Galia, 286. Maximiano erromatar enperadore berriak bagauden aurkako kanpaina abiatu zuen. 285ean, Dioklezianok matxino bagaudak mendean hartu zituen euskal lurraldeetan eta urtebete geroago Galian geratzen ziren erreboltariak txikitu zituzten. Kanpaina horretan, besteak beste, Marko Aurelio Karausio nabarmendu zen. Galia Belgika probintzian jaioa, Karausio menapioa zen jatorriz, baina inperioaren alde ari zen. Aurrez marinel lanetan izandako esperientziari bagauden kontrako arrakasta erantsita, Karausio Classis Britannica Britania probintziako itsas armadako komandante izendatu zuten. Senatuak Mantxako kanalaren alde banatako herriei erasotzen zieten piratak egozteko agindua eman zion.
Urtebetean, komandanteak egitekoa bikain bete zuen, harrapatu zituen itsasontzi kopuruari erreparatuz gero. Metodoari begiratuta, arrakasta ez zen hain garbia. Karausiok herriak arpilatzen uzten zien piratei eta gero ontziak atzematen zituen –Erromaren mesedetan– eta harrapakina ere bai –bere buruarenean–. Piratekin tratuak ere egin omen zituen, lapurtutako ondasunak banatzeko. Praktika zalantzagarrien zurrumurrua Erromaraino iritsi zen eta Maximianok Karausio exekutatzeko eskatu zuen. Epaiaren berri izan zuenean, Karausiok modu nabarmenean erantzun zuen: Classis Britannicaren, inguruko piraten, Britaniako hiru legioren eta Galiako beste legio baten babesaz, Britaniako independentzia aldarrikatu zuen eta bere burua bertako enperadore izendatu.
Eta Erromaren etsai bihurtuta, lagun berriak erraz egin zituen: piktoek eta erromatarren menpean zeuden beste herri batzuek Britaniako enperadore berriarekin bat egin zuten. 288an, Maximiano probintzia ohia berreskuratzen ahalegindu zen, baina Karausiok eta bere inguruan bildutakoek lortu zuten garaipena.
Erromatar Inperioaren agintea lautan banatuta zegoen: bi Augusto (Diokleziano eta Maximiano) eta bi Zesar (Galerio eta Konstanzio). Ezegonkortasun hori baliatu zuen Karausiok bere boterea egonkortzeko, harreman diplomatikoak abiaraziz, aliantza berriak bultzatuz eta Mantxako kanalaren kontrola indartuz. Txanpon propioak ere egin zituen, bere aurpegiarekin eta Restitutor Britanniae eta Genius Britanniae lelo apalekin. Eta abenturak zazpi urte iraun zuen.
293an Konstanziok Karausioren tropak menperatu zituen Galian. Beste hiru urte beharko zituzten Britainiar uharteak berreskuratzeko, baina Karausio 293an bertan hil zuen Alekto adiskideak. Heriotzean ez zuen Erromatik bereiztea lortu, lagunak laguna hiltzea erromatar "tradizioa" baitzen.
Berlingo Unibertsitate Libreko eta Zuse institutuko diziplinarteko ikerlari talde batek eredu matematiko konplexua garatu du Afrika iparraldean erromanizazioa nola hedatu zen hobeto ulertzeko.
Plos One aldizkarian argitaratutako ikerlanaren arabera, eredua osatzeko galtzada... [+]
Erromatar Inperioko hiri gehienetan kartzelak zeudela pentsatu arren, garai hartako espetxeen arrastorik ia ez da aurkitu aztarnategietan.
Berriki, ordea, Matthew Larsen Kopenhageko Unibertsitateko arkeologoak Korintoko erromatar espetxea identifikatu du. 424... [+]
Erroma, K.o 100. urte inguruan. Juvenal poetak zera jaso zuen bere X. Satiran: “Aspaldian, zehazki botoa nori saldu daukagunetik, herri honek politikarekiko interesa galdu du. Lehen buruzagitzak, sortak, legioak eta, finean, dena ematen zuen, baina orain agintariei egiten... [+]
Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.
Arabako aztarnategi arkeologikoaren ondoan 280 metro luze eta 72 metro zabal dituen egitura ezkutatzen da soroen azpian. Arkikus enpresak drone bidezko kartografia teknika bereziak erabilita egin du aurkikuntza. Euskal Herrian ez da halako besterik eta Tarraco edo Calagurris... [+]
Aurtengo neguan INRAPeko (Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionala) arkeologoek nekropoli berezia aurkitu dute Auxerreko (Frantziako Estatua) erdigune historikoan: haur jaioberrientzako edo hilda jaiotako haurrentzako erromatar garaiko hilerria. K.o. I. eta... [+]
El Villar aztarnategian 2017an aurkituriko mosaiko erromatar handia zaharberritu eta ikusgai jarri dute Ablitasko kultur etxean. IV. mendeko villa edo etxaldeak 40.000 metro koadro ditu eta oso-osorik dagoela uste dute arkeologoek, nahiz eta zati txiki bat baino ez duten... [+]
Erroma, K.a. 443. Lehenengoz zentsoreak aukeratu zituzten. Handik bi mendetara Errepublikako magistraturarik garrantzitsuena izango zen zentsurarena. Bost urtean behin bi zentsore aukeratzen zituzten, kontsul izandako senatarien artean.
Erantzukizun handiko kargua zen:... [+]
Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori bertan behera uztea eragin du.
Antzinako... [+]
Ekialde Hurbila, K.o. II.-III. mendeak. Erromatar Inperioak 1.000 kilometro inguruko defentsa lerro bat osatu zuen ekialdeko limes edo muga zaindu eta persiar armadaren nahiz tribu nomaden erasoei aurre egiteko. Lerro hura iparraldetik hegoaldera luzatzen zen, Palmiratik egungo... [+]
Varsoviako unibertsitateko arkeologoek, Danubio bazterreko erromatar garaiko indusketa gune batean Antzinaroko "hozkailua" aurkitu dute.
Erroma, K.a. 406. Hiriak gerra deklaratu zion Veii herriari, handik 10 milia ingurura zegoen kokaleku etruriarrari. Urte luzez Veii aberastu egin zen, nagusiki gatz merkataritzaren kontrolari esker, pixkanaka erromatarrei itzal eginez.
Vesuvio, duela 3.800 urte. Sumendiak eztanda egin zuen enegarren aldiz, eta mendi magaleko Brontze Aroko Afragola herrixka errautsek estali zuten, K.o. 79an Ponpeia eta Herkulanorekin gertatu bezala.
Worxeterren (Ingalaterra) egindako indusketa lanetan, erromatar garaiko depilatzeko 50 pintza baino gehiago aurkitu dituzte berriki.