Rafael Yuste neurobiologo espainiar ospetsuari orain dela gutxi egindako elkarrizketa batean aditu nion esaten euskara ikasteko interesa piztu zitzaiola nahiz eta bera madrildarra izan eta Estatu Batuen eta Espainiaren artean bizi. Hona bere hitzak: “Zoragarria iruditzen zait, eta Espainiako nahiz Europako ikastetxe guztietan irakatsi beharko lukete.
Europan ez daukagu beste hizkuntza aurre-indoeuroparrik: egitura gramatikal zehatz eta harrigarria du, eta mundua deskribatzeko era zuzen horrek liluratu egiten nau. Ni ez naiz euskalduna, nire familia errioxarra baita. Gauza bat benetan gustatzen baldin bazaizu, ez duzu zertan azaldu zergatik egiten duzun. Euskarak liluratuta nauka”.
Gure hizkuntzaren –euskararen– garrantzi kulturala aski izan beharko litzateke zaindua, partekatua eta miretsia izan dadin. Halere, aldiro ikusten dugu euskararen erabilera lege bidez arautzen dela. Jada 1986an, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legean jasota ageri zen hizkuntzek berebiziko garrantzia daukatela bizikidetzari eta elkar ulertzeari begira, eta berezko bi hizkuntza dauzkagula kontuan hartuz, herritar guztien hizkuntz eskubideekiko errespetua funtsezko osagai bihurtzen da pertsonen arteko kohesio soziala lortzeko.
Gizartearen gehiengoa aspaldi jabetu zen euskara Nafarroako berezko hizkuntza bat dela, bai eta hizkuntza minorizatu bat ere, historian zehar neurri hertsatzaileak pairatu dituena zenbait alditan, halako moduan non murriztu egin baita bere erabilera; hori dela-eta, babestu eta sustatu egin behar da, nafar guztion ondarea den aldetik. Hala ageri da jasota arestian aipatutako foru legean, eta baita Erregio edo Gutxiengoen Hizkuntzen Europako Kartan ere, zeina Espainiak 1992an sinatu eta 2001ean berretsi baitzuen. Lege horrek argi eta garbi ezartzen du neurri bereziak hartu beharra dagoela erregioen edo gutxiengoen hizkuntzen mesedetan, hiztun horien eta gainerako herritarren arteko berdintasuna sustatzera bideratuak eta hiztun horien egoera aintzat hartuko dituztenak, bai eta Europako Kontseiluko Ministroen Batzordeak emandako gomendioak eta Adituen Batzordeak 2005ean, 2008an, 2012an eta 2016 egindako txostenak ere.
Nafar emakume eta gizon guzti-guztion hizkuntz eskubideak bermatzeaz ari gara. Hartara, Nafarroako Parlamentuak Euskarari buruzko Foru Legea aldatzea onetsi du aurten –Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aldeko botoa eman zuten, eta UPNk, PSNk eta PPNk, aldiz, aurkakoa–. Zehazki, gaztelaniazko izenburua aldatu da (Ley Foral del Vascuence zena Ley Foral del Euskera da orain); 5.1b artikulua aldatzean beste 44 herri gehiago sartu dira eremu mistoan udal horietako osoko bilkuren erabakiei esker, eta toki entitateei aitortu egiten zaie euskararen erabilera arautzeko edo sustatzeko eskumena.
Asmoa da, azken finean, legea garatzen jarraitzea; euskararen erabilera normal eta ofiziala arautzen jarraitzea gizarte-bizikidetzaren arloetan eta irakaskuntzan; herritarrek euskaraz jakiteko eta euskara erabiltzeko duten eskubidea babestea eta eskubide hori gauzatzeko tresnak definitzea; euskararen biziberritzea eta garapena babestea, erabilera sustatzeko neurriak hartuz; euskararen erabilera eta irakaskuntza bermatzea borondatezkotasun, mailakatze eta begirune irizpideei jarraikiz eta Nafarroako errealitate soziolinguistikoaren arabera.
Nekez egingo dugu aurrera euskararen normalizazioan ez baditugu Parlamentuan onetsitako legeak garatzen eta betetzen eta sinatutako akordioak eta itunak behin eta berriro urratzen baditugu. Orain falta zaiguna da hartutako konpromisoak betetzea eta bide-orri bat jarraitzea lehengo gobernuekin gertatu den bazterkeria eta murrizketa egoera amaiarazteko balioko duten ekintzak taxutzeko. Jar dezagun behar adina baliabide eta joka dezagun ikuskera zabalez, gure kultur balio ederrenetariko bat liskar-iturri izatea ekiditeko, eguneroko bizitzan komunikatzeko erabiltzen ditugun hizkuntzak –batzuen kasuan, errealitatea elebiduna da, eta beste batzuenean, berriz, eleaniztuna– gizarte kohesioaren oinarri eta kultur aberastasun bai baitira: nik ere euskaraz bizi nahi dut.
Ainhoa Aznarez Nafarroako Legebiltzarreko lehendakaria da
Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.
Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.
Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]
Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.