Bere izaera berreskuratzeko lanean ari da Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi saila, zenbait urtez beste jaialdietan nabarmendutako perlekin espazioa konpartitzearen eraginez apur bat desitxuratuta geratu ondoren.
Bide zinematografiko berriak bilatzen dituzten filmetan fokua jarrita, eta Tabakaleran egoitza hartuta, iazko Zinemaldian argi geratu zen apustu arriskutsuak egiteko prest dagoela Donostia sail horretan –Lav Díazen Hele Sa Hiwagang Hapis programatu zuten besteak beste, 8 orduko metrajea duen film historiko-fantastiko bat–.
Formulak funtzionatu zuela dirudi: uztartu ziren kultuzko zuzendari ezagunak (Jarmusch edo Tavernier 2016ko edizioan) eta talentu gazteei ateak zabaldu zitzaizkien, tartean etxeko publikoaren arreta bereganatzea lortu zuten Maria Elorza/Maider Fernandez Iriarte tandema (Las Chicas de Pasaik gisa ezagunagoak) edo Koldo Almandoz. Aurtengorako bizkar hezur horrek bere horretan jarraitzen duela dirudi. Sail Ofizialean zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Hong Sang-soo korearrak aurten estreinatu dituen hiru filmetatik azkena ekarriko du Zinemaldira, Geu-hu, zeina Cannesen lehiatu zen kontatuz emakume baten lehenbiziko laneguna, nagusiarekin harreman sentimental bat zeukan beste langile bat ordezkatuz.
Depardon, Wiseman edo Garrel bezalako zuzendari esperientziadunen ondoan egile gazteen lanak ere ikusi ahalko dira sailean
Beteranoen bandoan beste bi zuzendari esperientziadun konfirmatu dituzte abuztu bukaeran: Raymond Depardonen 12 jours eskainiko dute Zabaltegi-Tabakaleran, planteamendu berezia duen filma inondik ere, kontuan izanda zuzendariak kameraz grabatu dituela zentro psikiatrikoetan ingresatuta dauden pertsonek epailearen aurrean egiten dituzten deklarazioak, filmean gurutzatuz haien historial medikuak, osasun arloko profesionalen iritziak eta jujeen azken epaiak. Bestelako proposamena dirudi Frederick Wisemanen Ex Libris: New York Public Library filmak. Haren ibilbidean beti nabarmendu izan da kanpo-behaketa dirudien estiloa, lehen itxuran obserbazio hutsaren antza izan dezakeena, baina egitura narratibo bat aurkitzen duena. Instituzioak errodatzen ditu Wisemanek eta, kasu honetan, “munduko jakintzaren instituzio handi” batetik abiatu da. Veneziako jaialdian lehiatzetik etorriko da Zinemaldira.
Konfirmazio horiekin osatu da orain arte Phillippe Garrel izen nagusien artean zeukan saila –frantziarraren L’amant d’un jour Zinemaldian izango zela abuztu hasieran jakin zen–, Canneseko Urrezko Palma irabazi zuen Ruben Östlund-en The Square ikusteko parada emango duena.
Baina ezagunak diren zuzendariez gain, Zabaltegi-Tabakalera sailak begirada berriak deskubritzera gonbidatzen duela dirudi eta, aurretik begiratuta behintzat, izango dira itxura oso interesgarriko ekoizpenak egile gazteen eskutik, hala nola, Filipa César portugaldarraren Spell Reel, Ginea Bissauko independentzia borrokaren eta ondorengo periodo sozialistaren zinema militanteko irudiekin osatua; edo No intenso agora (João Moreira Salles), Txinako iraultza kulturalaren garaiko irudi amateurren gainean eraikia.
Bestela zine-areto batean ikusteko zailak diren ekoizpenak gehientsuenak. Eskertzekoa da aukera hau.
Jendeak barre egin nahi du, eta negar; sentitu, emozionatu. Beharbada horregatik irabazi du tragikomedia batek Publikoaren Saria.
James Francoren Urrezko Maskorra, Anahí Berneriren eta Sofía Galaren zilarrezkoak eta Handiak jaso duen Epaimahaiaren Sari berezia dira aurtengo palmares ofizialeko puntu nabarmenenak.
Jendeak barre egin nahi du, eta negar; sentitu, emozionatu. Beharbada horregatik irabazi du tragikomedia batek Publikoaren Saria.
James Franco zuzendariaren The disaster artist filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiko film onenaren Urrezko Maskorra. Jon Garaño eta Aitor Arregiren Handia filmak Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu du.
Bai, zaharrek ere desio sexuala dute, eta bizitzaz gozatu nahi dute, maitasunaz. Eskubidea dute erokeriaren bat egiteko, euren kabuz erabakitzeko, aske izateko… eta gustuko ditugu hori guztia gogorarazten diguten filmak.
Dena iritsi behar da, goizago ala beranduago, amaierara: maitasuna, gerra, filmak eta aurtengo Sail Ofiziala. Der hauptmann alemaniarrarekin itxi da lehiaketa ostiral goizean, erretirada prestatzen hasi da prentsa, baina larunbatean palmaresa ezagutu arte, apustuak egiteko... [+]
Sail Ofizialaren azkenaurreko egunean izen bat nagusitu da: James Franco. Zuzendu eta protagonizatu duen The disaster artist filmak publikoaren algarak eragin ditu.
Dibortziatu eta bakoitza bere aldetik zoriontsu izan nahi dute, baina euren bizitzak berregin ahal izateko zama bat kendu behar dute gainetik: semea. Posible al da ama batek, aita batek, haien semea ez maitatzea? Galdera batzuek erantzun konplexua dute.
Kotxean zoaz, autobidetik. Aurretik doan ibilgailua zure arrebarena dela ohartu zara. Aurreratzea erabaki duzu, klaxona jo eta agurtzeko.
The Goonies eta Indiana Jones. Nire umeetako film kuttunenak zeintzuk diren galdetuz gero, horiek nire bi erantzunak.
Normaltasuna fikzio eskuraezina da, baina ustezko normaltasun hori lortu nahian gabiltza denok. Happy End filmean, goi-mailako familia burges protagonista ere normala da… itxuraz.
Garrantzitsuena ez omen da nondik zatozen, nora zoazen baizik, baina Zinemaldiko Sail Ofizialaren seigarren egunean ikusi ditugun filmetako protagonisten kasuan, jatorriak erabat baldintzatzen du beraien istorioek izango duten bilakaera.
Dokumental dibertigarri, ero, sinestezin eta surrealista honen protagonista absolutua, karisma harrigarria duen Julita dugu.
Ogia eta atzamarra labana berarekin mozten direla dio esaera zaharrak eta Zinemaldiaren Sail Ofizialean hori gertatu da: egun berean etorri dira film onentsuenetakoa eta errefusaren ontzian botatzekoa.
Sutsua, gerrillaria, pasionala da 120 battements par minute, Act Up taldearen aktibismoa bezalatsu.