Minbizia, hain oldarkor hain hilgarri, poesiarako eta elkarrengana biltzeko aitzakia bihurtu zitzaien Jon Iñaki Lasari eta eriondoan zegoen bere osabari: “Idatzi nuen liburua ez argitaratzeko, baizik eta enkarguz. Osabari esan zioten minbizia zuela. Gu txikiak ginenean jende gutxi hiltzen zen minbiziarekin. Berarekin hitz egiteko aitzakia zen”. Jon Iñaki Lasak (Gernika, 1963) Alizia eta biok 1982koa du (Ustela), eta 1984koa Andaluziari ene bilduma (Susa).
Liburu honek badauka hausnarketatik, badauka bilaketa estetikotik, badauka hizkuntza hanpatu, jaso eta kultismoz betetik ere zerbait: “Temppeliaukioko elizara bazoaz adiskidea/ eta entzuten baduzu kanpotik Chopin (…)”.
Mundua badoa eta gu poesia idazten, ematen du pentsatu duela idazleak. Gauza ederren betikotasuna eta gu, paseko txoriak: “Kontaizkidazu beren historiak/ Banan banan/ Ez daukat presarik/ Nik badakit zu ez zarela logura…”.
Urteen ostean poesiara itzuli denaren arrazoi metaliterarioak biltzen ditu Bidaiak-ek lehen piezetan. Hortxe datoz, hasierako orrialdeetan, erreferentzia eta helduleku zenbait, batzuk baikorrak, beste batzuk aski orwelldarrak: “Arseniko epel bat dastatzera/ Eric Arthur Blair jaio zen etxean, Portobellon”.
Tere Irastortzak aitzin solasean dioen legez, poema hauetan toki-izenak, musika, artea… era askotako aipamenak datoz. Gauden lekutik mugitu barik urrun joateko modu bat, irlak asmatzeko bide bat, baina finean geure baitara egiteko modu bat ere begitandu zait. Agerikoak ditu seinale asko, eta beste batzuk sano ezkutukoak, bihotzaren inguruko kontzeptuak, haren alde argi zein itzalekoak: “Baina jakin ezazu, Lilith/ esnatzen banaiz/ neure eskuez itoko zaitudala”. Poesiak prosarantz egiten du liburu honetan, arnasa luzatzen zaie istorioei errepikapenen puruz, eta ipuin herrikoi postmoderno bihurtzen dira kasik.
Ez da erraza adieraztea sortzen duen enpatia eta, era berean, hoztasuna.
Idazlearen nahi ezinak guztiak laburbiltzen dituzten poemak dira huts egindako tiroa bezala: oihartzun egiten dute belarrietan, eta gero zaila da enpalagu sentsazio bat kentzea ahotik.
Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024
-------------------------------------------------
Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]
Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024
----------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]
Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024
---------------------------------------------------
Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando... [+]
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Josefa Agirre Etxeberria frankismo garaian neskame aritu zen emakumeetako bat izan zen. Hamalau urterekin deserriratu ondoren, bizitza osoan zehar bizilekuz aldatzera... [+]
Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa
---------------------------------------------
Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]
ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.
"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa.
Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]
Liburu honetara hurbiltzen denak lehenbizi G. Mabire-ren irudiekin egingo du topo. Komikiaren estiloko irudiak dira, trazu oso zehatzak eta kolore bizikoak, pertsonaiak eta egoerak erraz interpretatzen laguntzen dituztenak. Irudi horiek testuarekin bat datoz: laburra eta zehatza... [+]
Lan kontu bat dela eta berrirakurri behar izan dut liburu zoragarri hau. Teoria, genealogia eta historia feminista batzen dituen liburu motz honek kritika ugari izango zituelakoan sarean begiratu eta, sorpresa! bakarra aurkitu dut, Irati Majuelok Berria-n idatzi zuena.
Sorpresa ederra izan da Consonni argitaletxeak argitaratu berri duen liburua. Ez nuen ezagutzen Montserrat Roigen lana eta aurkikuntza harrigarria izan da, zinez. Batetik, Franco hil berritan argitaratu zelako estreinakoz eleberria (1976an) eta garai hartako Bartzelona... [+]
1991n argitaratu zuen Bernardo Atxagak Behi euskaldun baten memoriak. Liburuak ibilbide luzea eta arrakastatsua izan du euskaraz nahiz bestelako hizkuntzatan. Alemanian gehien saldutako liburuen artean egon zen, J. Eccleshare editore britainiarrak irakurri beharreko obratzat... [+]
Neguko naretasun hotz eta lur etzearen ostean etor daitekeenaren promes izaten da udaberria, eta hainbatek eta hainbatetan idatzi izan diote lora dadin deika. Promesak promes, ordea: ez da inoiz udaberri ziurrik galbidean den lurrean. Ez behintzat aldaketaz edo, zehazki,... [+]
Lehengusinarekin eta haren senarrarekin landa aldera egindako irteera batean hasi zen dena. Horiek afaltzera joan eta ez ziren etxera itzuli. Haien bila atera eta horma batekin topo egin arte ibili zen protagonista. Hortik aurrera, hormak ez dio aurrera egiten uzten eta bi... [+]
Feminista eta anti-arrazistatzat duzu zure burua? Bururatu zaizu inoiz ezagutzen duzun feminismoaren historia zuria eta kolonialista dela? Kultura ez-zuriei buruz duzun ezagutza edo begirada zalantzan ipini dituzu? Ahalduntze feministaren inguruko irakurketa kritikorik egin... [+]
Soinean daramate etxea barraskiloek, bizkar-zorro kiribildua bailitzan, bizitzeko beharrezko dituztenak hara eta hona garraiatuta. Etxeak, ordea, kraskatu eta bitan bana daitezke. Bikoiztu ere egiten dira tarteka, behin-behinekoz bada ere gotorleku izatetik zama izatera igarota... [+]