Vincennes (Frantzia), 1328ko otsailaren 1a. Karlos I.a Nafarroakoa eta IV.a Frantziakoa, Kapeto etxearen azken erregea, hil zen. Frantziarrek ederra ezizena (Charles le Bel) ipini zioten, nafarrentzat, aldiz, Karlos burusoila zen (batak ez baitu bestea kentzen). Baina hil zenean ilerik eza ez zen arazoa, gizonezko oinordekorik eza baizik. Karlosek bi alaba utzi zituen eta hirugarrena bidean zen; Joana Evreuxekoa alarguna, erregearen hirugarren emaztea, haurdun zegoen senarra hil zenean, baina aurrerago beste neskato batez erdituko zen. Lege salikoa medio, Frantziako oinordeko zuzenenek ezin zuten aitaren tronuan eseri.
Lege salikoa franko saliarren lege kodea zen –hortik zetorkion izena–, V. mendean bildutakoa eta ondorengo mende askotan indarrean egon zena, zatirik ezagunenean, monarkiaren oinordekotza arautzen zuenean, behintzat: emakumeek ezin zuten erregetza eskuratu. Saint-German-en-Layen bilduta, hildakoaren gizonezko senitarteko gertuenekoen artean aukeratu behar zuten monarka berria. Hauek ziren hiru hautagaiak: Eduardo III.a, Ingalaterrako errege izendatu berria eta hildakoaren iloba, amaren aldetik; Filipe Valoisekoa, Karlosen lehengusua aitaren aldetik; eta Filipe Evreuxekoa, hildako erregearen iloba Joanaren senarra.
Lehen hautagaia behintzat kanporatu nahi zuten frantziarrek, Ingalaterrako koroak Frantziakoa xurga ez zezan. Horretarako 1302an lehenengoz bildutako Estatu Orokorrak berriro elkartu ziren eta oinordekotza legea aldatzea erabaki zuten: emakumeek lehenago ere ez zuten erregetza lortzeko aukerarik, baina oinordekotza transmititzeko eskubidea ere galdu zuten arau berrituaren eraginez. Hala, Filipe Valoisekoak bakarrik betetzen zuen eskakizuna eta hura izendatu zuten Frantziako errege.
Nafar agintariak ere Karlos I.a hil eta berehala bildu ziren oinordekotza erabakitzeko. Generoagatiko mugarik gabe, Karlosen iloba eta Luis Hutinen (Luis I.a Nafarroakoa eta X.a Frantziakoa) alaba Joana izendatu zuten Nafarroako erregina. Eta horrenbestez, Nafarroako eta Frantziako koroak banandu ziren.
Baina ez zen hura oinordekotza lege baztertzailearen ondorio bakarra izan. Ingalaterrako erregeak ere ez zuen onartu izendapena, eta legea iruzurtzat jo zuen. Haren kezka ez zen Nafarroako Joanaren edo Karlosen alaben patua. Filipe IV.a Frantziakoaren gizonezko iloba bakarra zen Eduardo III.a eta beretzat nahi zuen Frantziako koroa. Eta koroa jantzi ezean, Frantziaren aurka egiteko aitzakia zeukan. Frantzia eta Ingalaterraren arteko ezinikusia aspaldiko kontua zen, baina, azkenean, Nafarroaren eta Frantziaren arteko lotura dinastikoa hautsi zuen erabaki hark berak piztu zuen Ehun Urteko Gerra.
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]
Japonia, XV. mendea. Espioitzan eta hilketa ezkutuetan espezializatutako eliteko talde militarra sortu zen. Edo horixe uste du behintzat Stephen Turnbull historialari britainiarrak. Beste aditu batzuen ustez, askoz lehenago sortu ziren ninjak, duela 2.300-2.500 urte inguru. Eta... [+]
"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]
Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]
1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak... [+]
Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]
Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]
Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]
Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]
Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]
Venezia, 1324ko urtarrilaren 8a. Marco Polo bidaiari eta merkatari ezaguna hil zen, 70 urte inguru zituela. Hilzorian zela, inguruan bildutakoek Munduaren deskribapena liburuan kontatutakoak fikzioa zirela onartzeko eskatu omen zioten, baina hauek izan omen ziren bidaiariaren... [+]
Zaldiak erabiltzeko funtsezkoak diren estribuak eta zelak V. edo VI. mende inguruan Txinan asmatu zirela uste izan da orain arte. Baina Mongoliako Urd Ulaan Unet kobazuloan zela zaharragoa topatu dute, IV. mendekoa. Inguru hartako urki egurrez egina dago, eta, beraz, ez da... [+]
Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.
Herrietako elizen zaintzaz arduratzen ziren emakumeak ziren serorak eta Euskal Herri osoan ezagunak izan ziren, Erdi Arotik XX. mendera arte. Baina bete zuten funtzioa ez zen berdina izan lurralde guztietan, ezta garai guztietan ere. Emakume haiek publikoki nabarmentzen ziren... [+]