Garesko liburutegia ARGIA zalea egin da

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lana erraztuta ematen didate niri. Biderik zailena eginda. Zein erosoa den ondokoak egindako esfortzu guztiari azken ukitu goxoa ematea, bidea leundua denean. “Milesker” hitzarekin elkarrizketa hastea zein samurra den. Tonu horretan hitz egin dut Garesko liburutegi publikoko Eva arduradunarekin. ARGIAko harpidedun egin berri dira.

Harpidedun berri guztiei egiten diedan galdera da, baina, zergatik ARGIA? Bakoitzak ematen ditu oso argudio pertsonalak, pertsonak adina argudio. Liburutegi publiko bat izanik, kasu honetan ez da hautu pertsonal bat, gehiago da herriari zerbitzurik ahalik eta osatuena emateko intentzioa. Honela erantzun du Evak: “Liburutegi publikoak hizkuntza-eskubideak bermatu behar ditu eta euskaraz dauden liburuak, aldizkariak eta materialak erosita egin dezakegu pixkanaka normalizazio honetara bidea”. Garesko herriari gaurkotasunaren informazioa eskaini nahi dio, euskaraz, liburutegiak; “euskaldun petoak ase, eta euskaldun berriei hizkuntza ikasi eta gozatzeko beste aukera batzuk eman”.

Lanketa berezia egiten ari da ARGIA Hego Euskal Herriko liburutegi publikoetan, helburu garbi batekin: euskal hedabideok ahalik eta gune publiko gehienetan gure presentzia bermatzea. Horren fruitu da harpidetza berri hau, eta bide horretan jarraitzeko asmoa dugu.

Euskarazko beste egunkari edo aldizkariren bat eskaintzen ote duten galdetuta, istorio polita kontatzeko aprobetxatu du Evak. Berria egunkaria izaten dute egunero apalean (“eta Aizu! aldizkaria ere bai”, azpimarratu dit). Iruñeko lagun baten telefono deiaren emaitza da: Berriako harpidedun dela, baina astean zehar ezin izaten duela jaso eta irakurri, eta oparia egin nahi ziola esan ez zion bada? Orain gutxi irakurri dut hor zehar militantzia bukatzen ari dela, geroz eta geurekoiagoak garela, elkartasuna pikutara doala... Lagun honek Garesko herriari egindako keinu hau militantzia, elkartasuna eta zaintza ez bada esango didazue zer den.

Plazer bat da horrelako altxor berriak ARGIAra batzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argia Jendea
2023ko martxoaren 20
Indarkeria matxista eta hedabideak

2022ko abenduaren 6
Garbiñe Larrea "Sendabelar baratzea" argitalpen berriaz
“Hasiberriek ere erraz egiteko moduko sendabelar baratzea proposatu dugu”

2022ko azaroaren 25
Azaroak 26an 11:00etan, Kulturarteko Plaza Feministan
"Sendabelar baratzea": Garbiñe Larreak argitalpen berria aurkeztuko du Hernanin

2022ko azaroaren 4
Antton Olariaga, “Ilargia eta landareak” AGENDAZ
“Testuaren esklabu izan gabe, agendari nire ekarpena egiten saiatu naiz”

2022ko urriaren 27
Jakoba Errekondo, Ilargia eta Landareak agendaz
“Animalien beharra dugu baratze osasuntsu eta bioanitza izateko”

2022ko urriaren 10
"Ilargia eta Landareak" 2023ko agenda
Aurkezpen berezia Alegian, bi hankako piztientzat

Eguneraketa berriak daude