Alemaniako ikatz-meategi erraldoien jarduna eteten duten ekintza desobediente masiboak antolatzen ditu Ende Geländek, talde ekologistek, ezkertiarrek eta gobernuz kanpoko erakundeek osatutako elkarteak. Elkarte horren ekintzak hartu ditu eredutzat Gipuzkoa Zutikek maiatzaren 27an egin zuen protestarako, eta bertan izan zen protesta desobedientean parte hartzen Laura Wollny, Ende Gelände eta AugeCO2hlt taldeetako militantea.
Nahikoa da! esan nahi du, ez dugula ikatz gehiago erauztea nahi. Esaldi alemaniarra da, eta ezin da itzuli hitzez hitz.
2010eko udan klimaren kanpamentuak antolatzen eta meatzaritza azpiegiturak blokeatzeko ekintzak egiten hasi ginen Renanian. Geroz eta pertsona gehiago gerturatzen hasi zen, esperientzia asko bildu genuen, eta jauzi bat ematea erabaki genuen: inguruan genituen lagun eta talde politikoei galdezka hasi ginen ea ekintza talde bat osatzeko prest zeuden, eta horren emaitza Ende Gelände izan zen.
Desobedientzia zibileko ekintza masiboak egiten ditugu. Ondo prestatutako taldeak osatu eta meategietara eta meategiak zentral termikoekin lotzen dituzten trenbideetara joaten gara. Gure gorputzekin blokeatzen ditugu. Han eseri, eta polizia etorri edo gu nekatu arte geratzen gara.
Ez gaude lignitoaren —harrikatz mota bat— erauzketaren kontra bakarrik, baizik eta modu orokorragoan kapitalismoaren kontra gaude. Kapitalismoak erregai fosilen errekuntza du oinarrian, ikatzaren errekuntzarekin hasi zen Erresuma Batuan. Beraz, fosilen konbustioarekin amaitu eta klima salbatu nahi badugu kapitalismoari amaiera eman behar diogu.
Horixe da gakoa; ez dugu uste kapitalismo fosilaz harago kapitalismo berriztagarria egon daitekeenik. Kapitalismoa beti izango da fosila, biak batera doaz.
Abiapuntu batetik hasi beharra dago: gu lignitoaren kontra hasi ginen, oso kaltegarria baita klimarentzat. Gainera, gure ekintzak jendea desobediente izatera bultzatzen du; jende askok parte hartu dezakeen ekintzak dira, deialdi publikoak dira, ongi azaltzen ditugu ekintzen nondik norakoak, ez gara talde klandestino bat. Baina aldi berean, ezohiko ekintzak dira, ez baititugu egunero poliziak babesten dituen guneak blokeatzen. Posizio aktibo bat hartzera bultzatzen ditugu parte-hartzaileak, eta pentsatzen dugu jendea beste alderdi batzuetan ere desobediente izatera bultzatzen duela horrek. Beti saiatzen gara lignitoaren kontrako borroka bestelako borrokekin lotzen: errefuxiatuen aldeko borroka edo klima aldaketaren beste alderdiekin, munduaren hegoaldeko herrialdeek sufritzen duten egoera, esaterako.
Munduaren iparraldean planetako CO2aren zati handiena isurtzen ari gara, eta gainera jarduera horretan ekoitzitako produktuez gozatzen dugu. Gure bizimodua da klima aldaketaren iturria, baina eragina sufritzen dutenak munduaren hegoaldekoak dira. Han daude klima aldaketa pairatzen ari diren eremuak, esaterako itsasoaren maila igotzearekin desagertuko diren uharteak edo haziz doazen basamortuen inguruan dauden bizitokiak. Gainera, hango estatu eta gobernuak ahulagoak dira egoera horren aurrean erantzun sendo bat eman ahal izateko. Gu zerbait egiten hasi behar gara, ezin diogu eskatu Indiako inori ez dadila kotxean ibili.
Horixe da, ez da ingurumenaren edo hartz zurien kontua soilik. Ez dugu horretara mugatu nahi, gizateria osoa salbatu nahi dugu, batez ere klima aldaketa sortzearekin zerikusi gutxi duten pertsonak.
Ekintza bat egin aurretik horren berri ematen dugu, asanbladak deitu ohi ditugu egingo duguna, edo egingo dugun ia guztia azaltzeko, polizia ere adi egon ohi baita. Hainbat jarraibide ematen ditugu: gure gorputzekin egingo ditugu blokeoak, ez dugu ezer suntsituko, ez diogu poliziari eraso egingo haiek ez direlako gure helburu, gure helburuak trenbideak eta makineria dira. Prentsa ere deitzen dugu, jendeak jakin dezan zer egiten dugun.
Alemanian tradizio handia du desobedientzia zibilak, batez ere nuklearren aurkako mugimenduan. Guk egiten ditugunen antzeko ekintzak egin ohi zituzten. Eta noski, ekintza horiek legez kanpokoak dira.
Gu bezalako ekintzaile gazteak iritsi aurretik, han bizi zirenak ari ziren borrokan meatzaritza proiektuen kontra, baina beren herriak suntsitu zituzten. Politikariekin eta meatzaritza konpainiekin hitz egiten saiatu ziren, epaitegietara jo zuten, baina ez zuen emaitzarik izan. Ikatza atera nahi dutenei bost axola zaie eremu horietan edo mundu mailan gertatzen dena. Egoera horretan jo genuen desobedientzia zibilera.
Alemanian justizia klimatikoaren alde egiteak esan nahi du berehala amaitu behar dugula herrialdeko erregai fosilen erauzketarekin, gu geu kaltetzen ari garelako. Eta ez dago beste biderik hori egiteko, horregatik dauka zilegitasuna. Gure eginbeharra da.
Alemanian bide publikoak blokeatzea isunekin zigortzen dute. Baina meatzaritza egiten duten lur-eremu ia guztiak konpainien jabetzakoak dira, eta gure kontrako auzia hasi dute epaitegietan. Orain arte ez dugu arazorik eduki, epaiketak irabazi ditugu edo isun jasangarriak ezarri dizkigute. Arazoa da hasi direla gure blokeoak eragindako ekoizpen eteteen galera ekonomikoak egozten eta diru asko eskatzen.
Nazio Batuen Erakundearen klimaren goi-bilera egingo dute, eta mundu osoko estatuen ordezkariak ibiliko dira han. Halakoetan gertatu ohi den antzera, klima aldaketaren kontra zer egin eztabaidatuko dute, baina ondoren ez dute neurri eraginkorrik hartuko. Aurten Fiji uharteek antolatu dute goi-bilera, eta Alemanian egingo dute; hau da, klima aldaketaren erantzule nagusietako batean antolatuko du goi-bilera klima aldaketaren bultzatzearekin zerikusi gutxi duen herrialde batek, baina aldi berean itsasoaren maila igotzeagatik urpean geratzeko arriskuan dagoenak. Horrez gain, Bonn meatzeetatik gertu dagoen hiria da. Salatuko dugu Alemaniak ez duela horrenbeste egiten klima aldaketaren kontra, eta ez duela horrenbeste energia berriztagarri erabiltzen, askotan errepikatu arren lelo hori.
Asko gustatu eta interesgarriak iruditu zaizkit mugimendu txikiak aurkitu ditudalako, baina oso ondo errotuak herri eta bizilagunen artean. Horrek ez du oso ondo funtzionatzen Alemanian, lantzeke dugun puntua da.
Bizkaiko Foru Aldundiak abiatutako proiektuak "herritarren benetako beharrei" erantzuten ez diela salatu dute, Subflubiala EZ! plataformak deituta. Autobideak eraiki ordez, instituzioek garraio publikoa sustatu behar dutela adierazi dute.
Bi langileak oroitzeaz gain erantzukizunak eskatu dituzte, Zaldibar Argituk igandean Eitzagan eginiko ekitaldian. Justiziaren mantsotasuna salatu dute, sumarioa oraindik instrukzio fasean dagoelako.
Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi... [+]
Mingrana urrutitik ekarritako fruitua da. Punisagarra da mingrana edo alesagarra edo alegorria edo milagrana edo xokorra edo granada: Punica granatum. Punica izena latinetik dator, eta “punicum malum” izenaren laburdura da, eta punicum horrek Poenus edo Phoinikes du... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Azken glaziazioan Euskal Herriko lurraldea zapaltzen zuten mamutek, leizeetako hartzek, bisonteek eta baita hienek ere. Elur iraunkorrera eta hotzera egindako animalia horiek desagertu egin ziren baldintza glaziarrekin batera. Baina dinosauroen desagerpenaren garaian ugaztun... [+]
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Aurtengo urtarrila 1850. urteaz geroztik beroena izan dugu. Gainera, aurreko hilabeteen joera mantentzen du, azken hemeretzi hilabeteen artean, hemezortzigarrena da bero erregistroak apurtzen.
Bost urte bete dira Zaldibarren 800.000 tona zabor maldan behera amildu eta Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak aurretik eraman zituenetik. Ikerketa judiziala amaitu gabe dago oraindik, Verter Recycling enpresak ez du ezer ordaindu zigilatze lanengatik,... [+]
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Zaldibar Argitu ekimenak adierazi du "gogaituta" dagoela instrukzio fasearen iraupenarekin, bost urte igarota, oraindik ez baitira kaleratu auziaren ondorioak.
Subflubiala EZ! plataformak salatu du proiektuak ez diela "herritarren benetako beharrei" erantzuten, eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian "inpaktu larriak" eragiten dituela.
Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]
Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.