Lurmutur Hiria (Hegoafrika), 1826. Britainiar Armadako zirujau James Barry erditze batean laguntzen ari zela, haurra kirurgia bidez ateratzea beste erremediorik ez zegoela konturatu zen. Zesarearik sekula egin gabea zen, eta aurrez soilik hiru kasu arrakastatsu irakurriak zituen (ama eta haurra bizirik atera ziren kasuak, alegia). Eta Barryk ere biak bizitzea lortu zuen. Horrenbestez, Afrikako eta Britainiar Inperio osoko lehen zesarea arrakastatsua egin zuen.
Horrez gain, higiene baldintza zorrotzagoak bultzatu zituen, gaixoen dieta hobetu zuen, eta landareetan oinarritutako sifilisaren eta gonokoziaren aurkako tratamenduak zabaldu zituen. Munduko toki askotan lan egin zuen eta ikuskari nagusi ere izendatu zuten; Britainiar Armadako bigarren medikuntza kargu garrantzitsuena lortu zuen horrela.
Lanean arduratsua eta bizkorra izanagatik, tratu zailekoa omen zen mediku irlandar ilegorria. Ezpata ia beti soinean, bizpahiru aldiz dueluan borrokatu zen armadako ofizialen aurka, eta Florence Nightingale erizaintzaren aitzindariarekin ere tirabira gogorrak izan zituen. “Basatien moduan jokatzen zuen”, idatzi zuen hari buruz Nightingalek, “armadan sekula topatu dudan izakirik zailduena da”. Eta, hala ere, bihozbera eta atsegina zen gaixoekin. Lurmutur Hiriko zesarea arrakastatsuaren ondoren, Wilhelmina Munnik amaren ondoan igaro omen zuen hurrengo egun osoa; semeari James Barry Munnik izena jarri zioten, esker onez.
1865ean hil zen, eta eskandalua jaio. Gorpua garbitzeaz arduratu zen neskameak esan zuen hildakoa “erabateko emakumea” zela (eta, sabelaldeko azalean ikusi zizkion ildoen arabera, erditu izan zela ere bai). Berriki, Michael du Preez medikua eta Jeremy Dronfield idazlea arduratu dira James Barryren lehen urteetako nondik norakoak ikertzeaz.
Margaret Ann Bulkley –horixe zuen jaiotzean ipini zioten izena– 1790eko hamarkadan jaio zen Irlandan; du Preezek eta Dronfieldek diote Cork izan zuela jaioterri eta, beste batzuen ustez, uhartearen beste muturrean jaio zen, Belfasten. Txikitan John anaiari esan omen zion: “Emakumea ez banintz, soldadua izango nintzateke”. Eta aurrerago bokazioa medikuntzara aldatu zitzaion, baina horretarako ere emakumea ez izatea derrigorrezko eskakizuna zen. Alaba bat izan omen zuen, Juliana Bulkley, neskameak gorpuan ikusitako ildoak azalduko lituzkeena. James Barry artista (1741-1806) osaba omen zuen. Margolaria hil eta urte gutxira, 1809an, haren izena, dirua eta generoa erabili zituen Edinburgoko Unibertsitatean medikuntza ikasketak egiteko. 45 ikasletik bigarrena izan zen, eta hernia femoralari –nagusiki emakumeei eragiten dien arazoari– buruzko tesia osatu ondoren graduatu zen.
Margareten –edo Jamesen– hautua bokazioak ala genero identitateak bultzatu izan zuen eztabaidatu izan da, baina Michael du Preezen iritzian, eztabaida horrek medikuak egindako ekarpenak itzali ditu. Behin, Barryren heriotza ziurtagiria sinatu zuen D. R. McKinnon maiorrari haren generoari buruz galdetu zioten. “Ez dakit gizona, emakumea ala hermafrodita zen (...) dakidana da gorpua urte luzez ezagutu nuen ospitaleetako ikuskari nagusiarena zela”.
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Kopenhage, 1974ko abenduaren 18a. Eguerdiko hamabietan ferry bat iritsi zen portura eta bertatik 100 Santa Klaus inguruz osatutako taldea lehorreratu zen. Antzara erraldoi bat zeramaten haiekin. Asmoa “Troiako antzara” moduko bat egitea zen, eta, hirira iristean,... [+]
Tennessee (AEB), 1820. Nathan Green esklaboa jaio zen, Uncle Nearest edo Osaba Nearest ezizenez ezaguna. Ez dakigu zehazki zein egunetan jaio zen eta, oro har, hari buruzko oso datu gutxi dauzkagu 1863. urtea arte, orduan lortu baitzuen emantzipazioa. Dakiguna da 1850eko... [+]
Centre Tricontinental erakundeak kongoarren erresistentzia historikoa deskribatu du The Congolese Fight for Their Own Wealth (Kongoko herriak bere aberastasunaren alde borrokan dihardu) dosierrean (2024ko uztaila, 77. zk). Kolonialismo garaian, Belgikako Force Publique-k... [+]
Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
New York, 1960. Nazio Batuen Erakundeko bilkura batean Nigeriako kanpo ministro eta NBEko enbaxadore Jaja Wachukuk lo hartu zuen. Nigeriak independentzia lortu berri zuen urriaren lehenean. Beraz, Wachuku NBEko Nigeriako lehen ordezkaria zen eta kargua hartu berri... [+]
Gaurko egunez, duela 50 urte, Euskal Herriko langile mugimenduak bere historiako kapitulu garrantzitsua idatzi zuen. Hegoaldean 200.000 langilek greba orokorra egin zuten erregimen frankistaren aurka. Mobilizazio hark argi utzi zuen Euskal Herriko mugimendu antifrankista... [+]
Egungo Siriako Tell Umm-el Marra aztarnategian idazkunak dituzten hainbat zilindro aurkitu dituzte Johns Hopkins Unibertsitateko ikerlariek. Adituen ustez buztinezko pieza hauetan idatzitako zeinuak alfabetikoak izan litezke.
K.a. 2400 urtean datatu dituzte zilindroak eta... [+]
Iruñea, 1939. Urte hasieran, hiriko zezen-plaza kontzentrazio-esparru modura erabili zuten frankistek. 3.000 gerra presorentzako edukiera izan zuen ofizialki; Nafarroan une horretan fronterik ez zegoenez, gerra presotzat baino errepresaliatu politikotzat jo behar dira han... [+]