Dio Ammar Belhimer abokatu eta ekonomialari aljeriarrak finantzen munduko burtsa nagusia den Wall Streetek irudikatzen dituela neoliberalismoaren bi titiak: espekulazioa eta zorpetzea. Ordena neoliberala nagusitu da munduan, bera da 90eko hamarkadatik inolako ez kontra-botererik eta ez araurik onartzen ez duen jainko berria. Munduan ez da salbuespenik geratu finantza merkatuen kontrolpetik.
“Munduaren bihotzaren jabe egin da Diru jainkoa eta hor datza lehenbiziko terrorismoa, esan du Frantzisko aita santuak. Ordena neoliberalaren oinarrian dagoen Washingtoneko Kontsentsuaren arauak definitzeko parafraseatu behar bagenitu Moisesi Sinai mendian Jainkoak emandako Hamar Manamenduak, integrismo neoliberalaren dekalogo txundigarria osatuko lukete: dena pribatizazio eta liberalizazio ekonomiko, banku zentralak hazkundeaz ahaztuta inflazioa eta gehienez ere prezioen egonkortasuna ez den beste ezeri erreparatzen ez diotenak, errealitatearen deformazioa, ebaluazioen jainkotzea, justiziarekiko mesprezua, kasta baten nagusitasuna, sekuritarismoaren ametsa...”.
Ammar Belhimer (1950) mintzo da horrela Wall Streeten hamar manamendu berriak liburuan. New York, Londres, Brusela edo Shanghaiko pulpituetatik urrun Aljerren argitaratu duenez, ez du gure artean oihartzun handiegirik izan. Aldiz, zenbaiten ustez Belhimer ausartu da XXI. mendeko kapitalismoaren analisia egitean Thomas Pikettyren erradiografia famatuaren mugak haustera. Beste hainbat libururen artean Terrorisme, face caché de la mondialisation publikatu berri duen Richard Labévièrek eman dio oihartzuna Europan.
Zuzenbidean doktore, unibertsitateko irakasle eta kazetaria da Belhimer. Zenbait hedabideren sorreran parte hartua da, agintarien zentsura sufritua ere bai. 1998ko liburu batean aztertua zuen Aljeriaren kanpo-zorra eta 2016ko Udaberriak basamortuetanen Tunisiatik Siriara mundu musulmana inarrosi duten udaberri famatuak analizatu ditu.
Aljeriatik begiratuta, Belhimerrek ikusten du kapitalismo finantzarioak azken muturreraino eraman duela ekonomiaren arau gabetzea, azkenean geratzeko munduaren jabe absolutu. 1996an Davosen, Munduko Ekonomi Foroaren baitan, Hans Tietmeier Alemaniako banku zentraleko buruak iragarri zuen gisan: “Finantza merkatuek gero eta gehiago jendarme lana egingo dute. Politikariek ulertu behar dute hemendik aurrera finantza merkatuen kontrolpean daudela eta ez bakarrik norbere herrialdeko eztabaiden menpe”.
Zazpi urte lehenago, 1989an aipatu zen lehenbizikoz Washingtoneko Kontsentsua, Sobiet Batasunaren blokea hondoratutakoan mundu osoari aplikatzeko bide horri bilakatu zutena. Nazioarteko erakunde eta itun finantzieroek geroztik formula bera aplikatu diote larrialdian dagoen edozein herrialderi: sektore publikoa desegin, zerbitzu publikoak pribatizatu, subentzioak galarazi, enpleguan malgutasuna eta prekariotza ezarri, oinarrizko beharretan ere (ura, hezkuntza, osasuna...) etekinaren legea nagusitu.
Ipar aberatseko langileok formularekin nozitu dugu gure lanpostu askoren deslokalizazioa. Hego aldetik begiratuta, ordea, Belhimerrek ohartarazten digu haiek ere ez dituela aberastu deslokalizazioak. Enpresak bai eraman dituzte Hego aldera baina horiek sortutako balioa, aberastasuna, berriro Iparrera eramateko hainbat tresna erabilita: atzerriko inbertsioen zerga gabetzeak, zor publikoaren kobraketa...
Islandian bezala, agintariei “Ez” esan
Munduko elite aberatsenaren zigorgabetasuna noraino iristen den azpimarratzeko, Belhimerrek aipatzen du munduko banku handienetakoa den Goldman Sachseko lehendakari Lloyd Blankfeinek kazetari bati esandako hura: “Ni ez naiz bankero bat baizik, Jainkoaren lana egitera behartua”. 2008ko krisitzarraren beroenean botatako harropuzkeria.
Neoliberalismoak ondorio politiko nagusien artean ekarri du botere guztia eskuratu duen oligarkiaren nabarmenkeria, “negozio munduaren eta politikaren arteko inzesto eten gabea”. Bush aita-semeetatik hasi eta Silvio Berlusconigandik segituz Donald Trumperaino azken 30 urteotako zerrenda osatzen hastea ez du merezi. Errusian eta bestetan begiratuz gero, eredua mundu osoan nagusitu dela ezin uka.
Kontua da neoliberalismoaren logika bete-betean sartu dela armadetan ere. AEBetako militarren ikerketak daramatzan DARPA agentziak, esaterako, burtsetan petrolio merkatuaren espekulaziorako erabiltzen diren aurreikuspen tresnak darabiltza bere estrategiak finkatzeko. Horrela, “globalizazioaren bideragarritasuna eta egongorasuna” AEBen interes nazional hil ala bizikoen mailan kokatu dute, hau da, gerra justifikatzen duten interesen mailan.
Ekialde Hurbileko gerra berrien atzean ere, esan du Belhimerrek Reporters aldizkari aljeriarrean, dago petrolio konpainiek eta arma saltzaileek osatutako munduko aliantza, haiek agintzen baitiete zer egin bai Mendebaldeko gobernuei eta bai petrolio ekoizleei. “Gerra horiek petrolioaren prezioa igotzen dute, negozioaren marjinak eta konpainien etekinak bezala. Estatu Batuek gerrak abiatu dituzte ez prezioa merke edukitzeko baizik eta petrolioa garesti atxikitzeko”.
Hasi bai baina amaierarik ez duten gerra horien bidez mundializazioak, dio Belhimerrek, nazio-estatuak suntsitzen ditu horien ordez ezartzeko merkatuek antolatutako gobernantza globala: “Estatuen papera hartu duten subjektu berriok, finantza enpresa subiranook, mamitzen dute eredu mafioso orokortu bat, zeinaren ezaugarriak baitira metropolian pentsamendu ekonomikoaren militarizazioa ezartzea eta atzerrian ekonomia bortxaz itxuraldatzea”.
Zer daukagu gaur? Sistema demokratiko berria demokrazia totalitario bat da. Dolar bat = Boto bat araua nagusitu da, terrorea halabehar bihurtuz, ultra-eskuindarra indartzen, ezkerra galduta, klase ertainak gain behera, morroiaren sindromea edonon...
Etorkizuneko arrisku nagusiak? Enpresa birtualak eta finantza sistemak dirua gero eta gehiago espekulaziora bideratzea, paradisu fiskaletatik internetez kudeatutako funtsen bidez. 2035a bitartean amaituko omen da inperio amerikarraren nagusitasuna, mundua polizentrikoa izanen da. 2050 ingururako merkatua ez da aseko urruneko kontrolarekin eta herritarren artean sustatuko da nork bere burua kontrolatzea industriak horretarako sortutako objektuen bidez. Horrela aurreikusten du Belhimerrek mundua pasako dela merkatuzko demokraziak edukitzetik demokraziarik gabeko merkatua izatera: “Planeta mailako merkatuak urratuko ditu demokraziaren legeak, demokrazia izatez lokala baita”.
Itxaropenik? Islandia aipatzen du beti Belhimerrek. Kanpo zorraren krisiaren erdian, 2010ean Islandiako herritarrek “Ez” handi batez erantzun zieten zor ez legezkoak pagarazi nahi zizkieten politikariei. “Krisiari aurre egiteko lehenbiziko erreakzio burutsua izotzetatik iritsi zitzaigun” dio desertu ertzetik.
Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]
Tenperatura altuek eta lur eremu lehorrek eragin dituzte suteak asteartean. Ondorengo herrialdeak izan dira kaltetuenak: Kroazia, Aljeria, Tunisia, Siria, Italia, Grezia eta Frantzia. Azken orduetan, Portugalen eta Kanariar Uhartean ere zabaldu dira suteak.
Arazo burokratikoengatik ezin izan zuten ekainaren 28an iritsi eta oraindik ere ez dakite noiz iritsiko diren. Oporrak Bakean programaren baitan, berez bi hilabete pasa behar dituzte haur sahararrek Euskal Herriko hainbat lekutan.
Aljeriak Espainiarekin duen adiskidetasun ituna bertan behera utzi du eta horrek nabarmen eragingo die bien arteko harreman komertzialei. Gasa da Espainiak handik gehien esportatzen duen produktua.
Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko... [+]
Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko... [+]
Fethi Nourine 30 urteko judoka aljeriarrak jakinarazi du Tokioko Olinpiar Jokoetatik erretiratu dela, Tohar Butbul israeldarraren aurka jokatzea egokitu zaiolako bigarren errondan, 73 kiloz apiko koadroen zozeketan. "Ez ditut eskuak zikindu nahi", adierazi du bere... [+]
Garabide elkarteak topaketa digitala antolatu du gaurko eta biharko, abenduaren 16 eta 17an, Euskal Herriko, Kabiliako eta Rifeko hizkuntza biziberritze esperientziak ezagutzeko.
Gaur, otsailak 6, hasiko da Donapaleun Amikuzeko Otsail Ostegunak hitzaldi zikloa, Zabalik elkarteak 1997tik antolatzen duena. 2020ko edizioan jorratuko dituzte Aljeriako gerra, sorginkeria auziak, euskararen antzinako ahaideak eta euskaldunen komunitateak hizkuntza... [+]
Yanfie Habib (Sahara, 1976) bere osabaren askatasuna aldarrikatzen duen ekimenean parte hartzen hasi da. Jalil Ahmed Breh desagerrarazi zuen Aljeriako Estatuak duela 10 urte eta senideek ez dakite ezta bizirik dagoen, behin bakarrik ikusi baitute, 2009an.
Aljeriako Gobernuak amazigera hezkuntza sistematik kanpo uztea erabaki ostean hasi dira protestak.
Errefuxiatu kanpamendu ugaritara iristen ari dira aurrerapen teknologikoak. Herriaren erresistentzian izan ditzaketen ondorioek beldurtzen dituzte asko, behin behineko kanpamenduak biziarteko bihurtzearen beldurra dute eldiario.es egunkariak erreportaje batean jaso duenez.
Nils Andersson suediarrarekin solasaldia luzea izan zen, emankorra oso. Berarekin solastatu ondoren –udaberrian–, jihadistek Frantzian atentatu odoltsu gehiago egin dute.
Idazle, itzultzaile eta editore frantziarra ezinbesteko erreferentzia izan zen 1960ko hamarkadako militanteentzat, bere argitaletxean publikatutako liburuengatik.