Erdi Aroko konstituzio afrikarra

  • Afrika, XII. mendea. Ghanako Inperioak gainbehera egin zuen almorabideen etengabeko inbasioen eraginez. Orduan, sossoen errege Sumanguru Kantek Ghanako hiriburu zaharra hartu zuen, botere hutsunea baliatuz. Eta lurraldeak konkistatzen jarraitu zuen Mandeneraino, mandingen lurralderaino.

Maliko Inperioa, XIV. mendeko Afrikako mapa batean. Tronuan eserita dagoena Musa I.a (1280-1337) enperadorea da.
Maliko Inperioa, XIV. mendeko Afrikako mapa batean. Tronuan eserita dagoena Musa I.a (1280-1337) enperadorea da.

1235ean Sundiata Keita mandingen printze erbesteratuak koalizio bat osatu zuen inguruko erresuma txikiekin sossoei aurre egiteko. Eta urte hartan bertan mandingek Koulikoroko gatazka irabazi eta Maliko Inperio boteretsua sortu zuten, Sundiata Keita mansa (enperadore) izendatuta.

Garaipenaren ondoren, lurralde zabala antolatu eta lege-multzoa sortu behar zen. Hala, enperadorea eta jakintsuen kontseilua Kurukan Fugan bildu ziren 1236an Mandeneko Gutuna idazteko; munduko konstituzio zaharrenetakotzat jo daiteke. Hitzaurrea eta 44 artikulu dauzka gutunak eta besteak beste, aniztasunean oinarritutako bake soziala, hezkuntzarako eskubidea, elikadura segurtasuna, esklabotzaren abolizioa eta adierazpen askatasuna jasotzen ditu. Ziurrenik praktikan kontraesanak eragin zituen legeon aplikazioak; XVI. mendean inperioak gainbehera egin zuen arte, Maliko mansak munduko pertsonarik aberatsenetakotzat zeuzkaten eta hori ez da ondo ezkontzen berdintasunarekin. Hala ere, gutunak askoz berriagoak diruditen kontuak jasotzen ditu.

“Pertsona guztiek dute bizitzeko eskubidea. Ez dago besteen gainetik dagoen pertsonarik”. Eta emakumeak barne hartzen zituen baieztapen horrek: “Ez itzazu emakumeak iraindu, gure amak dira. Gure kudeaketa lan guztietan parte hartu behar dute”. Baita esklaboak ere: “Hemendik aurrera inork ez dio hurkoari mozala ahoan jarriko merkatuan saltzeko. Esklabotzaren oinarria gaur bertan itzaliko da”.

Esan bezala, hezkuntza eskubidea jaso zuen testuak: “Haurren heziketa gizarte osoaren ardura da. Guztiok zuzendu eta zaindu behar ditugu haurrak”. Eta adierazpen askatasuna ere bai: “Esan nahi duena esateari esker bizi da espiritua”.

Ingurumena hizpide zuten legeek halaber: “Basoak zaindu behar dira guztion zorionerako. Zuhaixka bati su eman aurretik, jaso burua eta begiratu zuhaitzen adaburuei”. Dibortzioa legezkoa zen eta “ezkontideetako batek eskatuta” ematen zen. Eta lapurretaren kontzeptu interesgarria zuten: “Jateko beharra asetzea ez da lapurreta, gosea arintzeko behar adina soilik hartzen bada”.

Bitartean, Europan, mende mordoa falta zen giza eskubideen aldarrikapena “asmatzeko”.


ASTEKARIA
2017ko uztailaren 16a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erdi Aroa
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sexu erromanikoa

Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]


Normandiako beste lehorreratzea

1415eko udazkenean Agrincourteko gudua lehertu zen Ingalaterra eta Frantziaren artean, Ehun Urteko Gerraren gudu erabakiorrenetakoa. Horretarako, Henrike V.a Ingalaterrako errege eta Irlandako jaunak uda horretan bere ejertzitoa Frantziara bidaltzea erabaki zuenean, soldaduak... [+]


Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


Fra Mauroren mundu zehatzagoa

Venezia, 1459ko apirilaren 24a. Fra Mauro monje eta kartografoak bere munduko mapa amaitu zuen San Michele de Murano monasterioan zeukan kartografia tailerrean. Portugalgo errege Alfontso V.aren enkarguz egin zuen lan hura, eta, mapa amaitu bezain pronto, Portugalera bidali... [+]


Harakin eta zirujau

Erroma, 1215eko apirila. Laterango IV. Kontzilioan, Eliza Katolikoak apaiz eta monjeei kirurgia egitea debekatu zien, besteak beste. Aurreko kontzilioetan ere, Reimsen eta Toursen, gaia landu zuten, lekaideek soilik arimak salbatzeaz arduratu behar zutela eta gorpuen salbazioa... [+]


1.300 urtez, elkarrekin lurra landu eta bizi

Gaubea haranean, Tobillas herriaren alboan, Serna deitzen dioten nekazaritzarako lursail bat dago. Baina ez da baratze soil bat: historiak eta arkeologiak diote 1.300 urteko bizia duela eremu horrek. Herritarren langintza kolektibo baten emaitza izateaz gain, parada ematen du... [+]


Ahaztutako Erdi Aroaren bila Abrisketan

Urtarrila ez da sasoi goxoa izaten indusketa arkeologikoak egiteko baina, aurtengo eguraldi aldrebesa tarteko, lanak erritmo onean burutu dituzte EHUko Ondare eta Kultur Paisaien ikerketa taldeko eta Ondare Babesa enpresako langileek Abrisketa auzoko San Pedro ermitan,... [+]


Marco Poloren mundu sinesgaitza

Venezia, 1324ko urtarrilaren 8a. Marco Polo bidaiari eta merkatari ezaguna hil zen, 70 urte inguru zituela. Hilzorian zela, inguruan bildutakoek Munduaren deskribapena liburuan kontatutakoak fikzioa zirela onartzeko eskatu omen zioten, baina hauek izan omen ziren bidaiariaren... [+]


Zela mongoliarrek asmatu zuten?

Zaldiak erabiltzeko funtsezkoak diren estribuak eta zelak V. edo VI. mende inguruan Txinan asmatu zirela uste izan da orain arte. Baina Mongoliako Urd Ulaan Unet kobazuloan zela zaharragoa topatu dute, IV. mendekoa. Inguru hartako urki egurrez egina dago, eta, beraz, ez da... [+]


Esklabo, sultan eta gurutzaden garaile

Kairo, 1250eko maiatzaren 2a. Shajar Al-Durr Egiptoko sultan izendatu zuten. Ez zen emakumezko lehen sultana izan; urte batzuk lehenago, 1236an, Raziak Delhiko sultan kargua hartu zuen. Baina esklabo izatetik agintari gorena izatea lortu zuen lehena izan zen.


Serorak
Herri ondarearen zaindariak, elizako agintarien jomugan

Herrietako elizen zaintzaz arduratzen ziren emakumeak ziren serorak eta Euskal Herri osoan ezagunak izan ziren, Erdi Arotik XX. mendera arte. Baina bete zuten funtzioa ez zen berdina izan lurralde guztietan, ezta garai guztietan ere. Emakume haiek publikoki nabarmentzen ziren... [+]


Gudurako zaldi txikiak nahiago

Iraganeko gudu zelaietan zaldi handi eta boteretsuak irudikatu ohi dituzte koadro eta filmetan. Baina Exeterreko unibertsitateko ikerlariek ondorioztatu dute Ingalaterran gerran erabili ohi zituzten zaldiak egungo poneyen tamainakoak zirela.


Khutulunek ez zuen ezkondu nahi

Mongolen Inperioa, XIII. mendearen bigarren erdia. Gengis Khanek sortutako inperioa lau zatitan banatuta zegoen, eta lau khanerrietatik bi gerran egon ziren 30 urtez: Kublai Khan buru zuen Khan Handiaren Inperioa –Txina konkistatu berria barne hartzen zuena– eta... [+]


Eguneraketa berriak daude