Basoa behera, basoa gora. Gure etorkizuneko ingurumen politikaren ardatza beharko lukeenaz, suak kiskaltzen ez duen artean ez gara gogoratzen. Orain bai, Portugalgo zorigaiztoko sutearen ondoren, denon ahotan basoa. Eukalipto urdina dela (Eucaliptus globulus), pinu beltza dela (Pinus radiata), bertako edo kanpoko espezieak direla... Badaukagu bai, zer hitz egin, proposatu, elkar hartu, adostu eta bideratu basoaren etorkizunaz. Baina suak pasatako lurraren azala berritu eta birsortzen den bezala, suaren puria pasatakoan egin beharko da.
Purialdian bada, baita ere, basoari begiratzeko era berri bat. “Baso jangarri” deitzen da azken urte hauetan hedatzen ari den nekazaritza ikuspegi berri bat. Ia atzo arte basoa izan da gure bizimoduaren oinarria. Bertatik eskuratu izan dugu energia (egurra, adarra, ikatza, iduria...), ura, materialetarako zura, erritoei eta espiritualitateari eusteko landareak eta usteak, inaurkinetarako azpigaia (zarba, garo, orbel...), aziendarentzako larreak eta bazkak, sendagaiak (belar, sustrai...) eta geuretzako jakiak (perretxikoak, landareak, animaliak, fruituak...).
Jakiak sortzeko erabilpen horri helduta, etorkizunean jaki ugari sortuko duten basoak sortzeko asmotan dabil jende mordoxka bat. Nola diseinatu, sortu eta mantendu baso jangarriak? Bi baldintza: non biziko da baso hori eta zer bildu nahiko dugu gero. Horien arabera egiten dira moldaketak eta landaketak. Izan ere, bada zer landatu. Hasteko, zuhaitzak eta arbolak etortzen dira burura: fruitu arbola ezagunak, baina baita ezezagunak edo aspaldi bazterrera utzita ditugunak ere: otsolizarra, gurbea, basagurbea, hostazuria, gurbitza, sagarmina, maaltza; ezkurrak ematen dituzten haritz, ametz, erkametz, arte, artelatz eta abarrak; pinaziak ematen dituzten pinuak, pagoa... Zuhaixkak ere badira emaile oparo askoak: laharra, endalaharra, ahabia, mugurdia, arakatza, arkakaratsa, erramua...
Jaki sortzaile izateaz gain, beste erabilpenetan pentsatuz basoa sortzen duenak asmatuko duela iruditzen zait: aisialdia, didaktika, etnobotanika, paisaia kulturala...
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]
UNESCOk Munduko Biosfera Erreserben Sarea zabaldu du hamaika izendapen berrirekin, horien artean da Iratiko Oihana. Astearte honetan jaso dute diploma Zaraitzu eta Aezkoa ibarretako presidenteek Ariben.
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]
Mugitzeko eta ibiltzeko zailtasunak dituzten 5 urteko bi ikasleri asteroko baso-eskola saioa egokitu zaie Irungo ikastetxean: muga eta beldur artean hasitako erronkak onura, garapen eta ikasketa handiak izan ditu. "Oso babestuta dauden ikasleak dira eta basoan aske uzteak... [+]
Odei Etxeberri Bimboire, Gorka Roca Torre eta beraien seme Oihan eta Miru buruaskiak dira elikaduran. Horretarako, aztertu behar izan dute gorputzak zer elikagai eta zein kopurutan behar dituen; horiek zein janaritan dauden; urtaro bakoitzean horiek denak eskuratzeko zer landu... [+]
Tolosatik abiatu eta Bedaion gora egin, Menditxiki aldera. Batean Bedaio, bestean Zarate, Gipuzkoako eta Nafarroako muga-mugan gara. Hantxe dira helburu ditugun lursailak, Itxitua eta Erlo, garai batean lahar, pagadi gaur egun: Gregorio Ugartemendia Zubillagaren basoa duzu.
Baso naturaletan estratu eta funtzio ezberdinak betetzen dituzten espezieak aurkitzen ditugu. Batzuek gaina hartuko dute, eta mende ugari bertan igaroko dituzte. Beste batzuek lehen urratsak emango dituzte, baso-kideengatik sakrifikatuko dira eta beraien gorpu ustelak sistemari... [+]
Lehen begi kolpean, ohiko artaldea dirudi argazkikoak, ezta? Bada, ez… ardi horiek suhiltzaile ere badira eta. Nafarroako Zunbeltz Nekazaritzako Test Guneak zerbitzu berria eta berritzailea jarri du martxan Lizarraldean: Arsue, edo artalde suhiltzaile estentsiboa... [+]