena, grabazioa eta nahasketak) Tolosako Bonberenea estudioan aritu dira grabazio saioak egiten. Maite Arroitajauregik txeloa jo du bi kantutan eta Jon Basaguren abesten aritu da kantu batean. Halaber, Jon Basagurenek berak hitzak idazten lagundu dio Libe Garcia de Cortazarri.
Diskoa aurkezteko emanaldiak egiten hasi dira jadanik. Aukera ederrak Liberen atmosferan bertatik bertara murgiltzeko.
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]
Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025
-------------------------------------------------------
Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]
Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024
-----------------------------------------------------
Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]
Ultra
La Furia
Baga Biga, 2024
---------------------------------------------------------
Cascanteko La Furia-k bosgarren diskoa plazara atera du. Mimoz eta erraietatik, berarentzat funtsezkoak diren osagai horiekin, prestatu du honako pozima, pozoitsua eta aldi berean... [+]
Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]
Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------------
Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]
Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023
-------------------------------------------------
Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]
Nick Linbött
Nick Linbött
Kaset ekoizpenak, 2024
------------------------------------------------
Komiki jantzi vintage-arekin, rock-and-rollaren hastapenaren eta Gerra Hotzaren bizipenak bete-betean bizi izan zituzten belaunaldiko pertsonaia batzuen akorduan,... [+]
Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]
Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024
------------------------------------------
Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]
Ezpatei Disdira!
Tatxers
Humo Internacional, 2024
-----------------------------------------
Pop melodia itsaskorren gerrillariak. Vietcong txikiak nola, bata bestearen atzetik, tranpekin edo tranparik gabe berriz harrapatzen gaituzte Tatxersekoek. Himnogintzaren maisuak,... [+]
El país de las maravillas
Kinky boys
Autoekoizpena, 2024
---------------------------------------------
Izenaren adieratik gutxi dauka, gaur egun, Bilbon sortutako hirukoteak. Are gehiago, partaideen ibilbideak joan dira garatzen eta aldatzen. Marga Alday ezaguna... [+]
Agur Eta Ohore X Allá Va La Despedida
Chill Mafia
2024
---------------------------------------------------
Chill Mafiak inauguratu zuen aroak lurperatu du Chill Mafia. Denak ez duela zertan betirako iraun, hori argi baino argiago dugu. Eta hobe dela orain,... [+]