Parisko azken baserriek ez dute hil nahi itota alferrikako hormigoitan

  • Paris inguruetan desafio itzela jokatzen da hilabeteotan. Alde batetik munduko bi enpresa talde indartsuenetakoak 3.100 milioi euroko negozioa errematatu nahian. Bestetik, 26.000 biztanleko Gonesse herria, hiriburuaren azpiegitura eta zerbitzuz dagoeneko gainezka egonik bere azken soro emankorretatik 300 hektarea gal ditzakeena, etxalde, nekazari eta guzti. Notre Dame des Landeseko ZADaren ondoan, apuntatu EuropaCity izena alferrikako proiektu erraldoien artean.

an Dalipagic eta Jérôme Fourcadek Reporterre atarirako egindako bideoan, Jacques Poix Gonesseko azken laborarietakoa, dagoeneko jatetxe eta zentro komertzialez inguratutako bere ortuan xarbota biltzen merkaturako. Lurrok duela hilabete batzuetatik ez dira
an Dalipagic eta Jérôme Fourcadek Reporterre atarirako egindako bideoan, Jacques Poix Gonesseko azken laborarietakoa, dagoeneko jatetxe eta zentro komertzialez inguratutako bere ortuan xarbota biltzen merkaturako. Lurrok duela hilabete batzuetatik ez dira bereak, EuropaCity eraikitzeko desjabetu dizkiote. “Hiri baratzea diote? Zirkoa izango da. Barandak egongo dira, zu egongo zara erdian eta jendea begira ea lana nola egiten duzun. Ni laboraria naiz, ez pailazoa!”.

Paris handira hegazkinez hurbiltzen denak Roissy-Charles De Gaulle aireportu erraldoira, leihatilatik ikus ditzake inguruetako soro eta baratze zabalak. Hegazkinen pistak batetik –aldamenean dago bigarren aireportu bat, Le Bourget–, trenbide eta autopista sarea bestetik, alimaleko zentro komertzialak alde orotatik… Parisen ateetan 700 hektareatan oraindik garia, koltza, eguzki-lorea edo klase guztietako barazkiak ekoiztea ez ote da miraria?

Sorook ez dute luze iraun behar, hala ere, horietako 300 hektarea lur emankor desjabetu ondoren Euro Disney txiki utzi behar duen EuropaCity mega-parkea eraikitzea lortzen baldin badute 2024rako. Frantziako Estatuan gizarte mugimenduek Grands Projets Inutiles izendatu dituztenetan famatuena baldin bada Ar Naoned inguruko Notre Dame des Landesko aireportu proiektua, EuropaCity asmoak ez du meritu gutxiago kategoria berean sartzeko.

Egin kontu. 15 hektareatan parke tematikoa, ur, elur eta abentura parkez osatua. 5 hektareatan zirko egonkorra, ikuskizun sala, erakusketa, zinema zentroa eta kultur espazioa, gazteei zuzendua. 23 hektarea zentro komertzialetarako, bi gehiago jatetxez beteta, beste bi biltzar eta seminariotarako, 10 hektarea parke, 7 gehiagotan hiri baratzeak –benetako ortuak betonez suntsitu ostean–, hotel berrien artean 2.700 gela eskainiko dituzte... Eta zerrenda luzatuz doa 300 hektareak osatu arte.

Inbertsioa ere tamaina berekoa da: 3.100 milioi euro. Horrelako proiektu faraonikoaren antzean, korporazio jiganteak egon behar derrigor. Alde batetik Immochan, zentro komertzialetan txapeldunetako bat den Auchan taldearen higiezinen konpainia. Auchan esatea da Mulliez taldea esatea, alegia Jardiland, Decathlon, Simply, Kiabi, Alcampo, Leroy-Merlin, Bricomart, Norauto, Midas, Sabeco… eta askoz gehiagoren jabeak. Frantziako familiarik aberatsenetakoa osatzen dute Mullieztarrek. EuroCity operazioan sozio daukate Wanda txinatarra, munduko indartsuena eraikuntza promozioetan eta zinema aretoetan, 130.000 langile, sustraiak zabalduz kirol, osasun, teknologia eta beste hainbat alorretan.

Nork egin liezaioke aurre –bizirik ateratzeko itxaropenez– horrelako Tartalo pareari? Ez bederen politikari profesionalek. Paris eta inguruetako plangintza estrategikoa egitea bere gain daukan Grand Paris Aménagement erakunde publikoa laster konbentzitu zuten proiektuaren onurez, orobat Gonesseko udala.

Zalantzarik baldin bazegoen, 2014an Laurent Fabius (PS) atzerri ministroak deklaratu zuen: “Aurreikusten diren zuzeneko 11.500 enpleguekin, EuropaCity lehen mailako proiektua da. Gure lurraldea egituratuko du eta biziberrituko dio ekonomia”. Eta gobernuak hala erabakita, laster iritsi ziren gehienen oniritziak, EuropaCityrekin bat egin zuten Parisko museo handiek, zein Frantziako motorra den Paris metropolitanoko agintari nagusiek.

Paris metropolitanoaren zati den Val-d’Oise departamenduan dago Gonesse bere 26.000 biztanleekin. 2000. Urtean azaldu zen telebista guztietan, bere lurretan erori baitzen su harturik Concorde hegazkin supersonikoa; gutxigatik ez zen lehertu kaleko etxeen gainean.

Soroak suntsitu, diru publikoa xahutu

Aspaldi iritsi zen Paris handiaren presioa inguruotara. Bi aireportu handienak, zentro komertzialak, autopistak, klase guztietako azpiegiturak… eten gabeko lurzoru galtzea, 90eko hamarkadan larriagotu zena. Gonesseko Triangelua delakoak osatzen du azken hamarkadetan bizirik iraun duen nekazaritza eremu bakanetakoa. Ez jainkoek egindako mirariz, ordea. EuropaCityk traba egingo dion harri txintxar bakarra aurkitu du luzaz: eskualdeko 15 elkartek osatutako Collectif pour le Triangle de Gonesse (CTG) taldea.

Lekuko militante eta elkarteek urteotako borroketan ezagutu dituzte lurraldearen planifikazioarekin hasten diren dinamika korapilatsuak, ikasi dute legeak eta prozedurek lagatako zirrikituak baliatzen. Zenbait proiektu handi gelditzea lortu dutelako daude hemen hainbeste hektarea lur 2017an oraindik soro.

EuropaCityri baimenak emateko eztabaida publikoaren epean CTG kolektiboak, herritarrak mobilizatzeaz gain, alternatibak ere mahai gainean jarri ditu, Mulliez eta Auchanen proiektu handiarekin erkatzeko moduan, eskualdea biziberritu eta nekazaritza megapoliaren sarean integratzeko lau proposamen planifikazioko profesionalek eta gizarte eragileek eraikiak.

Diru publikoarekin egitear diren iruzurra ere salatzen dute: “EuropaCity diru pribatu hutsez finantzatu behar dutela dioten arren, lurrak merke desjabetzeaz gain funtsean diru publikoen beharra du metro eta autopistak eraikitzeko, interes orokorrari iruzur egiten diote beraz. Eta Auchanek bezala zenbait hautetsik aipatzen dituzten enplegu kopuru horiek gezurtatu egin dituzte ikerketa independente guztiek. Benetan sortuko duten enplegua izango da beste lanpostuak beste nonbait suntsitzearen truke, hirietan eta dagoenekoz bezero faltan dabiltzan merkatal guneetan. Horregatik hasi dira entzuten ahots asko salatzen dutenak proiektu kaltegarri hau ekologia, ekonomia eta gizarte arloetan, Frantziak COP21ean hartutako konpromisoak urratzeaz gain”.

Eta zer diote baserritarrek? Nonbait gertatu baldin bada Pierre Bitoun soziologoak bere azken liburuaren tituluan ipini duen nekazarien hilketa –Le Sacrifice des paysans, une catastrophe sociale et anthropologique– Paris megapoliaren eskualde zabalean izan da. Hiriaren presio jasanezina batetik, nekazaritzaren industrializazioa bestetik, laborari bakan batzuk besterik ez dira geratzen orain Gonesseko alorretan.

Reporterre webguneak horietako batzuek aurkeztu ditu Ces ultimes terres agricoles qui résistent encore à la bétonisation du «grand Paris» kronikan. Nekaturik eta etsita daude, batzuek dagoenekoz desjabetutako lurretan ari dira ahal duten bitartean, denek sentitu dute hiri erraldoiaren hatzaparra gero eta hurbilago, zepoa zintzurrean gero eta estuago. “Ez dakit zer egin behar den –esan du Jacques Poixek–. Horientzako lurra ez da negozioa baizik”.

Abuztuan arnasaldia iritsi zaie: agintariek dosierraren interes publikoa aztertzeko izendatutako komisarioak EuropaCityren kontrako txostena argitaratu du. Promotoreei ez zaie gustatu, baina fite erantzun dute ez diela axola komisario horren gomendioa, ez delako loteslea, Udalak eta agintariek daukatela erabakitzeko eskumena. Eta politikoek badakigu zer egingo duten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Paris
2024-11-11 | Jon Torner Zabala
Frantzia-Israel: 4.000 poliziaren presentzia eta Palestinako bandera debekatua

Gazaren aurkako sarraskiak kirolean ere badu islarik, bateko eta besteko ekintzek erakutsi dutenez. Futbolean, zehazki, urak harro datoz, Israeleko taldeek Europako estadioetan jokatzen duten bakoitzean agerian geratzen den moduan. Pasa den astean Amsterdamen gertatutakoek,... [+]


Medailez gain, bideozaintza eta gentrifikazioa ere utzi dizkiete paristarrei olinpiar jokoek

Olinpiar Jokoek eta Paralinpiarrek dakarten "festa" gutxietsi gabe, kostu sozial, ekologiko eta ekonomiko izugarria eragin dutela dioten ahotsak ere badira, entzun nahi izanez gero. Horretan dabiltza Frantziako Legebiltzarretik, LFI Frantzia Intsumisoa alderdiko... [+]


21 euskal kirolari arituko dira lehiatzen Parisko Paralinpiar Jokoetan

Asteazkenean, abuztuaren 28an, emango diote hasiera Parisko Paralinpiar Jokoei, eta hamabi egun iraungo dituzte, irailaren 8ra arte. Azken lau paralinpiar jokoetatik euskal atleta gehien ariko diren edizioa izango da.


2024-05-16 | ARGIA
ETAren desarmea lagundu zuten bakegileak errudun jo ditu Parisko auzitegiak, baina zigorrik gabe

Hobengabetzea eskatzen zuten bakegileek, baina Parisko Zigor Auzitegiak errudun jo ditu Jean Nöel Etcheverryi Txetx eta Beatrice Molle Luhusoko armagabetzean parte hartu zuten bakegileak. Hala ere, ez dute zigorrik izango.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


2023-11-21 | Jon Torner Zabala
Parisen, bidegorrien erabilera bikoiztu egin da urtebetean

COVID-19aren pandemiaz geroztik bizikleta gero eta gehiago dabil Parisko bidegorrietan. Trafiko gehien dagoen momentuetan, hiriburuko kale garrantzitsuenetako batzuetan bizikleta gehiago dabil autoak baino,  Pierre Breteau kazetariak Le Monde egunkarian jasotako... [+]


Egile eskubideak alkoholetan

Paris, 1847ko martxoa. Gau batez, Café des Ambassadeurs lokal ezagunean musika zuzenean jotzen ari ziren, beste hainbatetan bezala. Entzuleen artean Ernest Bourget, Paul Henrion eta Victor Parizot zeuden, hirurak musikariak, beren sormen lanaz bizitzeko borrokan ari... [+]


2023-06-30
Milaka lagun batu dira Frantziako Poliziak hildako Nahel gaztearen oroimenez antolaturiko ibilaldian

Ekainaren 27an hil du tiroz Frantziako Poliziak hamazazpi urteko gaztea. Pertsona batek filmaturiko bideoan ageri da polizia, arma gaztearen burura hurbildu eta tirokatzen duenean. Haserrea eta ezinegona piztu ditu hilketak eta orduz geroztik kale borrokak ez du etenik... [+]


2023-01-30
Klase handikoa

Moda alfer klasearen denbora-pasa izatetik erabat zeharkako fenomenoa izatera pasa da. Gehienontzat Fast Fashiona eskaintzen du arroparen industriak. Aldian aldiko ustezko joeren arabera milioika jantzi sortu eta merkaturatzen dituzte, armairua etengabe aldatzeko beharrak... [+]


Olatz Simon Barreras. Berriemaile zaildua Parisen
“Albiste garrantzitsua labur kontatzen ikasteko, ez dago Brusela baino hoberik”

Atzerrian beti, bakan izan ohi dugu etxean. Aspaldi, Paris du habia, handik ari zaigu berri ematen EITBn, batean telebistan, irratian bestean. Bere kronikek erakusten duten argitasunak beraren atzetik eraman gaitu, Hamelingo xirulariari jarraika iduri. Solasean,... [+]


2023-01-04 | Lide Iraola
Mikel Irastorza epaituko dute ostegunean Parisen, eta 90 kazetarik babesa adierazi diote

Irastorzari "gaizkile talde bateko kide" izatea leporatzen diote. Egun, kazetari lanetan dabil kazeta.eus-en eta Azkainen bizi da donostiarra. 90 kazetarik elkartasuna adierazi diote Irastorzari, eta EH Baik auzia anakronikotzat jo du "ez duelako laguntzen Euskal... [+]


Errautsetatik jaio zen odontologia forentsea

Parisen 1897an Karitate Bazarra antolatu zuten egurrezko barrakoi batean, sute baten ondorioz 126 lagun hil ziren, haietatik 120 emakumezkoak. Asko goi mailako jendartekoak izanik, kiskalitako gorputzetan geratutako haginen bidez identifikatu zituzten. Klasismoaren altzotik... [+]


Ez adiorik, aireportuko Alfred

Pasa den larunbatean bihotzekoak jota hil zenean, Mehran Karimi Nasserik 76 urte zituen. Horietatik hemezortzi joan zitzaizkion Parisko Charles de Gaulle aireportutik atera ezinda. Hark saldutako prezioan erosiz gero, kafkiarra da historia.


Eguneraketa berriak daude