“Urteko beldurrezko film beldurgarriena”, “sekulako beldurra pasako duzu”, ”Sitges-en estreinatu zen eta zorabioak eragin zituen”… amua heltzeko helburuarekin, azken urteetan genero honetako ekoizpen bat estreinatzen den bakoitzean, esaldi horiekin bonbardatzen gaituztela ohartuko zineten. Baina ez hori bakarrik, erabiltzen dituzten trailerrak ere ileak puntan jartzeko modukoak izaten dira. Behin filma estreinatu eta aretora joaten garenean ordea, ez al zaizue gertatu “ez zen hain beldurgarria izan” edo “ez dut batere beldurrik pasa” bezalako esaldiak ahotik botatzea?
Gure bizitzan beldur gehien sortu diguten filmetan pentsatzen hasten bagara, ziur, gure garuna 20-30 edo 40 urte atzera joko duela. Zer gertatu da bidean orduan? Beldurrarekiko immunitatea sortu dugu edo beste gauza bat saldu nahi izan digute?
Beldurra, urteen poderioz eta batez ere garai jakin horren testuinguruaren arabera, eraldatzen joan den kontzeptu bat izan da. Godzilla adibidez, Gerra Hotzaren garaian, eraso nuklearrarekiko zegoen beldurragatik sortutako irudia izan zen. Munstroak izan ziren hasieran, espirituak eta exorzismoak 70eko hamarkadan, slasher eta serieko hiltzaileak 80ko hamarkadan eta abar. Generoa munduan gertatzen zenaren eskutik zioan, gizarteak zuen beldurra fikzio moduan gauzatzen zen azken finean. Baina horiek saltzeko behar horretan, promozio kanpainak sartzen hasi ziren.
Oso erraza da teaser tranpati bat sortzea edo kartel deigarriak diseinatzea jendea erakartzeko,
baina gero zer?
2017ra bueltatuz, eta adibide konkretuekin jarraitze aldera, eremu honetan aurten zalaparta gehien sortu duten hiru filmak, Get out, It Comes at Night eta IT izan litezke. Pertsonalki, sentsazio berbera izan dut hiruekin. Film interesgarriak, bikainak batzuk, baina beldurraren alderdia nahiko ahula. Hori bai, guztiak saltzeko erabilitako estrategia bera: “Urteko film beldurgarriena”. Askok diote errua dela sorpresarekiko dugun gaitasuna galtzen ari garela. Ikus-entzunezko edukiak geroz eta gehiago, geroz azkarrago kontsumitzen ditugun mundu honetan, segundoro era guztietako irudi bortitzak irensten ditugulako batik bat. Gauza gutxik sortzen dutela harridura gaur egun, eta are gutxiago beldurra, jakina. Baina nire ustez, beste alderdi batek du erru handiena: marketin kanpainek.
Lehenik eta behin, filmak promozionatzeko erabiltzen dituzten trikimailuak iruzurtiak iruditzen zaizkit. Shyamalan zine zuzendariak The Village eta Lady In the water estreinatu zituenean adibidez, milaka ikuslek alde egin zuten haserre bizian zinema aretoetatik. Baina errua ez zen zuzendariarena izan, trailerretan agindu zizkieten munstro eta sustoak inondik agertu ez izanarena baizik. Frustrazio hori, adibidez, iazko The Witch bikainarekin sentitu zuten askok. Oso erraza da teaser tranpati bat sortzea edo kartel deigarriak diseinatzea jendea erakartzeko, baina gero zer? Epe luzera, desegiten den zerbait da. Drama generoko filmak saltzeko “malkoak” saltzen ez badira, zergatik beldurrezkoekin sustoak bai?
Eta bestetik merkezurreko efektismoa. Azken urteetako sortzaileen artean tendentzia kaskar bat hedatzen ari da. Aurtengo IT filmean oso argi ikus daitekeen zerbait da. Tentsio goreneko uneetan, soinu oso bortitz bat sartzen dute eta mozketa zakar bat jarraian. Ikusleari “erne! hemendik bi segundotara susto bat dator” aurreratzen dio, bolumena %100 igo eta pun! Ikara sortua. Eserlekutik salto egin dezagun lortzen dute bai, baina sentitzen duguna, manipulaturiko izu artifizial bat besterik ez da. Golpe horiek ikaratu egiten gaituzte, izualdi txiki bat sortzen dute , baina ez dugu beldurrik sentitzen, inondik inora.
'The Blair witch project' filmak asmatu zuen 1999an nola promozionatu pelikula beste modu batera:
eredu ona izan daiteke
gaur egun ere
Dena den, pentsamendu positibo batekin amaitze aldera, The Blair witch project filma aipatu nahiko nuke. Marketinaren arloan, gauzak nola egin behar diren ikusteko eredu onena izan litekeelako. www.blairwitch.com webgunea ez zen filmari buruzkoa edo hura promozionatzeko sortua izan adibidez. Eta hortxe gaur egungo Hollywood-eko beldurrezko filmekin egiten denaren diferentzia nabarmena: webgunea, kasu horretan, filmaren parte zela. Narrazioak zinema aretoko pantailatik alde egin zuen eta ikuslea inguratzen jakin izan zuen, murgiltze konpleto baten biktima bilakatuz, aretora sartu baino lehen, baina batez ere irtetean. Beldurra ikuslearekin batera irteten zen eta asteak irauten zuen garunean. Inbertsio ekonomiko minimo batekin, mundu osoak film horri buruz hitz egitea lortu zuten. Gustuko ala ez, sinetsi ala ez, saltzen zuten hori eskaintzen zuten. Pentsa gainera zer nolako balentria izan zen, 1999. urtean Facebook, Twitter eta YouTube bezalako plataformak ez baitziren existitu ere egiten.
Beraz, argi eta garbi, tendentzia negatibo hauek ezabatzen ez badituzte, eta ikusiko dugunarekin bat egiten duten kanpaina zintzoak sortzen ez badira, luzera, beldurrezko filmekin akabatzen ari direla uste dut.
Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.
Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak... [+]
Hizkuntza gutxituak eta eta Frantziako zine-sistema hartu ditu ikergai Graxi Irigarai baigorriarrak bere tesian. Abenduan aurkeztu zuen bere ikerketa, eta ordutik hamaika mintzaldi eskaini ditu. Oro har, Euskal Zinemak Ipar Euskal Herrian dituen zailtasun eta oztopoak eman ditu... [+]
Espainiako Gobernuak asteartean jarriko du martxan neurria. 65 urtetik gorako pertsonak aretoetara bueltatzea sustatu nahi da, haiek direlako pandemia ostean zinemara joateko ohitura berriro hartzea gehien kostatzen ari zaienak.
En el nombre de ellas dokumentalean agertzen diren biktimek eta ekoiztetxeak eskerrak eman dizkie plataformari "ausardiagatik" eta beren historia kontatzeagatik. Disney+ 2022ko azaroan zen dokumentala estreinatzekoa, baina atzera egin zuen.
Atzeko lanik gabe ez dago pelikularik, eta kameren beste aldean uste baino jende gehiagok ditu ardurak. Errodajera iritsi baino dezente lehenago ekin zion lanari Gorka Lazkanok; liburu artean pasatu ditu ordurik gehienak, batari eta besteari bisitak eginez, ideiak bilduz eta... [+]
Paganoak ezkutuan bizi dira Iratiko basoan, kristauengandik ihesi. Baina azken hauek besteen laguntza beharko dute. Odolezko itun batek elkartuko ditu bi herriak, eta misterioa gailenduko da gero, belizismo, sinesmen eta kondaira guztien artean. Otsailaren 24an helduko da... [+]
ZerNonIkusi ekimenak Katalunian garatutako plugin baten euskarazko bertsioa kaleratu du Netflixen berez euskarazko azpidatzirik ez dauzkaten filmetan, kasu batzuetan azpidatziak gehitu ahal izateko. Netflix kontu ordaindua eduki behar da erabiltzeko, eta ordenagailuko... [+]
Gertaera nahiko azpimarragarria da, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta... [+]
Pantailak Euskaraz herri ekimenak adierazi du “aurrerapauso" handia dela Frantziako Estauan ere Netflixek ikus-entzunezkoak euskaraz eskaintzea.
Netflix plataformak aste honetan iragarri du harpidedun asko galdu duela urte hasieran. Hamar urtean lehenbiziko aldia da ikus-entzunezkoen erraldoiak horrelako albiste bat ematen duela eta notiziak eragina izan du enpresaren burtsako prezioan ere.
Euskaraz azpititulatutako edo bikoiztutako 70 ikusentzunezko eskainiko ditu 2022 urte bukaerarako plataforma estatubatuarrak. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntz Politika sailak hainbat bilera egin ditu Netflixekin, baina plataformaren hitzetan, berak finantzatuko du ekimen... [+]
Gertatuko zitzaizuen: leku guztietan sekulakoa balitz bezala iragarri duten pelikula edo telesaila ikusi ondoren, frustrazio pixka batekin, “ez zen hainbesterako” esaten bukatu duzue. Eta azkenaldian inoiz baino gehiagotan gertatzen zaizue. Lasai, ez zaudete seko... [+]
Netflix, Amazon, Disney Plus eta Apple TV Plusek akordio luze bat sinatu zuten ostegunean Frantziako ikus-entzunezko agintaritzarekin (CSA), euren urteko diru-sarreren %20 Frantziako edukietan inbertitzeko. CSAk espero du inbertsioa 250 milioi € eta 300 milioi... [+]