“Europak digu musulmanoi gerra egiten”

  • Fatah Al-Islam muturreko talde islamistarekin “harremana izatea” leporatu zion Libanoko Armadak Haytham Al-Said imanari 2007ko gerran. Jihadismo erradikalaren pentsamoldea ezagutu nahian, berarekin hitz egiteko aukera izan dugu Libanoko Nahr al Bared-eko kanpalekuan. Horrez gain, Bartzelonako atentatuen ostean, Euskal Herriko komunitate islamiarren jarduera ezagutzea eta erradikalizazioaren fenomenoa aztertzea proposatu diogu geure buruari, Ahmed Chaghouaoui EHUko irakaslearen laguntzarekin.

Madrilgo M-30eko mezkita (madridarabe.es).
Madrilgo M-30eko mezkita (madridarabe.es).

2017ko irailaren 22an

Islamiar ideologia erradikaleko Fatah Al-Islam (euskaraz, Islamaren Konkista) taldeak Libano iparraldeko Nahr al Bared palestinar errefuxiatuen kanpalekuan izan zuen gotorleku. Irakeko gerrara borrokara zihoazen mundu osoko militante islamistek osatzen zuten taldea eta Siriatik sartzen ziren Irakera. Hori saihesteko, Siriak mugak ixtea erabaki zuen eta talde jihadista Libanon “harrapatuta” geratu zen. Fatah Al-Islamek 2007ko maiatzean Libanoko armadari eraso egin zion eta hala, hasiera eman zion 396 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen lau hilabeteko gerrari.

Adel Abou Salem, palestinar errefuxiatu eremuetako arduradunetako bat da eta ondo ezagutzen du gazteen artean jihadismoak izandako gorakada. Egun, jihadisten gotorlekutzat jotzen den Ain al-Hilweh palestinar errefuxiatu eremuan dihardu lanean. 2007ko gerratik hamar urte pasatu direnean. Fatah Al-Islam, “ehun bat militante izatetik ehunka izatera” pasatu zela eta hori, “kanpalekuko hainbat buruzagi erlijiosok emandako laguntzari esker” izan zela azaldu digu.

Haytham Al-Said imana pertsona ezaguna eta erreferentziala da kanpalekuko gazteentzat eta otoitzetik itzuli berritan, tarte bat eskaini digu 2007ko gudaz hitz egiteko. Libanoko inteligentzia zerbitzuek jo-mugan jarri zuten, kanpalekuko gazteen erradikalizazioan imanak izandako arduragatik, taldearen buruzagi espirituala izateagatik. Berak baina, gerran “haien burua babestera” mugatu zirela dio. Abu Salemek, ordea, dio imanak “Fatah Al-Islam babesteko deia” egin zuela, “anaia islamiarrak zirelakoan”. Horrela, kanpalekuko ehunka gaztek islam garbiaren alde borrokatu eta bizitza galdu zuten gatazkan.

Haytham Al-Said imana.
Haytham Al-Said imana.

Islam garbia. Hori da Al-Said eta bere sokakoek defendatzen dutena. “Inork ez du gure erlijioa aldarazteko eskubidea, ez dugu hori onartuko” dio imanak. Europan eta Sirian, “islamismoaren ideiak usteldu” direla uste du imanak eta hori “gizateria aldatzeko saiakera batengatik” dela. “Europako kristauek musulmanak hil edo kanporatu ondoren, orain guri gerra egitera datoz hona”, dio haserre. Bereziki Espainiako egoerak sortzen dio kezka imanari, izan ere “meskitak turismo gune bilakatu dituzte” eta hori noski, “irain handia da”.

Islamismo erradikalaren pentsamoldearen arabera, “dogma erlijiosoa aldatu nahi dutenen aurka borrokatu behar da”, azaltu digu Al-Said imanak. Bere ustez “musulmanek Daesh-en beharrik ez duten arren, gure buruari galdetu beharko genioke zergatik sortu diren horrelako taldeak”.

Erradikalizazio prozesua
Sorreratik, islamak –beste erlijioek bezala– aldaketa ugari izan ditu maila askotan. Ahmed Chaghouaoui EHUko irakaslea da eta islamaren historian aditua. Bere ustez, jihadismoaren gorakada azaltzeko, erlijioak emandako atzerapausoa aztertu behar da. Horrela, egun “botere politikoa ardatz duen erlijiozaletasunera” itzuli garela uste du, eta batzuek “erlijiozaletasun faltsu horri eusten diotela itxaropen bakarra izango balitz bezala”.

Bartzelonako atentatuen ostean, Europan bizi den komunitate islamiarra jomugan da, bereziki meskiten jarduera. Are gehiago Al-Said edo Kataluniako Ripollekoa bezalako imanek gazte erasotzaileen erradikalizazioan izandako rola ikusita. Erradikalizazioa ez dela prozesu konplikatua dio Chaghouaouik, “diskurtso biolentoak beti izango du arrakasta gazteen artean, bereziki ezazagutza maila txikia duten gazteen artean”. Chaghouaouiren ustez, erradikalizazio prozesuan “jokoan dagoena ez da praktika erlijioso bat, hizkera baizik” eta Mendebaldeko gizarteetan bizi diren hainbat musulmanen artean, ‘paradisua’ edota ‘desleiala’ terminoen erabilera zoritxarrez ohiko bilakatzen ari dira”.

“Termino hauek ez dute lekurik gizarte akonfesionaletan” dio eta zentzu horretan lan egin behar dela uste du: “Eskubide osoko hiritar bat zaren heinean, zer axola dio beste guztiak?”.

Heziketa erlijiosoa tenpluetan hasten denez, buruzagi espiritualaren lana “funtsezkoa” dela uste du Chaghouaouik, “bereziki alfabetatu gabeko gizarteetan, imana gida espirituala eta lege islamiarraren ezagutzaile nagusia baita”. Euskal Herria eta Europaren kasuan gainera, imanen sermoiak “tokiko kulturaren baloreak transmititzeko” balio beharko lukeela uste du: “Kasu batzuetan, tokiko kulturaren eta imanak esaten duenaren arteko kontraesanak sortzen dira eta horrek egoera deserosoak ekarri ditu, besteak beste, delitua egiteko deiak”.

“Beharrezkoak ez direlakoan”, Europan imanak egotearen kontra dago Chaghouaoui. Halere, egungo imanek formakuntza akademikoa eduki beharko luketela uste du, baita tokiko hizkuntza menperatu eta kultura ezagutu ere”. “Ezezagutza hori da arazo nagusia. Euskal Herrian adibidez, ez da imana izateko inolako baldintzarik bete behar”, azpimarratu du.

Orohar, jatorri arabiarra edota musulmana duen populazioak gorakada handia izan du Euskal Herrian eta fededun berri horien beharrak asetzeko asmoarekin, hamaika meskita edota gune erlijioso zabaldu dira zazpi herrialdeetan. Chaghouaouik azaldu duenez, meskita horiek erlijio-funtzioa baino, “funtzio soziala dute”, izan ere “sozializatzeko aukera” eskaintzen die heldu berriei, hona etorri aurretik “sinestunak ez baziren ere”.

Erlijio-praktikari dagokionez, hemengo meskiten jarduerak “jatorrizko herrialdearen erlijio-praktikaren araberakoak dira”, azaldu digu Chaghouaouik. Hau da, eskualdeka edo herrialdeka antolatzen dira. “Adibidez –dio adituak–, Bilbo inguruko meskita zehatz batzuetan Maroko iparraldeko zonalde zehatz batzuetako fededunak biltzen dira, ez besterik”.

Askotariko erlijio-praktika erregionalek fededunen arteko zatiketa eragin dute kasu batzuetan. Arrasate izan daiteke horren ispilu. Magrebeko arabiarrek eta pakistandarrek, esaterako, meskita bana eraiki dute herri zerrajeroan. Arabiarrena izan zen lehena ateak zabaltzen eta bi komunitateetako kideak biltzen zituen hastapenetan. Haietariko bat da Jaffar pakistandarra eta azaldu digunez, han hitz egiten zuten arabiar dialektoa ulertzeko zailtasunaren aurrean meskitara joateari utzi zion. Ez hori bakarrik, egun batetik bestera, giroa kutsatzen hasi zela dio, gauza susmagarriak ikusten hasi zela. Besteak beste, “kanpotik etorritako iman batzuen hiru edo lau eguneko egonaldiak”. Litekeena da Madrilgo Kultura Islamiarraren Guneak –Espainiako meskitarik handiena, M-30eko meskita gisa ezaguna– bidalitako imanak izatea.

Arrasateko komunitate musulmanaren jarduerak baina, “ez du inolako susmorik piztu”, Ertzaintzaren iritziz. Horrela baieztatu du meskita berriaren inaugurazioan gonbidatu gisa parte hartu zuen Polizia autonomikoko kide batek. Bertako aktibitatea “normala eta gardena” dela dio, baino ondoren jakin izan dugunez, inaugurazioaren argazkiak eskatu zizkion Ertzaintzak herriko kazetari bati , “parte-hartzaileen artean pertsona susmagarriak izan zitezkelakoan”, Bilbotik etorritako iman batzuk, alegia.

Dogma erradikalaren zabalpena herrialde “kristau desleialetan”
Wahabismoa, Saudi Arabiako Erresumaren dogma erlijiosoa, XVIII. mende bukaeran “erlijioaren erreforma kontserbadore” gisa jaio zen, baina XX. mendetik aurrera izan du gorakadarik handiena, Chaghouaoui irakasleak azaldu digunez, eta paradoxikoki “Mendebaldeko potentzien laguntzarekin”.

“Saudiarabiarren helburua, erlijioaren praktika mundu osoan sustatzea eta musulmanen artean hegemonia erlijio-soziala lortzea da”, dio Chaghouaouik. Horregatik, Al Qaedari lotuta dagoen Fatah Al-Islam bezalako taldeek “erlijio-erreferente” gisa hartzen dute Saudi Arabia, Haytham Al-Said imanak berak aitortu digunez, “salafismoa eta ‘islam garbia’ defendatzen duen herrialdea delako”.

1960ko hamarkadan, petrolio erreserben agerpenarekin batera, wahabismoa mundura hedatzen ahalegindu zen Riadeko erregimena. Mendebaldeko hainbat herrialderekin sinatutako akordioei esker egiten da zabalpen hori. Adibide bezala, Belgikako monarkiak meskita bat eraikitzeko eremua eman zion Saudi Arabiari “petrolio truke”, dio Chaghouaouik. Horrela jaio zen Bruselako meskita erraldoia.

Bide berdinari ekin zion Espainiako erregimenak 90. hamarkadan eta Saudi Arabiarekin sinatutako akordioek Espainiako lehen meskitaren irekiera ahalbidetu zuten: Madrilgo M-30ekoa. “Nabarmendu behar da, tenpluaren eraikitze-lanez aparte, Saudi Arabiako doktrinan hezitutako imanen parte-hartzea ere akordioren parte dela, Saudi Arabiaren helburua diskurtso erreakzionario eta erradikala esportatzea baita, nora eta herrialde ‘kristau desleial’ batera”, dio adituak.

Urte luzez, Saudi Arabiak Madrilen eraikitako M-30eko meskitan “inolako kontrolik ez dela izan” argitu digu Chaghouaouik, “2004ko martxoaren 11 arte”. “Pentsa zenbat urte eman duen Saudi Arabiak bere diskurtso erradikala zabaltzen”.

Saudi Arabiaren kutsurik ez dago momentuz Euskal Herriko meskitetan, izan ere tenpluen finantzazioaren zatirik handiena “fededunek jarritako dirua” dela azaldu digu Chaghouaouik. Halere, Pakistango Tabligh mugimendua edota Marokoko hainbat mugimendu islamista, Euskal Herriko meskita batzuen finantzazioaren atzean daudela ohartarazten du: “Dirua lortu ezean, Europako arduradunek Arabia Saudi edo beste herrialde erradikal batzuetara jotzen dute finantzazio bila. Hor dago, hain zuzen ere, erradikalizazioaren arriskua”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Islama
Lehorteak islama ureztatu zuen

Himyar erresumak Arabiar Penintsulako hegoaldea kontrolatzen zuten VI. mendean, baina Axum erresumako etiopiarrek bereganatu zuten mende horretan izandako lehorte bortitz batek hango ureztatze sistema hankaz gora jarri zuenean. Egoera larri horretan, islamiarrek lur emankorrak... [+]


Separatismoaren kontrako legea
Frantziar Errepublikaren printzipioak inposatu, askatasunen gainetik pasaz

Islamismo erradikalaren suntsiketa helburu jarririk, separatismoaren kontrako legea edo izen ofizialari segi, Errepublikaren Printzipioen Errespetua Sendotzeko Legea Frantziako Parlamentuan da. Kezka handia eragiten du lege-proiektuak musulmanen artean, kultu askatasunaren... [+]


Frantziako presidenteak musulmanak haserretu ditu

Mahomaren karikaturak ikasgelan erakusteagatik muturreko islamista batek irakasle bat hil ostean, “separatismo musulmana” kritikatu zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek eta eraikin publikoetan Mahomaren karikaturak proiektatu zituzten ondoren. Gehiegizkoa... [+]


Saudi Arabiak adin txikikoen heriotza zigorra deuseztatu du

Adin txikikoek egindako delituengatik heriotza zigorrik egongo ez dela adierazi du Saudi Arabiako Giza Eskubideen Komisioko presidente Awwad Alawwadek. Horren ordez, gehienez jota hamar urtez egon beharko dute adin txikikoen zentroetan.


Etxean konfinatuta biziko dute Ramadama musulmanek ere

Erlijioren batean sinesten dutenentzat, ospakizun garaiak dira hauek. Aste santu kristaua eta judutarra pasatu berri, musulmanen Ramadama hasiko da ostegunean. Jainkoa dute oinarri ospakizunok, baina sozializaziorako aukera izan ohi dira. Orain, ordea, etxetik ateratzeko... [+]


2019-04-10 | Ander Perez
Amanda Figueras. Kazetari musulmana
“Musulman erradikala pertsona umila da, ez errugabeak hiltzen dituena”

Islamaren inguruan irakurri eta ikasi ahala joan zen Amanda Figueras federa hurbiltzen. Une batetik aurrera bere erlijio egin zuen, familian aurrekaririk izan gabe, Madrilen. Ordutik, islamofobiaren aurkako lanean dihardu, erlijioaren inguruko tabuak hautsi nahian. Europar... [+]


2018-07-19 | Jabi Zabala
Othman Alfredo. Musulman bilakatua
“Musulman izateak gaur eta hemen migratzailearen zama gainean eramatea dakar”

Soziologian lizentziatua, gazte mugimenduan eta euskalgintzan ibilia, duela urte batzuk islamera hurbiltzen hasi eta egun musulman praktikantea dugu Othman Alfredo Gomez-Cambronero Kortazar (Bilbo, 1969), Othman izen arabiarra agirietan ere gehituta. Islamera iristeko bere... [+]


Ane Irazabal
“Islam erradikalaren atzean ideologia politiko bat dago”

Jihadismoa eta errefuxiatuen aferak izan zituen aztergai irailaren 5ean Ane Irazabal kazetari arrasatearrak Kulturaten egindako solasaldian. Areto nagusia txiki geratu zen. Errefuxiatuei buruz, Europaren blokeoaren aurrean "laguntza legala eta juridikoa" behar dutela... [+]


'Talaq' hirukoitza
Indiako emakume musulmanek “dibortzio azkarra” eta bazterkeria garaitu dituzte

Muturreko praktika islamiko horrekin gizonak emakumea baliabide gabe utz zezakeen nahi zuenean. Herrialde hartako Gorte Nagusiak debekatu egin du orain.


2017-01-17 | Axier Lopez
Isabel Perez, Gazako kazetaria
“Palestinako botere-guneak emakumeen esku baleude, egoerak hobera egingo luke nabarmen”

Ejean jaioa, Tuteratik gertu dagoen Aragoiko herrian. Kazetaritza ikasketak Madrilen amaitzean Ekialde Hurbilera zuzendu zituen pausoak. Libano, Siria, Jordania… Egipton arabiera eta Iranen persiera ikasi ondoren, 2013an erabaki zuen Gazako Zerrendan bizitzea. Ordutik, [+]


Wassyla Tamzali: ‘Ezin duzu feminismoa egin islamarekin’

Wassyla Tamzali abokatu aljeriarrak erlijioa kontrol modua dela salatzen du. Haren ustez, erlijioaren egitekoa ez da feminismoa eta ez da demokrazia. Feminismoa berriz, ez da moralaz ari, askatasunaz baizik.


Biblia bortitzagoa da Korana baino

Tom Anderson software ingeniariak Biblia eta Korana aztertu ditu berak garatutako Odin Text testuak analizatzeko softwarearen bidez. Indarkeria eta ankerkeria bietako zeinetan diren nabarmenagoak jakin nahi zuen Andersonek eta emaitzak dio Bibliak Koranari irabazten diola zentzu... [+]


Korana “libreki” itzultzen Iruñean

Iruñea, 1143. Robert of Ketton (Robertus Ketenensis, latinez) teologo, astronomo, itzultzaile eta arabista ingelesak Korana itzuli zuen latinera lehenengoz. Bere bizitzako lehen urteez gutxi dakigun arren, badirudi Kettonek Parisen ikasi zuela. 1134an lau urte iraungo... [+]


Mekako erromesak, Saudi familiaren beste petrolioa

Irailaren 24an 1.100 erromes –4.000 zenbait iturriren arabera– hil ziren Saudi Arabian Meka eta Mina leku santuen arteko Jamaraat zubian. Hiru egunez hiru milioi sinestun musulman egonak ziren bertan otoitzean. Mahomaren aginduz sortutako turismo fededuna, negozioa,... [+]


Eguneraketa berriak daude