Irudia: bi emakume ezkonberri irribarretsu. Eslogana: Zuk dakizu zer nahi duzun / Que nadie te diga lo que quieres.
Lesbiana baldin bazara, seguru asko Laboral Kutxaren bulego baten aurrean gelditu zara, iragarki horri begira. Agian, soineko zuriz jantzitako bikote horrekin identifikatu zara. Agian, ezkontzak ez dituzu gustuko, gay eta lesbianen heteronormatibizazioa dakartzatela uste duzu, eta ondorioz, kopeta zimurtu duzu. Hala eta guztiz ere, seguruenik lelo horrek zuretzat esanahi berezi bat dauka.
Zenbat aldiz esan dizute zein izan behar den zure nahia, nor desio behar duzun? Agian, oraindik ere zure amak behin eta berriro errepikatzen dizu aukeratu duzun bidea ez dela egokia, gizon batekin zoriontsuagoa izango zinela. Edo, zoriontsu ala ez, heterosexualitatea dela aukera zuzen bakarra. Agian, zure neskalagunarekin ezkondu zinen eta zure senideren batek ezkontzara ez joatea erabaki zuen, zure nahia onartzen ez duelako. Agian, egun hori zoriontsua izan zen, maite duzun jendearen aurrean harrotasunez “Bai, nahi dut” erantzun zenuelako zure bikotekideari begira.
Iragarki hau diseinatu duen publizitate agentziak jakin badaki zer zentzu eta sakontasun duen esaldi horrek gay eta lesbianontzat. Askok eskertuko dute “gure burua” iragarki batean ikustea. Are gehiago, agian baten batek, iragarki horrek animatuta, banku horretan kontu bat irekitzea erabakiko du. Egongo da marketin estrategia horrek gogaituko duen LGTB jendea, hau da, enpresa batek gure borroka eta saminak hipotekak saltzeko erabiltzen dituela ikusteak
Iragarki hau diseinatu duen publizitate agentziak jakin badaki zer zentzu eta sakontasun duen esaldi horrek gay eta lesbianontzat. Askok eskertuko dute “gure burua” iragarki batean ikustea. Are gehiago, agian baten batek, iragarki horrek animatuta, banku horretan kontu bat irekitzea erabakiko du. Egongo da marketin estrategia horrek gogaituko duen LGTB jendea, hau da, enpresa batek gure borroka eta saminak hipotekak saltzeko erabiltzen dituela ikusteak. Dena dela, publizitate agentziak badaki iragarki horrek gay eta lesbianongan emozioa piztuko duela, ez dela oharkabean pasatuko eta, are gehiago, gure memorian gordeta geratuko dela. Ez al da hori publizitate estrategiaren helburu nagusia; arreta deitzea eta marka jakin bat balore batzuekin lotzea, alegia?
Publizitate agentzia horrek 90eko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan Subaru kotxeen kanpaina gogoan izan du seguruenik. Subaru kotxeek lesbianen artean zeukaten arrakastaz ohartu ziren eta urte horietan ausarta eta arriskutsua izan zitekeen apustua egin zuten: komunitate lesbikoa merkatu-hobi estrategikoa zela aintzat hartzea. LGTB komunitateak ulertuko zuen eslogan bat aukeratu zuten: “It’s not a choice. It’s the way we’re built”. (Ez da aukera bat. Garen bezalakoak gara). “I am what I am”. (Naizena naiz). Hainbat ikono lesbiko ere erabili zituzten: Martina Navratilova tenis jokalaria kanpaina baten protagonista bihurtzea eta Xena, printzesa gerlaria telesailari keinua egitea. Hurrengo hamarkadan The L Word lesbianen telesaileko protagonista batek, tenis jokalaria bera ere, Subaru-ren irudi bihurtzea erabakitzen zuen, armairutik ateratzea suposatzen zuen eslogan batekin.
Urte horietan, marketin aditu askok kasu hori aztertu zuten eta LGTB komunitatea aprobetxatu gabeko merkatua dela ondorioztatu zuten. Gaur egun “kapital arrosa” kontzeptua erabiltzen da LGTB komunitatearen merkantilizazioa deskribatzeko. Enpresa batzuek onartu dute “bezero bikainak” garela (gay eta lesbiana pribilegiatuak dituzte buruan, noski). Beste batzuek oraindik ez: lesbianak lagunduriko ugalketa kliniken bezero talde garrantzitsu bat gara, eta hala ere, kliniken iragarkietan emakume bakan normatiboak agertzen dira soilik. Subaru-ren moduko salbuespenez at, ez gara existitzen, inork ez gaitu interpelatzen. Aterako al gara inoiz Laboral Kutxaren iragarki orokor batean?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]