“Multinazional handiek merkantzia bihurtu dute gure ustez eskubidea dena”

  • La Via Campesina bederatzi eskualde handitan banatuta dago, eta horietako bakoitzak bi ordezkari ditu antolakundearen Nazioarteko Koordinazio Batzordean. Lau urteko honetan Unai Aranguren (Galdakao, 1971) EHNE Bizkaiako kidea da organo horretan Europak dituen ordezkarietako bat. Hortaz, buru-belarri jardun du Derioko biltzarrean eztabaidatuko diren gaien prestakuntzan. Konpainia handien eta laborari txikien ereduen arteko talkaz berba egin dugu harekin, besteak beste.

“Zenbat eta eredu intentsiboagoa, orduan eta diru mugimendu handiagoa baserriaren inguruan; hori interesgarria izan daiteke sektore batzuentzat, baina ez guretzat”. (Arg.: Aritz Loiola)
“Zenbat eta eredu intentsiboagoa, orduan eta diru mugimendu handiagoa baserriaren inguruan; hori interesgarria izan daiteke sektore batzuentzat, baina ez guretzat”. (Arg.: Aritz Loiola)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

24 urte geroago, berriro Europan egingo da La Via Campesinaren Nazioarteko Biltzarra. Oso desberdinak dira laborarien arazoak Europan –edo Mendebaldean, oro har–, eta munduko gainerako eskualdeetan?

Arazoak eta erronkak agian ez, baina egoerak bai. Munduko leku askotan nekazariak herritarren erdia edo gehiago dira oraindik; aldiz, Europa mendebaldean eta Amerika iparraldean %3 gara. Ondorioz, estrategiak ez dira berdinak. Hemen aliantzak egin behar ditugu beste eragile sozial batzuekin, eta han nekazari mugimenduak berez du pisu handia. Baina arazoak antzekoak dira leku guztietan.

Eta zeintzuk dira?

Lurren pilaketa, hazien pribatizazioa, politika publiko oso neoliberalak… Tokian tokiko elikadura-sistemak hautsi eta lauzpabost multinazional handik bereganatu dituzte,eta gure ustez eskubidea dena merkantzia bihurtu dute. Gaur egun dirua ematen duena ez da baserri autonomoa, inguruko gauza guztiak produkziorako erabiltzen dituena; gaur egun dirua lehengaiak ematen du, ez elikagaiak. Alegia, lehengai jakin batzuk merke ekoiztea hori egin daitekeen lekuetan (Afrika, Amerika…), eta mundu osoan zehar mugitzea. Hartzen dugu palma-olioa, hartzen dugu azukrea, hartzen dugu soja, eta magdalenak egiten ditugu. Hori da multinazionalek diru asko irabazteko asmatu duten sistema. Hala ere, esan behar da munduan jaten denaren %70, oraindik, baserritar txiki eta ertainek ekoizten dutela, nekazaritzara bideratutako lur sailen %30en jabe besterik ez badira ere.

“Munduan jaten denaren %70, oraindik, baserritar txiki eta ertainek ekoizten dute, nekazaritzara bideratutako lur sailen %30en jabe besterik ez badira ere”

Eta beste %70 zertarako erabiltzen da?

Multinazional handiak, baita gobernu batzuk ere, lurra erosten ari dira espekulaziorako, batetik; agroerregaiak ekoizteko, bestetik; eta aipatu ditudan lehengai horiek ekoizteko ere bai. Haientzat lurra ondasun garrantzitsua da, eta ahalik eta gehien pilatu nahi dute. Askotan pentsatu dugu negozio hori Hegoalde globalean bakarrik egon dela, baina Europan ere ikusten ari gara gero eta espekulazio eta lur kontzentrazio handiagoa dagoela. Gainera, lur horiek izateagatik Europar Batasunak diru-laguntzak ematen ditu, eta horiek ere kontzentratu egiten dira.

Lurren %70 horretan ekoizten da lehen munduko ganaduarentzako janaria ere, ezta?

Bai. Europak, esaterako, Amerikan ekoizten den sojaren %100eko dependentzia du bere behiak elikatzeko. Hona argazki bat: Hegoamerikan latifundio handietako soja bidaltzen da Europara, Europak soja horrekin bere esne produkzioa loditzen du abeltzaintza intentsibo eredu baten barruan –horrek ingurumenari dakarkion kaltearekin, bide batez–, eta gero produkzio-kostuen azpitik bidaltzen du esnea beste merkatu batzuetara, EBren laguntzei esker, merkatu horiek saturatzeko. Sistema makur hori eraldatu nahi du La Via Campesinak, eta uste dut helburua lortzeko tresnak baditugula.

Jaten dugunaren %70 laborari txikiek ekoizten badute oraindik, zergatik esaten da transnazionalak elikadura kontrolatzeko zorian direla?

Leku batzuetan nekazari asko dago eta oraindik ere nekazarien produktuak jaten dira. Baina Euskal Herrian, adibidez, jaten dugunaren oso portzentaje txikia da berton ekoitzitakoa. Mugarik Gabeko Albaitariak GKEak egindako ikerketa baten arabera, hozkailuetan ditugun elikagaiek, batez beste, 5.000 kilometro egiten dituzte guregana iritsi aurretik. Eta hori da negozioa. Espainiako hegoaldea da Europan nekazaritza ekologikoa gehien igo den lurraldea, baina produktu ekologikoen kontsumoa ez da igo batere. Nora doa produkzioa? Europa iparraldera. Eta Espainiara doan produktua Marokotik doa, askoz merkeago. Esan gabe doa egoera ilogiko horretan izaera ekologikoa galtzen dutela produktuek; kontsumitzailearengana iristeko milaka kilometro egin dituen produktu bat ezin da ekologikotzat jo, ekoizteko modua hala izanagatik.

Enpresa transnazionalek elikagaien merkatuaren kontrola hartzeko duten estrategiez ari ginen...

Multinazionalek kontrolerako hainbat bide dute. Bata produkzioaren ingurukoa da: beraiek ezartzen dute zer ekoitzi behar den, eta ez bakarrik zer, baita zein aldaera ere, eta zer tratamendu eman behar zaien. Zuk ezin duzu baserrian nahi duzuna ipini, Eroskik nahi duena baizik. “Letxuga mota hau nahi dut, halako tratamendu koadernoarekin hazitakoa eta halako poltsan ekarria”. Eta gainera, haiek ezarriko dute prezioa. Tira, hasieran agian ez, hasieran baserritarrak eskatzen duen prezioan erosiko dute, baina hark bere lehengo merkatua (dendak, jatetxeak, kontsumo taldeak…) galdu ahala, nekazariari salmenta-gune bakarra geratzen zaionean, erosleak kontrolatuko du dena, eta prezioa jaitsi egingo da.

Zergatik galtzen dira aurreko bezeroak?

Erosle handiak esaten duelako: dena niri eman. Eta askotan erosoagoa da bakarrari saltzea lekuz leku ibiltzea baino. Baina ez du merezi, azkenerako erosle handiak gero eta gehiago estutuko nau eta.

Eta hala ere bide hori hartzen dute askok. Nolatan?

Presio handia dago sektorean. Administrazioa, nekazaritza eskolak, kooperatibek, pentsu etxeek, albaitariek… Denek irabazten dute nekazaritza eredu intentsibo batekin, baserritarrek izan ezik. Zenbat eta eredu intentsiboagoa, orduan eta diru mugimendu handiagoa sortzen da baserriaren inguruan, eta hori interesgarria izan daiteke beste sektore batzuentzat, baina ez guretzat. Guri interesatzen zaiguna elikagai on eta osasungarriak egitea da, eta hain zuzen horren kontra doa eredu hori. Ona da gure inguruan etekina sortzea, baina etekin hori soziala izan behar da, ez enpresa konkretu batzuentzakoa. 

“Elikadura-sistema industrial makurra eraldatu nahi du La Via Campesinak, eta uste dut baditugula horretarako tresnak”

Industriaren presiobide nagusietakoa haziak merkantzia bihurtzea dela salatu ohi duzue. Hori ere hizpide izango da Derioko biltzarrean.

Zailtasunak ipintzen dizkiete baserritarrei eguneroko lanerako. Haziak nahi badituzu, hazi patentatuak izan behar dira. Eta hala izan dadin lege batzuk ezarri dituzte nazioarte mailan; betidanik etxean erabili dituzun haziak, belaunaldiz belaunaldi hobetuz joan direnak eta herriaren ondare izan direnak, orain erosi egin behar dituzu, eta gainera hazi antzuak dira, ezin dituzu berriro erabili zuk etxean eta urtero erosi behar dituzu. Eta orain beste koska bat gehitu diote sistema horri, klima aldaketarekin lotuta: nekazaritza klimatikoki inteligentea [ikus azpiko testu gehigarria]. Haiek gogoan dutena, azken batean, menpekotasuna sortzea da. Zelan? Bada, ekoizpen-menpekotasuna sortuz (haziak behar dituzu, pentsua behar duzu, intsumoak behar dituzu...). Baina beharrizan horiez gain badituzu energetikoak, finantzarioak, formakuntzazkoak... Horien guztien atzetik negozioa dago, eta denak kontrolatzen dituzte. Pack baten modukoa da, nik eskaintzen dizut hazia, hura erosteko kreditua, aholkatuko zaituen teknikaria, asegurua… Eta gainera, produktua saltzeko salmenta edo kooperatiba sistema bat. Gehi teknologia. Azkenean haien peoi huts bihurtzen zara.

Eredu horren aurrean nekazari txikien laborantza eta agroekologia zabaltzea izango da VII. Nazioarteko Biltzar honetan egingo duzuen aldarri nagusia. Askok zalantzan jartzen dute eredu horrekin denok jan dezakegunik.

Denok, eta are gehiagok. Lurraren %30 izanda janariaren %70 ekoizten dugu, beraz... Esaten zuten ez garela gai gizadi osoari jaten emateko, eta horregatik asmatu zituzten transgenikoak, baina datua da 1.000 milioi pertsona gosez daudela munduan, eta 1.200 milioik gainpisua dutela. Bitartean, ez dakit zenbat milioi tona elikagai botatzen dira egunero zaborretara.

“Laborariok planeta hoztu dezakegu”

La Via Campesinaren ustez, 2016 hondarrean Marrakexen egindako COP22 klimaren gailurrean “herrialde aberatsak eta korporazioak, hau da, beroketa globalaren erantzuleak, berriro saiatu ziren krisi klimatikorako ‘irtenbide’ teknokratikoak proposatzen”. Baina horien benetako helburua ez da klima aldaketa konpontzea, beste negozio-bide bat irekitzea baizik, Unai Arangurenen esanetan.

Azken urteetan “nekazaritza klimatikoki inteligentea” etiketa zabaldu da laborantzaren alorretik klima aldaketari aurre egiteko zenbait neurri izendatzeko, industriak sustatutako neurriak beti ere. Kontzeptua FAOren beraren babesa du, baina ez La Via Campesinan dauden elkarteena, ez talde ekologista gehienena ere. “Nekazariengan beren produktuekiko menpekotasuna sortzeko beste bide bat besterik ez da nekazaritza klimatikoki inteligentea delakoa”, dio Arangurenek; “eskualde batean lehen baino euri gutxiago egiten badu klima aldaketaren ondorioz, lehortearekin ondo ere ernaltzen diren haziak saltzen saiatuko dira, baina horrekin ez dute lehortea konponduko, ez diote arazoari irtenbiderik eskainiko”.

Derioko biltzarrean La Via Campesinak estrategia bat ondu nahi du nekazari txikien ohiko lan moldeak klima aldaketari kontrako neurri egokitzat aurkezteko. “Laborariok planeta hoztu dezakegu”, diote aspalditik. Funtsean, nekazaritza industriala alboratzea da eskaintzen duten alternatibaren muina, “eredu horrek eragiten baitu berotegi efektuko gas emisio guztien erdia inguru”. Elikagaiek mahairano egiten duten distantzia laburtuz eta pestizida eta ongarri sintetikoak baztertuz, besteak beste, gas igorpenak gutxitu daitezkeela aldarrikatzen dute. Metodo industrialen erruz pobretutako lurzoruari galdutako materia organikoa itzultzeak, berriz, handitu egin dezake lurzoru horrek atmosferako CO2-aren zati bat xurgatzeko duen ahalmena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: La Via Campesinaren VII Nazioarteko Biltzarra
2017-07-23 | Unai Brea
“Denentzako elikadura osasungarria bermatu behar dute politika publikoek”

Larunbatean Derioko Nazioarteko Konferentziari amaiera eman eta gero, manifestazioa egin da igandean Bilbon, La Via Campesinak deituta. Moyua plazatik Zazpi Kaleetako Plaza Barrira arteko ibilbidea egin dute ia 2.000 lagunek, eta ondoren bazkaria izan da. Horren aurretik... [+]


2017-07-22 | Unai Brea
La Via Campesinaren Euskal Herriko Deia: “Borroka hau kritikoa da gizateriarentzat”

Euskal Herriko Deia zabalduz amaitu da La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarra Derion. Lau egunez eztabaidan aritu eta gero, biltzarraren ondorioak biltzen dituen adierazpena aurkeztu dute bi ordu inguruko ekitaldi hunkigarri batean. Mundu osoko 200 milioitik gora... [+]


2017-07-21 | Unai Brea
Deo Carrizo (Argentinako nekazari indigenen mugimendua):
“Argentinako iparraldean familia askok galdu dituzte lurrak, eta soja eremuen erdian bizi dira orain, uharte txikiak bailiran”

Argentina iparraldeko Santiago del Estero probintziatik etorri da Deolinda Deo Carrizo La Via Campesinaren Nazioarteko Biltzarrera. Nekazari indigenen eskubideen alde borrokan diharduen MNCI (Nekazari Indigenen Mugimendu Nazionala) taldeko kidea da, baita mugimendu... [+]


2017-07-21 | Unai Brea
Leticia Urretabizkaia (EHU-ko ikertzailea):
“Nekazarien ohiko jarduerarekin zerikusirik ez duten baldintzak ezartzen ari dira, nork sal dezakeen erabakitzeko”

La Via Campesinaren Nazioarteko Biltzarraren egitarau osagarriaren barruan, nekazarien eskubideen urraketari buruzko txostena aurkeztu zuten asteazkenean. EAEri dagokion atalaren egileak, Leticia Urretabizkaia EHUko ikerlari eta hezitzaileak, gurekin hitz egin zuen aurkezpena... [+]


2017-07-20 | Unai Brea
Alazne Intxauspe (EHNE Bizkaia):
“Eguneroko jatekoa erostea ekintza politikoa dela ikusarazi nahi dugu”

“Elkarte txikia gara eta guretzat erronka handia da nazioarteko konferentzia hau antolatzea, baina gure errealitatea ikusarazteko aukera bikaina ere bada”, esan digu Alazne Intxauspe EHNE Bizkaia sindikatuko kideak, La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarra... [+]


2017-07-19 | Aritz Loiola
ARGAZKIAK: Hasi da La Via Campesinaren nazioarteko konferentzia Derion

Jendez mukuru izan da Derioko apaiztegi zaharreko eliza zena, Biltzarraren inaugurazio ekitaldian. Dantzak, kantuak eta musikak hartu dute lehenbiziko ordua, mezu politikoek bigarrena. Amaieran, azken urteetan La Via Campesinarekin bat egindako elkarte berrien aurkezpena egin... [+]


2017-07-19 | Unai Brea
Mundua elikatuz mundua aldatu; abian da nekazari txikien biltzar erraldoia

Pertsonak elikatzeko nekazarien beharra du munduak. Eta modu egoki eta jasangarrian egiteko, edozein ereduk ez du balio. Hala aldarrikatu du Miguel Blancok, Espainiako Estatuko nekazari elkarteen COAG federazioko idazkari nagusi eta hizlari kementsuak, La Via Campesinaren VII... [+]


2017-07-19 | Unai Brea
Javier Guzman (Elikadura Justiza Globala):
“Elikadura txarra Espainiako Estatuko osasun publiko arazorik handiena da, baina ez da neurririk hartzen”

Javier Guzman VSF (Elikadura Justizia Globala) elkarteko zuzendaria da. Derion izan da, La Via Campesinaren Nazioarteko Biltzarraren ekimen osagarrietako batean. Hain zuzen, bere elkartea Espainiako Estatuan egiten ari den Dame veneno (Emadazu pozoia) kanpainaren nondik norakoak... [+]


2017-07-19 | Unai Brea
Emakumeen V. Biltzarra:
“Lehen aldiz hitz egin dugu nekazarien feminismoaz, eta hori historikoa da”

Derion egin berri den La Via Campesinako V. Emakumeen Biltzarra historikotzat jo du Sandra Moreno Cadena antolatzaileetako batek. Moreno kolonbiarra da jatorriz, baina Espainian bizi da. Andaluziako Langileen Sindikatuko kidea da, eta zehazkiago Landa-eremuko Langileen... [+]


2017-07-18 | Unai Brea
Nekazari gazteen biltzarra: lanerako baliabide eta jakintza premia

Nekazari gazteen nazioarteko laugarren asanblada izan da La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarraren lehen urratsa. Egun eta erdiko bilkurak emandakoa azaldu digu Paula Gioiak, La Via Campesinaren koordinazio batzordean Europak dituen ordezkarietako batek.


2017-07-18 | Unai Brea
Arafat Jaradat (Palestinako UAWC elkartea):
“Herrialde askotan nekazariek zailtasunak dituzte lurrak eskuratzeko, baina ez Palestinan adina”

Arafat Jaradat, Palestinako UAWC nekazari-antolakundeko kidea, La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarrean parte hartzen ari den 500 inguru pertsonetako bat da. Hebronen bizi da, Zisjordanian. Israelen erasoak direla-eta palestinar nekazariek eguneroko lana egiteko dituzten... [+]


2017-07-18 | ARGIA
ARGIAn jarrai dezakezu La Via Campesinaren Nazioarteko Biltzarra

La Via Campesina nekazarien nazioarteko mugimendua Euskal Herrian egiten ari da VII. Nazioarteko Biltzarra, uztailaren 16tik 24ra bitartean. ARGIAk egunero emango du haren berri.


2017-07-16 | AHT Gelditu
Lurra eta elikadura burujabetzaren aldeko martxa
Bergara-Derio Mendi-martxaren hirugarren eta azken kronika

Gaur, hilak 16, "Txikizioa borrokatu, bertako elikadura bultzatu!" goiburu duen Bergara-Derio martxaren hirugarren eta azken etapa burutu da, Larrabetzu eta Derio artean.


2017-07-10 | Unai Brea
La Via Campesinaren VII. Nazioarteko Biltzarra
Munduko nekazari txikiek Euskal Herrian dute hitzordua

La Via Campesinak, munduko laborari elkarterik handienak, Euskal Herrian egingo du VII. Nazioarteko Biltzarra. Globalizazioari modu bateratuan aurre egiteko jaio zen antolakundea duela 24 urte; ordutik asko hazi eta sendotu da, politika neoliberalak areagotu diren hein bertsuan... [+]


Eguneraketa berriak daude