Sagarrak paradisutik bota omen gintuen, baina sagardoa eman digu, beste paradisu bat. Hori pentsatuta ekin zioten Joy Doumisek eta Jeremy Hammondek beren asmo lurtarrari: Malus Immortalis. “Malus” sagarrondoaren izen zientifikoa da, eta “inmortalis” hitzak hilezkorra dio. Baina nondik nora izen bikoitz hori? Brooklynen gauzatu dute ekimena: bertan behera utzitako hilerri zahar batean dauden sagarrondoetako fruituekin sagardoa egitea. Green-Wood izena du 1838ko hilerriak, eta garai hartakoetakoa da, parke gisara eraikitzen ziren haietakoa. Ikaragarria da, ia 700 golde ditu.
Ibilaldi batean topo egin zuten sagar geza batekin, kosk egin orduko ahotik jaurtitzeko gogoa ematen duten horietakoa, hau da, sagardoa egiteko egokietakoa. Hortxe hasi zen sagarrekin eta sagardoarekin haien amodio kontua.
150 sagarrondo aldaera edo mota baino gehiago omen daude bertan. Eta berriak landatzeari ekin diote, baita lehendik badiren sagar makatz edo sagarmin asko ere. Bi mendean eraiki diren mausoleo eta estatua tartean etengabe berritzen eta birsortzen ari den sagasti galanta! Milaka lagunen bizitzen historien artean...
Aldaerak era batera eta bestera nahasiz, mota askotako sagardoak egin dituzte, eta hilerriko katakunbetan ontzen jarri. Bertan auzolanean egiten diren ekimen ugarietan ederki baliatuko dituztelakoan... Sagardo horietako batek “Paradisus” du izena. Sagarrondo horiek loreak eman ditzaten erlezain bat ere bada, bere eultzeak hilerrian dituena. Eztiaren izena “Hemendik atzerako gozoa” da.
Hilerrian bertan soilik edaten dituzte sagardo horiek. Apartsuak direnez, botilak irekitzean zurruztada bat lurrera erortzen da. Sagarrondoen sustraiei bueltan emandakoa. Hemen bezalaxe, edandakoan edalontziaren ipurdian geratzen den kondarra lurrari bueltan ematen zaion eran.
Beti esan izan dut: nire gorputza sagardotarako sagarrondo baten azpian ikusi nahi dut.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]
“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]
192 milioi sagar 2024. urtean. Segundoero sei sagarretik gora saltzen du Britainia Handiko Tesco supermerkatu kate han ezagunak; ia 27.000 tona. Zenbaki ikusgarriak dira baina are harrigarrigoak dira bertokoak, Ingalaterrako sagarrak direla jakinda.
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]
Sagarra da Euskal Herriko altxor handietako bat, hemengo baserri eta sagastietan mendez mende garatu, hobetu eta gureganaino heldu dena. Harekin batera, sagardoa, milaka urtean bidelagun izan duena. Aberastasun izugarria dugu, sagardotarako bereziak eta bakarrak diren sagar... [+]
Ardoa, garagardoa, baita txakolina edota olioa ere, iraultza baten lekuko izan dira guztiak, produktuaren dibertsifikazioa bultzatu eta balioa eman dien prozesu batetako protagonistak. Sagardoari dagokio orain urratsa ematea, merkatuan nor izan nahi badu, Mikel Garaizabal... [+]
Apirilean sagastiak lorez janztea bezalako ikuskizun gutxi dago. Lore zurizko olatuak. Sagarra jaki eta edari izan dugu milaka urtetan. Sagar gordina, errea eta ore dultzea; muztio, pitar, sagardo eta ozpin. Zura fina du, tailatzeko ona eta pieza txikiak, kirtenak eta... [+]
Ipar Euskal Herrian sagardogintza berriz abiarazi duen Sagartzea elkarteak 30 urte beteko ditu 2020an. Xinaurri lana eginez, bertako ehunez gora sagar mota identifikatu ditu, geroa segurtatzeko gisan eremu pribatu zein publikoetan berriz landatuz. Hauetarik zazpi lehenetsirik,... [+]
ARGIAren Sagarrondotik aldizkarian plazaratutako Hegaztiak, erleak, zomorroak... Sagastien zaindari txikiak erreportajeagatik jaso du Iñaki Sanz-Azkue biologo hernaniarrak zientzia-kazetaritzaren arloko CAF-Elhuyar saria. Lehen aldiz CAFen Beasaingo egoitzan egin da... [+]
Zenbat eta fauna anitzagoa sagastian, orduan eta aukera gehiago izango da uzta hobea izateko, izurriteak gutxituko direlako eta polinizazioa handitu. Bestalde, sagastiaren itxurak eta inguratzen duen paisaiaren egiturak erlazio zuzena du bertan egongo den fauna... [+]
Ordenadoretan, tabletatan, segapotoetan eta horien publizitatean ikusten dugu, batez ere, McIntosh sagarra. Zer den ederki adierazten du bere logotipoak, ondo asmatu zuen egileak; puska falta zaion sagarra da, norbaitek kosk egin izan balio bezala. Izan ere McIntosha jan-sagarra... [+]
Egia esanda, gure etxeko sagastietatik kanpo, ez dut Euskal Herrian beste inon ezagutzen sagar aldaera hau. Istorio luzea du, irakurtzeko hobe duzu esertzea.
Gure amona, Joxepa Aizpurua Irazu zena, gero Aizpurua Sagardotegia izango zenean jaioa zen. Aurrez ere dolare-baserria... [+]
Sagardo Forum jardunaldietan “Sagarrondoaren egoera Euskal Herrian” hitzaldia eman du Sagarlan aholkularitza-enpresako teknikari Aitor Etxeandiak. Hurrengo egunean aurrez-aurre elkartu gara berarekin, Hernaniko solasaldian esandakoez gehiago sakondu aldera.
Sagardoaren Jatorri Izendapenak aukera itzelak ematen dituen tresna den arren, Euskal Sagardoa martxan jarri zenetik bildu den lehen uztan sagarraren prezio tamalgarriak mantendu dira.