Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen %75 inguruk euskaraz egiten du unibertsitaterako sarbide proba. Euskal Herriko Unibertsitateko Komunikazio eta Gizarte Zientzietako Fakultatean, bestalde, euskarazko matrikulazioak ez dira %37ra heltzen. Zergatik? Zein faktorek eragiten dute horretan? Zein ondorio ditu?
2015ean inkesta bat egin zuen Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultateko Euskara Batzordeak. Ikasleei planteatutako galderen bitartez, matrikulazio joeren zergatiaren ideia orokor bat atera zuen, eta hurrengo ikasturtean kanpaina bat jarri zuen martxan. Esku-orriak banatu zituzten matrikula egiten zeuden ikasleen artean, euskararen inguruko “aurreiritziak” deuseztatzeko: “Gaztelaniazko eskoletan kalitatea hobea da”, “lan irteerak zabalagoak dira gaztelaniaz ikasiz gero”, “euskarazko taldeak itxiagoak dira”, eta abar.
Kanpainak eragina izan zuen, bereziki Ikus-Entzunezko Graduan. Izan ere, %50etik gorakoa izan zen euskarazko matrikulazioa. Hurrengo ikasturtean, bestalde, berriro egin zuen behera.
Jaione Aiestaran kazetariak aztertu duenez, “hiztunaren hizkuntza gaitasuna oso kontzeptu dinamikoa da, etengabe eraldatzen, mugatzen eta osatzen dena”. Hortaz, hainbat faktore dira hizkuntzaren erabileran eragiten dutenak. Komunikazio eta Gizarte Zientzietako ikasleen matrikulazio joeren analisia egin du Aiestaranek. Euskarazko matrikulazioek izan duten bilakaerari arrazoiak eta zergatiak bilatzeko teknika kuantitatibo eta kualitatiboak erabili ditu, baita azken urteetako diagnosia planteatzeko ere.
Euskararen erabileran eragiten duten faktoreak
Asko dira goi-mailako ikasketak gaztelaniaz ikasteko egon daitezkeen arrazoi edo zergatiak. Lehenik eta behin, gaztelaniaren presioa. Aiestaranek aztertutakoaren arabera, presioa handia da, bai euskararentzat mesedegarriak diren testuinguruetan, baita oztopatzaileak direnetan ere. Izan ere, Jone Hernandez EHUko irakasleak dioenez, euskara ikasteko eskubidea ezagutu dute egungo gazteek, eta hori asimilatzen dihardute oraindik ere, euren familiekin eta gizartearekin batera: “Nola txertatu gazte horiek ezagutzen dituzten testuingurua eta erreferenteak euren familiek eskaintzen dieten testuinguru eta erreferenteekin?”.
Horrez gain, ohiturak aipatu ditu Aiestaranek. Azaldu duenez, pertsonen hizkuntza-ohiturak lotura zuzena du testuinguruarekin, euskara-eskola irudiarekin eta kontzientzia faltarekin. Horrekin zerikusia du baita ere euskararen aldaeren prestigioak eta legitimitateak. Izan ere, “hizkuntza gutxituetako hiztun berriek segurtasun falta, konfiantza falta eta benetako hiztunak ez direlako sentipena izan ohi dute, eta norbere burua euskaldun berri moduan ikusteak izan dezake ondoriorik”.
Gazteek euskarari atxikitzen dizkioten balioak, kontzientzia eta konpromisoa ere kontuan hartu ditu Aiestaranek: “Euskara ikasteak ez dakar halabeharrez hizkuntzarekiko identifikazioa ezta konpromisoa ere”. Identitatearekin nahasita egon ohi da faktore integratzailea; batzuetan oso erreala da, baina ia denean gaztelaniaz bizi diren askorentzat euskara ez da integratzeko hizkuntza. Horren harira, nerabezaroan identitatearen berregituraketa gertatzen dela azaldu du. Norberaren hainbat alderdi elkarrekin integratzen dira garai horretan, eta erreferentzia-ereduen krisia irekiko da.
Amaitzeko, lan espektatibak eta hizkuntzak lan merkatuan duen balioa oso garrantzitsutzat jo du Aiestaranek. Azaldu duenez, EAEn oso hedatua dago etorkizunean lana egiteko euskara beharrezkoa izatearen ideia (%77) eta Nafarroan ere pisu nahikoa dauka (%46); Ipar Euskal Herrian, bestalde, datu horietatik urrun daude (%22).
Euskaraz eta gaztelaniaz, bietara ikastea hobesten dute ikasleek
Komunikazio eta Gizarte Zientzietako ikasleen matrikulazio joeren analisia egiteko, EHUko sarbide berriko euskarazko matrikulazioak ikertu ditu kazetariak, 2003-2004 eta 2016-2017 ikasturteen arteko epean. Horrez gain, sei elkarrizketa egin ditu EHUko Fakultatean eskaintzen diren komunikazio-arloko hiru graduetako lehen mailako ikasleekin, eta guztiek dute euskara maila altua.
Azaldu duenez, 2003-2004 ikasturtetik hona, etengabe hazi dira sarbide berriko euskarazko matrikulazioak EHUn. Hamalau urtean, 13,18 puntu igo dira matrikulaziook, %37,82tik %51ra. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateari dagokionez, Ikus-entzunezko Komunikazioan eman dira gorabehera gehien. 2007-2008 ikasturtean Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen %55,8k eman zuen izena euskarazko taldeetan. Hurrengo hamarkadan, euskarazko matrikulazioak %40 inguruan ibili ziren, eta 2015-2016 ikasturtean %32 izan zen.
Harreman Publikoak, Publizitatea eta Kazetaritzako graduek ere antzeko eboluzioa izan dutela esan du Aiestaranek. Publizitatea eta Harreman Publikoetan, euskarazko matrikulazioak ez dira inoiz %50era heldu.
Matrikulazio joerak eta egindako inkestak kontuan hartuta, hainbat ondorio azaldu ditu kazetariak. Lehenik eta behin, aipatu du hainbat ikaslek eskola-hizkuntza gisa ikusten dutela euskara, hezkuntza formaleko tresna: “Titulu bat izatera mugatzen dute euskara gaitasuna, euskara ez da hausnarketarako tresna, ezta eztabaidarako tresna ere”. Bere iritziz, ikasleek askatasunarekin lotzen dute unibertsitatea, beraiek erabaki dutena ikasteko aukera dutelako: “Identitate-bilaketaren azken fasean dagoen 18 urteko gazte batentzat, ordura arteko ohitura, tradizio edo inposaketekin apurtzeko modu bat izan daiteke erabaki hori”. Baina era berean, familiakideek egindako prozesua erreproduzitzen dute beste askok.
Aiestaranek ikertutakoaren arabera, ikasleek argi dute euskarak garrantzia izan dezakeela lan-munduari begira. Euskal Herrian lan egin nahi dutenek derrigorrezko ikusten dute euskararen ezagutza izatea, gainerako hainbat hizkuntzarekin batera: frantsesa, ingelesa eta abar. Ikasle horientzat euskara “balio erantsi bat” baino ez dela azaldu du kazetariak.
Euskal Herritik kanpo lan egin nahi dutenentzat, aldiz, “ateak ixteko modu bat” da euskaraz ikastea: “Euskarak izan dezakeen baliogarritasuna erabat desagertzen da gure mugetatik kanpo”. Izan ere, zenbaitentzat euskara hizkuntza “inposatua” izan da, leku mugatua izan baitu beraien bizitzetan: eskolako gela, eremu arautua eta derrigorrezkoa.
Beste hainbaten ustez, ordea, bi hizkuntzatan ikasteko aukera eman beharko luke unibertsitateak. Izan ere, inkesta egindako ikasle guztiak bat datoz aitortzean unibertsitateko hizkuntza ereduak trinkoegiak direla, aukeratu behar izateak alboratzea esan nahi duelako ezinbestean. Proposatzen duten eredu eleanitzean, ikasle bakoitzak aukeratuko luke zein hizkuntzatan ikasi nahi duen ikasgai bakoitza. Zentzu horretan, ereduen arteko muga “trinkoa” euskarazko matrikulazioen kalterako izan daitekeela azaldu du Aiestaranek.
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]
Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]
Behatokiak Hizkuntza Eskubideen Egoera 2024 txostena aurkeztu du. Herritarrek helarazitako gertakarien bilduma aztertuta, ondorioztatu dute 2024an egoerak ez duela hobera egin, eta gainera, kexak jaso dituzten hainbat entitateren eskutik urraketak iraunarazteko jarrera sumatu... [+]
Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.
Gozamen aparta bezain deskribatzeko zaila dakar, norbaiten hitzak irakurri edo entzun ostean, zera pentsatzeak: “Horixe zen neu aurreko hartan azaltzen saiatu nintzena!”. Idazlea eta itzultzailea da María Reimóndez, eta galegoz aritzen da, hizkuntza... [+]
Nafarroako biztanle gehienak (% 63) "euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak" dira, eta %17 baino ez daude aurka, Xabier Erizek eta Carlos Vilchesek Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.