“HMEIk egoera prekarioan utzi ditu familia asko”

  • Iñaki Colina naiz, 45 urteko donostiarra. Duela hamar bat urte Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea (HMEI) aplikatu zidan Kutxabankek eta, ondorioz, galera ekonomiko handiak izan ditut. Aukera paregabe gisa saldu zidaten HMEI baina, azkenean, ikusi dut beren negozioa elikatzeko amarrua besterik ez dela.

Hainbat etxebizitza mailegutan aplikatzen den indizea da HMEI. Berau kalkulatzeko, finantza-erakundeek maileguetan aplikatutako interes tasen batezbestekoa egiten du Espainiako Bankuak. Batezbesteko horrek ponderatua beharko luke izan baina, kasu honetan, ez da aintzat hartzen erakunde bakoitzaren negozio bolumena. Interes-tasak merkatuaren garapenaren eta inguruko egoera ekonomikoaren araberakoak izan beharko lirateke, eta HMEIk ez du hori betetzen.

Gainera, finantza-erakundeek manipulatu egin dezakete indizea, eurek aplikatutako interesen arabera kalkulatzen baita. Hipoteka berrien interes-tasak apur bat igotzea aski da HMEIk gora egiteko. Hala, etekin handiagoa lortze aldera, bankuek elkarren arteko akordioak egin ditzakete. Espainiako Bankuak berak onartua du indizea manipulatu egin daitekeela.

Niri azaldu zidaten HMEIk Euriborrak baino gorabehera gutxiago zituela. Amua irentsi nuen, eta horren kalteak urte askoan ordaindu ditut. Kutxa HMEI aldaera aplikatu zidaten niri, baina hau baliogabetu egin zuten epaitegietan. Ondorioz, orduz geroztik Euribor +1 aplikatu didate. Hasieratik hori eduki izan banu, 3.000 euro gehiago amortizatuko nituzkeen, eta interesetan 7.000 euro aurreztuko.

Hori diru asko da nirea bezalako familia arrunt batentzat. Hau guztia krisi ekonomikoaren baitan gertatu da, jende ugari langabezian gelditu denean, eta HMEIk egoera prekarioan utzi ditu familia asko. Maiz, indizeak eragindako galera erabakigarria izan da jende asko kaleratze prozesuetan murgiltzeko. Zorionez, nik lana daukat, eta oinarrizko beharretarako ez dugu diru faltarik izan. Ordea, familia askok ezin dute gauza bera esan. Hainbatek hilean 300 euro gehiago ordaindu behar izaten dute.

HMEI Stop

Egoera horren kontra borrokatzeko, duela bost bat urte HMEI Stop izeneko plataforma sortu genuen Gipuzkoan. Gure aldarriak instituzioetara eraman ditugu, eta bertan HMEIren kontrako hainbat adierazpen egitea lortu dugu. Bi gauza eskatzen zaizkio Kutxabanki: indizea bertan behera uztea, eta bezeroek galdutako dirua itzultzea. Ordea, momentuz halakorik ez da gertatu, administrazio kontseiluan HMEIren alde egiten dutelako EH Bildu, Podemos eta Ezker Anitza ez beste alderdiek.

Nolanahi ere, azken garaiotan urrats garrantzitsuak eman dira epaitegietan. HMEIren hiru aldaeretatik bi baliogabetuta daude jada. Gainera, hainbat tokitan, Bizkaian eta Araban esaterako, indizea baliogabetzat jo da bigarren instantzian. Tamalez, gure plataformako kideak epaitegietara joaten lehenak izan ginen, eta bidea itxi ziguten Probintzia Auzitegiak eta Auzitegi Gorenak. Hori bai, gure borroka baliagarria izan da beste kaltetu askorentzat.

Orain, kasu asko Gorenean daude. Nik, egia esan, ez dut esperantza handirik. Justiziak bankuen interesen alde egiten du, Espainiako Estatuko alderdi nagusiek bezalaxe. Tamalgarria da HMEIk indarrean segitzea, kontuan harturik 40.000 kaltetu gaudela Hego Euskal Herrian, eta 1,3 milioi inguru Estatu osoan. Eta ez da ahaztu behar preferenteak eta zoru klausulak ere hor daudela. Gurea finantza-erakundeen iruzurraren aldaera bat besterik ez da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure eskubideak
2023-02-14 | Edu Zelaieta Anta
Norbera eskubide

Delacroix-en La Liberté guidant le peuple (Askatasuna, herriaren gidari) koadroa ageri da giza eskubideeen sarreran, Euskarazko Wikipedian. Ederki ekarria dago, nire iritziko, pintorearen irudi erromantikoa: askatasunarekin estuki lotuak dira giza eskubideak. Alabaina,... [+]


Azterketa egokitzeko eskatu duen ikasle itsuari ezetz erantzun dio irakasleak

Irati Egaña leioarrak 19 urte ditu eta itsua da. Psikologia karreran azterketa bat egokitzeko eskatu eta irakasleak esan dio ezin duela azterketa ONCEra bidali egokitzeko, hori egitea delitua dela. “Zur eta lur geratu nintzen”, kontatu digu. Ez da ikasle gisa... [+]


2020-10-26 | ARGIA
Euskal Herri osoan gauez kalean egotea debekatu dute estatuek ezarritako alarma egoerek

Ostiralean ezarri zen indarrean Ipar Euskal Herrian gaueko etxeratze agindua eta Frantziako Asanbladak larrialdi egoera otsailaren 26 arte luzatzea erabaki du. Espainiako Gobernuak ezarri berri duen alarma egoerak bi debeku hauek jarri ditu Hego Euskal Herrian: bai eremu publiko... [+]


Distortsioak

Gurean, eskubide historikoen inguruko nahasmen kontzeptual eta juridiko-politikoak ditugu gai horietako bat. Euskal/nafar eskubide historikoak alegia. Aztoraturik gaituen birus pozoi mikroskopiko horrezaz gain badaude bertzelako kontuak, zeinetaz ere ez zaigun komeni ahaztea... [+]


Eneko Fernandez [Elite mailako txirrindularia]
“Federazio batek zer eskubiderekin esaten dio kirolari bati ezin duela kirolik egin?”

Eneko Fernandez naiz, 41 urteko donostiarra, eta ziklismoa dut pasio. Elite mailako lizentzia dut, baina Euskadiko Txirrindularitza Federazioak ez dit lehiatzen uzten. Proba bakarra dago Elite mailan, Euskaldun Txapelketa, eta federazioak bertan lehiatzea galarazten digu 26... [+]


2018-01-16
Nerea Navarro [Beteluko zahar-etxeko langilea]
“Egungo baldintzetan ezin dugu kalitatezko zerbitzurik eskaini”

Nerea Navarro naiz, 48 urte ditut, eta Amma-Amavir taldeak Betelun duen zahar-etxean egiten dut lan. Bertan ez dira bermatzen lan-baldintza duinak. Ataka estuan dago sektorea eta, hori gutxi balitz, jabeek gutxietsi egiten dute Beteluko egoitza. Ez dituzte gure eskubideak... [+]


Irantzu Abad [Mediku akats batek kaltetua]
“Galdutako hankarentzat protesiak ordaintzeko dagokidan kalte-ordaina da eskatzen dudan bakarra”

Irantzu Abad Aznarez dut izena, Iruñekoa naiz eta 23 urte ditut. Hanka galdu nuen 14 urte nituela mediku batek meningitisa (sepsis meningococica) beharrean gripea diagnostikatu zidalako.


Alfontso Gartziandia [AHTren aurkako aktibista]
“AHT modu paregabea da diru publikoa esku pribatuetara abiada handian pasatzeko”

Alfontso Gartziandia naiz, 45 urte ditut eta Aratzurin bizi naiz. Urteak daramatzat AHT Abiadura Handiko Trenaren kontra borrokatzen. Proiektu hori zentzu askotan da kaltegarria eta, nire ustez, ez dago nondik eutsi. AHTren kontrako mugimendua hoztu egin da Nafarroan, eta... [+]


Aitor Balbas [8-80 plataformako kidea]
“Hirietako mugikortasuna gizarteko arazo askoren isla da”

Aitor Balbas dut izena, eta mugikortasun eredu berria nahi dut Iruñearentzat. Helburu horrekin dihardugu 8-80 plataformako kideok. Autoak dira hiriko erregeak, eta gure ustez, beren lekua garraio publikoak, oinezkoek eta bizikletek hartu beharko lukete. Modu horretan,... [+]


Inma Ruiz de Lezana, sexologoa
“Bizitzako uneren batean, elkarren beharra izango dugula onartu behar genuke”

Inma Ruiz de Lezana naiz, Gasteizko EMAIZE sexologia zentroaren sortzaileetako bat. 20 urte baino gehiago daramatzat bertan sexu heziketa, terapia eta aholkularitza lanetan. Azken urteetan arauz kanpoko funtzionaltasuna duten pertsonen laguntzan espezializatu naiz, sexu heziketa... [+]


2017-02-24 | ARGIA
Grabatzea ez da delitua

Azken urteotan, teknologia berriak ematen dituzten aukerei esker, Poliziak egindako eskubide urraketen eta jardun biolentoen grabatzea eta sareratzea biderkatu egin da. Telefono mugikorren kamerekin irudiak jaso eta sare sozialen bitartez zabaltzen dira lehen ezkutuan mantendu... [+]


Eguneraketa berriak daude