“BBVA bezalako bankuek eskuak zikinduta dituzte”

  • Rafael Gonzales ekintzaileak (Minneapolis, AEB) erro indigenak ditu –Puerto Ricokoak ere bai–. Horrek eraman zuen, besteren artean, bere hiritik autoz sei ordutara zeuden NoDAPL erresistentzia kanpamentuetara. Herri indigenek eta ekologistek hilabete luzez Dakota Access Pipeline oliobidearen kontra egin zuten Standing Rockeko kanpamentuetan. AEBetako gobernuak kanpamentuak suntsitu eta oliobidea eraiki ostean, Europan barrena itzulia egin du Gonzalesek.

Rafael Gonzales ekintzailea Europan barrena ibili da Standing Rock-eko esperientzia zabaltzen. (Argazkia: Dani Blanco)
Rafael Gonzales ekintzailea Europan barrena ibili da Standing Rock-eko esperientzia zabaltzen. (Argazkia: Dani Blanco)d

Zer da NoDAPL protesta?

Hasiera batean DAPL oliobidea Bismarcken zehar egin nahi izan zuten, Bismarck Ipar Dakotako hiriburua da, eta batez ere biztanleria zuria du. Biztanleak kexu agertu ziren, ez zuten nahi oliobidea handik pasatzerik. Ondorioz, Dakota Access proiektuaren kudeatzaileek ibilbidea aldatu zuten, 1851n Laramie gotorlekuan AEBetako Gobernuak eta jatorrizko herriek egindako hitzarmenak aitortutako dakota, lakota eta nakota herrien lurralde erreserbetara eramanez oliobidea. Standing Rockeko komunitateak Missouri ibaiaren beharra dauka. Petrolio isurketa batek ibaiko ura kutsa dezake, eta ibaian behera 18 milioi pertsonaren ura hondatu. Oliobideak lekuko ekosistema arriskuan jarri du, baina horrez gain, erregai fosilen ustiaketa erraztuz, klima aldaketa areagotzen ari da. Oliobidearen kontrako mugimendua Standing Rockeko gazte eta emakumeek hasi zuten, haien gorputzak eraikuntza makineriaren aurrean jarrita; halako ekintza zuzen ez-bortitza erabili dugu batez ere.

Mundu osoko komunikabideen arreta erakarri duzue.

Lehenengo kanpamentua Sacred Stone izenekoa zen, eta sioux tribuaren erreserban zegoen. Kanpamentua hazi eta 1851ko hitzarmeneko lurretara zabaldu zen. Army Corp Engineers, AEBetako armadaren ingeniaritza agentziak aldarrikatu zuen bereak zirela lur horiek, baina AEBetako Konstituzioak bermatzen du lur horiek aurrez aipatutako herrienak direla. Hasiera batean borroka ez zen bortitza izan Poliziak ez zuelako erantzuteko baliabiderik. Armadaren Guardia Nazionala eta AEBetako beste eskualdeetako Poliziak deitu zituzten, baita mertzenario profesionalak kontratatu ere. Horien artean TigerSwan bezalako enpresa “antiterroristak” zeuden, Ekialde Hurbilean AEBen aginduetara aritu den mertzenario enpresetako bat. Denak elkarlanean jardun dira, Dakota Access oliobidea eta interes korporatiboak defendatzen.

Nolako ekintza zuzen ez-bortitza erabili duzue?

Gure estrateia nagusia izan da lanak gerarazteko. 2016ko abuztuan hasi genuen. Lehenik eta behin oliobidearen lanak non hasi behar zituzten ikertu genuen, eta leku horretara mobilizazioak antolatu. Gure gorputzak makinen aurrean jarriz, Dakota Access proiektuari milioika dolarreko galera eragin genion. Denbora igaro ahala geroz eta segurtasun neurri handiagoak hartzen hasi ziren eta Polizia bortizkeriarekin eta errepresioarekin erantzuten hasi zen: gomazko pilotak, granada nahasgarriak, entzumena kaltetzen duten armak, borrak eta taser pistolak, besteren artean. Aipatutako arma ugari, Poliziaren arabera, ez omen dira hilgarriak, baina esaterako, ur-kanoiak erabili dituzte kanpoan zeropeko tenperaturak zirela, eta horrek hipotermia arriskua eragin zigun, norbait hil zezaketen erraz. Poliziaren errepresioa gogortu zen, baina jende mordoak eutsi zion. Tentsio eta bortizkeria egoera horrek kanpamentuaren amaierara arte iraun zuen.

Zergatik erabili zituen mertzenarioak AEBetako Gobernuak?

Ipar Dakotako Gobernua ez zegoen prest halako erresistentziari aurre egiteko, baina AEBetako Gobernuaren eta Dakota Access proiektuaren arteko elkarlan zuzena zegoen. Proiektuaren atzean dauden enpresek, Enbridge eta Energy Transfer Partners-ek besteren artean, diru asko daukate, botere nahikoa dute mertzenario enpresak kontratatzeko, eta mertzenarioak edozein molde erabiltzeko prest daude. TigerSwan bezalako taldeak infiltratu ziren eta berandu arte ez genuen horren berri izan. Ekintzaile ugari fitxatu eta zelatatu zituzten. Ez dut uste Ipar Dakotako Poliziak hori egiteko baliabiderik duenik, ez dakite halako kanpamentu handi bati aurre egiten.

Argazkia: Dani Blanco.

TigerSwan Trumpen kontrako protestak erreprimitzeko ere erabiltzen hasi da AEBetako Gobernua. Gainontzeko protesta sozialen aurka ere mertzenarioak erabiliko dituztela uste duzu?

Bai, uste dut oraingo administrazioak areagotuko duela. NoDAPL beste borroka askoren artean bat gehiago da. Klima aldaketaren kontrako borroka mugatzen du, xenofobiaren, homofobiaren eta sexismoaren aurkako ekintzaileen kontra ere egiten du AEBeko administrazioak. Gizon txuri aberatsei boterea ematen jarraitzen dute, eta ondorioz kolektibo ugarik administrazio horren faxismoaren kontra egiten du. Geroz eta jende gehiagok borrokatu, orduan eta mertzenario gehiago erabiliko dituztela mugimenduen kontra egiteko.

Zer harreman du hasierako Dacota Access proiektuaren lekualdatzeak Gobernuak jatorrizko herriei ematen dien tratuarekin?

Oliobidea gure lurretatik igaroaraztearekin gu jatorrizko herri gisa suntsitu nahi gaitu gobernuak. Gaur egungo arrazismoaren, ingurumen arrazismoaren adibide argia da. Gobernuak eta korporazioek urte luzez ustiatu dituzte lur hauek, horren adibide dira indusketak eta uranio erauzteak. Jarduera horiekin lehen kaltetuak jatorrizko herriak izan dira.

Obamak DAPL proiektua geldiarazi zuen 2016ko udazkenean, baina Trumpek berriro jarri zuen indarrean.

Obamaren Gobernuak ez zuen proiektua geldiarazi, moteldu egin zuen soilik. Army Corp Engineersek abenduaren 4an esan zuen ez ziola baimenik emango Dakota Access proiektuari Missouri ibaiaren azpian zulaketak egiteko; ingurumen eraginari buruzko txostena egitea ezarri zieten baldintzatzat proiektuarekin jarraitu ahal izateko. Dena den, Obamaren Gobernuak askoz ere gehiago egin zezakeen proiektua gelditzeko, baina ez dut uste Obamak benetako asmorik zuenik jatorrizko herriak babesteko, Dakota Accessek zulaketak egiten jarraitu baitzuen.

Zergatik jarri zuen berriro martxan proiektua Trumpek?

Trump oliobidearen proiektua bera finantzatzen ari delako, eta aldi berean, Energy Transfer Partners, Dakota Access eraikitzen ari den enpresak Trumpen hauteskunde kanpaina finantzatu zuelako. Trumpen Gobernua eta Dakota Access elkarlan koordinatuan aberasten ari dira.

Izango al du ondorio judizialik guzti honek?

Standing Rockek prozesu judiziala ireki du oliobidea legez kontra eraikitzeagatik. 1851n hitzartutako lurretan eraiki dute, beraz, AEBetako konstituzioa urratu dute. Standing Rockek eskubide osoa du epaitegietan borroka egiteko, baina uste dut epaitegietan ez dela ezer lortuko. Epaitegietara joateak ez du inoiz balio izan jatorrizko herrientzat. Borrokaren alderdi guztiak dira garrantzitsuak, baina nire ustez estrategia onena desobedientzia zibila da, ekintza zuzen ez-bortitza, gure gorputzak oliobidearen aurrean jartzea.

Epaitegietara joateak ez du inoiz balio izan jatorrizko herrientzat

Desibertsio kanpaina bat ere planteatu duzue.

Oliobidearen proiektua finantzatzen ari diren bankuei presio egiten diegu. Publikoki lotsarazten ditugu oliobide bat eraiki eta jatorrizko herrien genozidioa finantzatzeagatik. Bankuak azken 500 urteetan eta AEBetako sorreratik jasan dugun zapalkuntza berresten ari dira proiektu horien finantziazioarekin; ingurumen arrazismoa bultzatzen dute banku horiek, gure lur sakratuen suntsipena finantzatzen ari baitira. Inbertsioak atzera botatzea galdegiten dugu.

Bada banku horien artean bat, BBVA, “hemengoa” dena.

BBVAk 120 milioi dolar inbertitu ditu Standing Rockeko proiektuan. Hori da gu orain hemen egotearen arrazoietako bat. Salatu nahi dugu BBVA eta Credit Suisse banku europarrak milaka milioi dolar inbertitzen ari direla Dakota Access proiektuan. Europako banku horiek kolonizazioari eta herri indigenen zapalkuntzari jarraipena ematen diote. Nekatuta gaude eta ez dugu gehiago jasango, borrokan eta haiek lotsarazten jarraituko dugu.

Zer esan nahi diozu bertako jendeari?

BBVAn kontu bat baldin badute gure jendearen eta ama-lurraren kontrako genozidioa bultzatzen ari direla. Lehen pausoa kontua ixtea da. BBVA bezalako bankuek eskuak zikinduta dauzkate, eta jendea horretaz ohartarazi eta esnarazi behar dugu.

Esan duzu borrokak jarraituko duela, nola?

Jatorrizko herri bezala pentsatzen dugu merezi duela gazteei mundu atseginagoa uztea. Desinbertsio kanpainaren inguruan mugitzen jarraituko dugu, bankuak seinalatzen eta markatzen. Adibidez, urrian beste itzuli bat egingo dugu Europatik. Erresistentzia jarraitzeko ikuspegia pentsatzen ari gara, badira oliobideen kontrako bestelako borrokak, eta baliteke horietan ikustea hemendik gutxira, baina ezin dut horretaz hitz egin.


ASTEKARIA
2017ko uztailaren 16a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dakota herria
AEBetako Greenpeace desagerraraz dezake Dakota Access oliobidearen enpresak jarritako salaketak

900 milioi inguru eskatzen dizkio Energy Transfer Partners enpresak AEBetako Greenpeace erakunde ekologistari, 2016 eta 2017an oliobidearen aurkako protestetan kalteak eragin izana leporatuta. “Epaiketa honetan porrot eginez gero, Greenpeace justizia klimatikoaren aldeko... [+]


Generoa eta sexualitatea dekolonizatu, Lakota herria altxatu

AEBetako Hego Dakotako Pine Ridge erreserbako Lakota Sioux Tribe tribu-gobernuak bi lege historiko onartu zituen 2019ko legealdian. Sexu berekoen arteko ezkontza eta LGTBIQ pertsonen aurkako erasoak gorroto delituen barruan sartzea. Lorpen hauen atzean dauden ekintzaileak... [+]


Aitor Esteban
“Euskara hizkuntza gutxitua da, eta lakota askoz gutxituagoa”

Lakota hizkuntzaz hitzaldia egitekoa zen Aitor Esteban (Bilbo, 1962) iragan martxoan Gasteizen, Hitz Adina Mintzo ikastaroaren barnean. COVID 19-ak eragindako konfinamenduak bertan behera utzarazi zituen martxoaz geroko saioak eta, hainbestean, postaz jakinarazi dizkigu lakota... [+]


110 urteko espetxe eskaera AEBetan oliobide baten aurka sabotaiak aitortu zituzten bi ekintzaileentzat

Dacota Access oliobideari sabotaiak egin izana aitortu zuten bi ekintzaileren aurka 110 urte arteko espetxea eta ehunka milaka dolarreko zigorra eskatu dute. Azken hamarkadetan ingurumenarekin loturiko ekintzaileei eskatu zaien zigorrik gogorrenak dira, The Intercept... [+]


2017-08-24 | Xalba Ramirez
Trumpen abokatuek Greenpeace salatu dute Dakotako oliobidea dela eta

Dakota Acces Pipeline oliobidea eraikitzen ari den enpresak Greenpeace eta beste talde ekologista batzuk salatu ditu 300 milioi dolar eskatuz. Trumpen abokatuak arduratu dira salaketa jartzeaz.


Sabotaje ekintzak onartu dituzte bi ekintzailek Dakota Access oliobidearen aurka

Prentsaurreko bidez onartu dute bi ekintzailek AEBetako Iowa estatuan Dakota Access Pipeline oliobidea eraikitzeko makinen eta hodien aurkako hainbat sabotaje ekintza egin izana. Makinei su eman dietela eta hodiaren balbulak apurtu dituztela aldarrikatu dute, Democracy... [+]


2017-07-10 | Xalba Ramirez
Standing Rocken energia burujabetzarako jauzia egin nahi dute

Standing Rocken egin nahi duten petrolio-hodiaren proiektuak, Dakotako siux tribuen bizi eredua arriskuan jartzen duelako gatazka gogorrak izaten ari dira. Ekainean siuxek epaitegi federalean lortu zuten sententziari esker Dakota Access petrolio-hodiaren obrak bertan behera... [+]


2017-04-25 | Unai Brea
Dakotako oliobide proiektutik finantzazioa kentzeko eskatu diote BBVAri

Espainiako Ekologistak Martxan taldeak eta AEBetako hainbat mugimenduk bat egin dute apirilaren 25ean sare sozialen bidez BBVAri eskatzeko Dakota Accces Pipeline oliobide proiektuari finantzazioa ken diezaiola. Barack Obamak oliobidearen eraikuntza geldiarazi zuen 2016ko... [+]


Standing Rockeko oliobidearen kontrako protesta Washingtonera eraman dute

Milaka natibok eta ingurumenaren aldeko ekintzailek manifestazioa egin dute Washingtoneko erdigunean Dakota Acces Pipeline oliobidearen eraikuntzaren kontra protestatzeko.


Standing Rockeko indigenek kanpalekua utzi dute, baina ez borroka

Standing Rock Ipar Dakota estatuan (AEB) dagoen lur eremua da eta Sioux erreserba indigenaren parte da. Missouri ibaiak zeharkatzen du eta Dakota eta Lako herriak bizi dira han. Orain, petrolio enpresek oliobide bat eraiki nahi dute ibaiaren azpian. Hainbat nazio indigenak... [+]


Sioux herria eta ekologistak haserretu ditu Trumpek, oliobideak eraikitzeko baimena emanda

Asteartean Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak herrialdeko oliobideen eraikuntza lanak, Keystone XL eta Dakota Access oil pipelines DAPL, jarri zituen berriz ere martxan. Bi proiektu horiek geldirik zirauten iaztik, aborigenen zein ekologisten erresistentziak... [+]


Dakotako oliobidearen eraikitzea gelditu dute, protestei esker

Ipar Dakotako Standing Rock siuxen erreserban hilabeteak daramatzate protestan, AEBetako estatu horretatik Illinoiseraino eraikitzen ari diren Dakota Access petrolio-hodiaren kontra. Protesten eraginez, proiektua bukatzeko baimena ukatu dute igandean ingeniariek, The Guardian-en... [+]


Standing Rocken ez dute etsi, ‘Dakota Access’ oliobidea kasik bukatu dieten arren

AEB osotik bildu dira hilabeteotan aktibistak Ipar Dakotako Standing Rockera, indioen erreserba zeharkatzen duen petrolio-hodiaren lanak gelditu nahian, Jatorrizko Amerikarren 300 tribuk sustatuta. 400 ekintzailez goiti atxilotu ditu poliziak udaz geroztik, horietatik 142... [+]


2016-10-18 | Ainhoa Bretos
Protesta batzuez informatzeagatik Amy Goodmani ezarritako karguak erretiratu dituzte

Dakota Access oliobidearen kontrako protesten inguruan informatu ostean, akusatuta zegoen Amy Goodman kazetaria, istiluetan parte hartu izana egotzita.


Russell Means
Erresistentzia indiarraren sinboloa

Dakota herriaren buruzagi historikoa eta AEBetako jatorrizko herrien arteko ordezkaririk errespetatuenetakoa hil zen urrian minbiziz, 71 urte zituela. Ameriketako Mugimendu Indiarraren (AIM) bultzatzailearen errautsak Black Hills dakotarren mendi sakratuan zabaldu zituzten... [+]


Eguneraketa berriak daude