Esaerak dioenez, La tercera és la bona. Kataluniako independentistek badakite hala behar duela izan. Aurretik egindako bi saiakerek, 2014ko azaroaren 9ko kontsultak eta plebiszitu gisa deitutako 2015eko hauteskundeek, prozesuan aurrera egitea ahalbidetu zuten, baina garbi dago ez zutela erreferendum izaera petorik lortu. Carles Puigdemont presidenteak iragarri du: urriaren 1ean egingo da galdeketa eta “Nahi duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?”, izango da galdera.
Ara egunkariak kaleratu du dagoeneko data horri begira egindako lehenengo inkesta. Inkestak inkesta, erreferendumaren arrakastarako gako zenbait zirriborratzen dira bertan, batez ere, biharamunean arreta guztia bereganatuko duten bi alorretan: parte-hartzea eta emaitza. Datuak onak izango lirateke independentistentzat: parte-hartzeko asmoa %64,2koa izango litzateke, hauteskunde autonomiko eta orokor askotako zenbakietatik ez oso urrun, eta parte hartuko luketenen artean aise irabaziko luke baiezkoak, %67 erdietsita. Inkestaren araberako emaitzok edozein erreferendumen estandar guztiak beteko lituzkete, eta nazioartean onarpena jasotzeko eta aldebakarreko independentzia aldarrikatzeko aukera eskainiko lukete. Datuon irakurketa ez da oso katramilatsua, sektore unionistaren zati batek bozka ez ematearen ondorio zuzena baitira. Unionisten partetik birpentsatzeko moduko kontua iruditzen zait; erreferendumari zilegitasuna kendu asmoz ezezkoa desmobilizatzeak baiezkoa indartu eta aldebakarreko independentzia hurbildu bailezake.
Ohiko sektore espainolistaz gain, Un País En Comú-ren baitan biltzen den ustezko soberanismo demokratikoa hasi da lurra goldatzen aldebakarreko bideari eta erreferendumari zilegitasuna kentzeko. Berme guztiak dituen galdeketa bat beharrezkoa dela adierazi du Xavier Domenech-ek, eta hori ez dio inork ukatuko. Arazoa bigarren zatian dator, galdeketak berme guztiak izatea berdintzen baitu Espainiako Estatuarekin paktatua izatearekin
Alta, horra heltzeko kapitulu asko falta zaizkigu oraindik eta emaitza bezain garrantzitsua edo are garrantzitsuagoa izango da egun horretara nola iristen diren eta zein kontakizun gailentzen den. Ahalegin handiak egin ditu horretan Junts Pel Sí koalizioak, argi eta garbi utzi nahian aldebiko bidea hobetsiko luketela, baina Espainiako Estatuaren kalitate demokratiko baxuaren ondorioz, aldebakarreko bidea dela atakari benetako aterabide demokratikoa emateko modu bakarra. Diskurtso hori hasi da emaitza ematen nazioartean, besteak beste New York Times egunkariko editoriala erreferenduma egitearen alde mintzatu da jada. Espainiako Gobernuaren partetik, berriz, badirudi bide judiziala eta haren bidez beldurra areagotzea baliatuko dituztela eta legearen bandera izango dela euren errelatoaren muina.
Lehia diskurtsiboa, ordea, ez da Kataluniako mugetatik at soilik emango. Katalunian bertan ere, ohiko sektore espainolistaz gain, Un País En Comú-ren baitan biltzen den ustezko soberanismo demokratikoa hasi da lurra goldatzen aldebakarreko bideari eta erreferendumari zilegitasuna kentzeko. Berme guztiak dituen galdeketa bat beharrezkoa dela adierazi du Xavier Domenech-ek, eta hori ez dio inork ukatuko. Arazoa bigarren zatian dator, galdeketak berme guztiak izatea berdintzen baitu Espainiako Estatuarekin paktatua izatearekin, Espainiako Gobernuak legea eta demokrazia berdintzeko darabilen mekanismo bertsuarekin.
Ezinezkoa da benetako soberanista izatea ez baduzu ezer egiten subiranotasuna beti ukatuko dizula dakizunaren aurrean. Espainiako gehiengoa aldatzeko zain egotea lurrikara batek Herrialde Katalanak Espainiatik bereiztearen zain egotearen pareko litzateke. Komunen diskurtsoa ez da hain komuna izan orain arte Espainian, baina Katalunia eta Euskal Herrian aspaldi ezagutzen dugun diskurtsoa da, Espainiako legeen kateari estuki lotuta gauzak aldatzeko edozein saiakera komun zulotik botatzen duen diskurtsoa, alegia.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]