Eskola jasangarria helburu

  • Nafarroa Oinezeko prestaketen azken txanpan buru-belarri harrapatu ditugu Lesakako Tantirumairu ikastola eta bertako zuzendari Maria Luisa Etxeberria. Ikastetxean jasangarritasunari lotuta abian dituzten proiektuez galdetu diogu.

Ikastola txikia da Tantirumairu, Lesakako ehun gazte inguru hartzen ditu eta Lehen Hezkuntza ematen du. Ingurune naturalean kokatutako herria izanik, pentsa liteke bertako haurrek izanen dutela nahikoa sentsibilizazio eta ezagutza ingurumenaren zaintzaz. Ez da beti horrela gertatzen, ordea. “Herriko haurrak izateak ez du bermatzen inguruko landare eta zuhaitzak ezagutzea eta naturaren zaintzarekiko sentsibilizatuak egotea”, azaldu du Etxeberriak.

Hastapenetatik izan da ikastolaren ardatz pedagogikoetako bat ingurumenarekiko sentsibilizazioa eta gai horren lanketa. Jasangarritasunaren aldeko apustua ekintza puntualetan baino, eguneroko lanean oinarritu dute. “Gizarteko partaide-eragile izateko hezten ditugu haurrak hemen. Eragile izaera hori landu nahi dugu, eta horretarako ingurumenaren gaian ere errora, sakonera jo behar da, ezin da itxuran gelditu ekintza puntual ikusgarri bat antolatuz”, dio zuzendariak. Hala, hainbat ildo dituzte martxan Tantirumairun: naturaren ezagutza eta zaintzarekiko sentsibilizazioa, birziklapena, jangela, baratzea eta konposta.

Aurrena ingurua ezagutu eta maitatzen ikasi
Haurrek bertako landare eta zuhaitzak eta inguratzen dituzten naturako elementuak ezagutzea izango litzateke horiek errespetatzera iristeko lehen pausoa. Horretarako, Naturaren Astea antolatzen dute urtero: “Ikastolako kide guztiok aste osoa gai horri eskaintzen diogu, monografiko gisara. Mendira joaten gara, hostoak bildu, sailkatu, eta gero zaharrenek, gaia gehiago lantzen dutenez, txikiagoei ikasitakoa transmititzen diete”. Herrian dituzten ekosistema ezberdinak, mendikoak eta erreka bazterretakoak kasu, aztertu eta horiek bereizten ikasten dute haurrek. “Ingurumena zaintzeko beharrezkoa da lehenago hura ezagutzea, bizitzea. Gero etortzen da zaintza”, dio zuzendariak.

Birziklapenean ikasleak eragile aktibo
Mankomunitatean birziklapenarekin hasi zirenean gaia ikastolara eraman eta indar handia jarri zuten haurrekin lanketa berezia egiteko. Herriko birziklatze tasak baxuak ziren, eta etxeetako ohiturak haurren bidez aldatzen saiatu zirela kontatu digu Etxeberriak: “Mankomunitateko hondakinen arduraduna etortzen zen, larrituta zegoen gaiarekin eta hori transmititu egiten zuen. Hondakinak ekarri eta ikasleekin batera dinamikak eginez nola birziklatu erakusten zigun”. Klasean landutako informazioa etxera bidaltzen zuten gero, eta haurrei etxeetako birziklapen ohituretan arreta jartzeko eskatzen zieten. “Badakigu askok tabarra ematen zutela etxeetan kontu honekin”, dio zuzendariak.

Pixkanaka, beren inguruan birziklapena bultzatzeko eragile ere bihurtu dira Tantirumairun. Horren adibide da bizpahiru urte atzera ikasleek eurek proposaturiko ekimena: patioko zakarrontziak ontzi bakarrekoak zirenez eta birziklatu ezin zenez, gazteek Udalari eskaera egin eta honek koloretako zakarrontziak jarri zizkien jolastokian.

Jangelako sukaldean ere eragin zuten aldaketarik ikasleek. “Birziklapenarekin hasi ginenean ikasleak ohartu ziren sukaldean ez zirela jogurt poteak birziklatzen. Sukaldekoei laguntza eskaini eta aparteko poltsetan biltzen hasi ziren”, kontatu digu Etxeberriak. Zuzendariak argi du, baina, aurrerapauso garrantzitsuak emanda ere gaia etengabe landu beharra dutela, ikasturte berriarekin ikasle zaharrenak alde egiten baitute eta berriak sartu.

Jangelan elikadura jasangarria helburu
Tantirumairuko jasangarritasun proiektuen artean dago jangelako sukaldea eraldatzea eta elikadura jasangarriari begira aurrerapausoak ematea. Ikasleen otorduetarako janari guztia bertan prestatzen dute, eta pixkanaka bertako produktuak eta janari ekologikoa sartzeko xedez ari dira lanean. “Aurrerapauso garrantzitsua izan zen, adibidez, gosarian eta jangelako otorduetan haurrei ematen zaien fruta guztia ekologikoa izatea”, dio zuzendariak. Jangelako elikaduraren gaia lantzeko talde propioa dago, eta gutxika menuan aldaketak egiten ari dira. “Inguruan hainbeste ekoizle ere ez dago eta bertako zenbait produktu eskuratzea ez da erraza. Baina prozesu horretan gaude”.

Baratzea eskolan, baratzea eskola
“Duela hiru urte inguru jarri genuen martxan ikastolako baratzea. Ortu txikia da, baina lurra lantzeko aukera ematen digu”. Haurrak baratzearen mundura hurbiltzea du helburu proiektuak, lurra ikustea, ukitzea. Herrian familia askok baratzeak izanik ikasleei ezaguna egin arren, zuzenean bertan aritzea desberdina dela uste du zuzendariak. “Eurak aritzea aitzurra hartuta eta taldean lan eginez beste kontu bat da. Harra pizteko, lurrarekin harremana edukitzeko egokia da”.

Baratze proiektuari lotuta, gainera, konposta ere egiten dute ikastolan. Birziklapena lantzen hasi zirenean ekin zioten konposta egiteari, Mankomunitateak konpost ontzia eman zienean. “Hamaiketakoen hondakinak, fruitu-azalak eta sukaldean sortzen den organikoa bildu eta ikasleek jolas-orduan eta bazkal ondoren konpost ontzira eramaten dute dena”. Ikasle taldeek txandakatuz egiten dute lan hori, irakasle baten laguntzaz. Konposta nahasi, hosto lehorrak gehitu, eta heldua dagoenean baratzea ongarritzeko erabiltzen dute.

Martxan jarritako ekimen hauen guztien balorazio positiboa egiten du Maria Luisa Etxeberriak, ikasleen jardunean eta eguneroko jarreretan pixkanaka aldaketak ematen ari direla ikusten baitu. Bidean, oso garrantzitsua izan da irakasleen jarrera: “Lanketa hauek guztiak ezinezkoak lirateke irakasleak gaiarekin sentsibilizatuta eta inplikatuta egongo ez balira”. Aurrera begira? “Gure helburuetako bat da baratzea handitzea eta hobeto antolatzea. Ea hortik sukaldera zerbait pasatzea lortzen dugun”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa Oinez
2023-10-09 | ARGIA
Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu dute Nafarroa Oinezen

Etxarri Aranatzen, Andra Mari ikastolak antolatu du 2023ko Nafarroa Oinez, Hotsein lelopean. Festaz gain, bi aldarrikapenek hartu dute tokia: euskara ofiziala izatea Nafarroa osoan eta Euskal Herri osoan euskaraz bizi ahal izatea. Hurrengo Nafarroa Oinez Zangozako Ikastolak... [+]


2023-06-14 | Ilargi Manzanares
Nafarroa Oinez kantuak aldarrikatuko du euskarak ofizial behar duela Nafarroa osoan

Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolak aurkeztu du asteartean “Nafarroa osoan bai!” kantua, San Ferminetarako prestatu duten Oinez Txokoarekin batera. Joseba Tapiak konposatu du musika, eta Maddalen Arzallusek egin du letra.


Zonifikazioa Nafarroan
Hezkuntzan ere euskarak hamaika oztopo

Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin hamaika ekimen antolatzen ari direla kontatu dizuegu erreportaje honetan. Bada, hezkuntzari dagokionez ere, zonifikazioari aurre egiteko zenbait modu dituzte; oztopo adina indar dute euskaltzaleek. Jarraian bi adibide: batetik,... [+]


2022-10-26 | Leire Artola Arin
Nafarroa hegoaldetik sortu da euskararen aldeko bultzada berria

Euskararen Foru Legeak nafarrak diskriminatzen ditu, eta hizkuntza eskubideak esleitzen zaizkie bizi diren eremuaren arabera. Bada, duela urte batzuk ereiten hasi ziren hamaika ekimen zonifikazioari aurre egiteko, eta udazken honetan inoiz baino indartsuago hasi dira euskarari... [+]


2022-10-17 | ARGIA
Jendetza bildu da Tafallan euskarari babesa ematera

Urriaren 16an jendetza bildu da Tafallan Nafarroa Oinez ospatzeko. Egunaren arrakasta nabarmendu du antolakuntzak, "bai bertaratu den jendearengatik, bai eta normaltasun osoz igaro den jaiegunarengatik ere". Eskerrak eman dizkie, batetik, Tafallan "euskara... [+]


Asteburuan ospatuko da Lizarran Nafarroa Oinez festa

Lizarra Ikastolaren laugarren Nafarroa Oinez izanen da aurtengoa. Erabat berezia, egoerak hala aginduta, baina bereziki alaia pandemia osteko lehena delako larunbat eta igandean eginen den festa. Lizarra Ikastolara joan gara irratsaio berezia egitera eta handik pasatzeko... [+]


2020-05-20 | ARGIA
Ikastolen lau jai udazkenean izango dira eta Nafarroa Oinez ez da egingo

Ikastolen Elkarteak datak zehaztu ditu: Herri Urrats irailaren 20an Senperen, Kilometroak urriaren 4an Amasa-Villabonan, Araba Euskaraz Amurrion eta Ibilaldia Elorrion urriaren 18an. Aldiz, Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak adierazi dute ez direla baldintzak... [+]


2019-10-21 | ARGIA
Argia Ikastolak laguntza eskatu du Nafarroa Oinezeko zorrei aurre egiteko

Tuterako Argia Ikastolak antolatu du 2019ko Nafarroa Oinez. Jendetza bildu zen urriaren 20an eta egitaraua betetzea lortu zuten, baina arratsaldean euritara jo zuen eta uste baino askoz jende gutxiago hurbildu zen.


Bardeetako martxa
Pedalen indarraz euskara bultzatu

Nafarroa Oinez antolatzeaz arduratu da aurten Tuterako Argia Ikastola, baina ez da prestatzen duen ekitaldi bakarra: urtero, Euskal Herri osoko ikasleak batzen ditu Bardeetako Bizikleta eta Orientazio Martxan. Bizikleta aitzakiatzat hartuta, elkar ezagutzea, euskara bultzatzea... [+]


2019-09-20 | Erran .eus
Duela 25 urte istiluak izan ziren Berako Nafarroa Oinez gogoan

Atzo bete ziren 25 urte Guardia Zibilaren 30 patruila Berako Labiaga ikastolak antolatutako Nafarroa Oinezen ibilbidean sartu eta jendearen kontra oldartu zirela. Espainiako Gobernuarentzat «neurriko» jokabidea izan zuten; herriko bizilagun eta eragile gehienentzat,... [+]


2018-10-22 | Guaixe .eus
Nafarroa Oinez ospatu dute Altsasun

Iñigo Aritza ikastolak hartu du aurten Lesakako Tantirumairu ikastolak emandako lekukoa. Antolatzaileek eguna “zoragarria” izan dela esan dute “Nafarroa Oinez BIZItzeko”.


Nafarroa Oinez: ‘Bizi’ goiburuarekin, euskararen festara gonbitea

Igandean Altsasun izanen da Nafarroa Oinez festa handia. Lau kilometro eta erdiko ibilbidea eta lau gune izanen dira igandeko jai handi horretan: Bizi, Kanta, Txio eta Dantza.


2017-10-13 | Erran .eus
Nafarroa Oinez badator Lesakara Tantirumairu ikastolaren eskutik

3,5 kilometro luze eta lau gune dituen ibilbidea prestatu dute eta hainbat ekialdi izanen dituzte igandean.


2017-08-31 | Erran .eus
11.000 zuhaitz landatuko ditu Lesakako Udalak ‘Oinez Basoa’ ekimenari esker

Nafarroako Ikastolen Elkartearekin eta aurtengo Nafarroa Oinez antolatu duen Tantirumairu ikastolarekin batera, 2015ean suten batek kiskalitako herri lurrak basoberrituko dituzte.


2016-10-17 | ARGIA
Milaka lagunek bat egin zuten Vianan ikastolen eta euskararen alde

Milaka lagun bildu ziren igandean Vianan “Hartu, tira, tenka” lelopean, bertako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolek antolatutako Nafarroa Oinez arrakastatsuan.


Eguneraketa berriak daude