Lehengo astean txoko honetatik aipatu nizuen urriaren 1ean mundua bukatuko zela pentsatzen zutenei ere adierazi nahi niela egunak beti argitzen duela eta munduak aurrera jarraitzen zuela; ez nuela erreferendumaz hitz egin gura, eta Argia Egunaz jardun nizuen. Gaur ezin dut Herrialde Katalanetara begiratu gabe geratu.
Nahikoa analisi eta artikulu irakurria izango zara dagoeneko, eta ez dut uste nire lau iritzik ezer hobeto ulertzen lagunduko dizunik. Ez naiz aditua ezta aritua ere horretan. Baina kontatu nahi dizut nola bizi izan dituen urriaren 1aren bueltako egunak ARGIAko lan-taldeak. Nola lehiatu diren handienen alboan minutuz minutuko albiste zaparradan. Estrategia: ...Si jo l’estiro fort per aquí, i tu l’estires fort per allà... (...Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan...). Ezin zezakeen hobeto asma Lluís Llach-ek. Guztiok batera. Batzuk handik eta besteak hemendik, elkarlanean. Lehen aldia da ia lan-talde osoa gai beraren bueltan ari izan dena, gutxi batzuk Kataluniatik bertatik, eta beste gehienak erredakziotik, eta Euskal Herrian zeudenen artean txandak banatu zituzten momenturo albistearen jarraipena egiteko. Live Blogging eguneraketa sistema erabili ohi du ARGIAk webgunean horrelako albisteen berri emateko. Sistema honek ahalbidetzen du aldi berean pertsona batek baino gehiagok albistea editatzeko aukera izatea, eguneraketa berriak di-da batean sartzea eta abar.
Oraingoan ere, ordea, frogatuta geratu da komunitatearen parte-hartzearekin zenbat indartzen garen. ARGIAk urriaren 1a baino egun batzuk lehenago zabaldu zuen whatsapp zenbaki bat, Kataluniara joandakoek irudietan jasotzen zutena bertara bidaltzeko. Asteazkenetik hasiak ziren lehen mezuak ailegatzen, eta igandean informazio olatua heldu zen sare sozial horren bidez eta hainbat eta hainbat txokotako egoera ezagutu eta zabaltzea ahalbidetuz. “Bai lan-talde barruan eta, noski, bai kalean jendea borondatez lanean ikustea zoragarria da”, esan dit kide batek.
Gustura dago ARGIA egindako lanarekin, “merezi izan du” entzun diot bati baino gehiagori, eta webguneko eta sare sozialetako zenbakiek ere lanaren fruituak erakutsi dituzte. ARGIAk interneten daramatzan hogei urteotako bisitarik gehien jaso dugu Kataluniako erreferendumaren jarraipenarekin. Prentsa askatasunaren eta askatasun guztien alde egiten segitzeko indarberrituta atera da ARGIA.
Katalunian indar handienez entzuten den lema, “Els carres seran sempre nostras” (Euskal Herrian “Kalea gurea da” esaten duguna) dioen kamiseta eskuratu dezakezu www.argia.eus-en dendan. 13 euro ordainduta, 2 euroko ekarpena egingo diozu Kataluniako La Directa herri hedabideari, eta 2 euroko ekarpena ARGIAri, Kataluniako independentzia prozesua epe ertainera ere zorrotz jarraitu ahal izan dezan. Urriaren 19tik aurrera jasoko duzu etxean. Informaziorik gabe ez dagoelako demokraziarik, kazetaritzan ere sustatu independentzia!
Herri komunikabideek testigu lana ere betetzen dute errepresio uneetan. La Directako kamerak grabatu zuen argiki zein poliziak tirokatu zuen gomazko pilota zuzenean begia galdu-arazi zion gizonarengana. Irudi horiek izan dira salaketa jartzeko froga nagusia. Herri komunikabideen lana oinarrizkoa den beste seinale.
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.
Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]
Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.
Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.
2012tik 2015era ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea izan zen bitartean, Omnium Cultural elkartearekin batera, azken hamarkadetako Kataluniako gizarte mobilizazio garrantzitsuenen sustatzaile izan zen Carme Forcadell (Xerta, 1956). 2015eko urrian izendatu zuten... [+]
Buruzagi independentista katalanei indultuak eman izanagatik azalpenak eman ditu Sánchezek Espainiako Diputatuen Kongresuan. PSOEk ez duela erreferendumik onartuko adierazi du, Pere Aragonesekin bilkura egin ondoko egunean.
Auzitegi Gorenak argudiatu duenez, preso independentistek ez dute damurik erakutsi. Epaiaren gaineko azken erabakia Espainiako Gobernuarena izango da eta Espainiako Estatuko presidenteak adierazi du "adiskidetasuna" eta "mendeku eza" kontuan izango dituztela.
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]
Abokatua, aktibista soziala eta Espainiako Kongresuko diputatua da Jaume Asens (Bartzelona, 1972). Urtarrilaz geroztik, Pablo Iglesias ordezkatu du Unidas Podemos talde parlamentario konfederalaren presidentetzan. Abokatu gisa, giza eskubideen eta mugimendu sozialen defentsak... [+]
“Koperniko” operazioa delakoak milaka polizia mobilizatu zituen Kataluniara, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma geldiarazteko. Parte hartu zuten indar polizialei ordainsari gehigarriak eman zizkien Gobernuak.
"Indultuak tramitatzen hastea, ez da indultuak ematea. Albiste ona litzateke, kartzelatik aterako lirateke-eta, non ez luketen egon behar", adierazi du Laura Borrás JxCAT alderdiko diputatuak.
Urriaren 1eko erreferendumari begira egindako kanpainan alderdiak dirua bidegabeki erabili ote zuen ikertzen ari da fiskaltza. Orduko CUPeko idazkaritza nazionaleko kideetako bat deklaratzera deitu dute astelehenean.
Mugimenduari buruzko "ikuskera distortsionatua" erakutsi duela salatu du eta "erabakitzeko eskubidearen defentsan" berretsi da.