Iran urduriarazteko, emaiozu xake-mate Qatar harroputzari

  • Qatar txikia hesitu dute Saudi Arabia, Emirerri Arabiar Elkartuak eta Egipto artean, uberan jokaldira erakarri dituztelarik herrialde musulman gehiago Pakistandik Mauritaniara. Gatazkak badauka familiako liskarren usaina: anaia nagusiek, Donald Trumpek Iranen aurka egindako hitzaldi bortitzak beroturik, aukera ikusi dute familiako txikiena den Qatar arrastoan sartzeko, onean ez bada txarrean. Baina inplikazio geopolitiko handi bezain nahasiak ere bai.

‘InContext’ webgunetik hartutako irudian, AEBetako lehendakari Donald Trump eta Saudi Arabiako errege Salman Abdulaziz erregea (ezkerretik bigarrena) ‘Ezpata-dantza’ jokatzen Riadera amerikarrak egindako azken bidaian. Ekialde Hurbileko karta geopolitikoa
‘InContext’ webgunetik hartutako irudian, AEBetako lehendakari Donald Trump eta Saudi Arabiako errege Salman Abdulaziz erregea (ezkerretik bigarrena) ‘Ezpata-dantza’ jokatzen Riadera amerikarrak egindako azken bidaian. Ekialde Hurbileko karta geopolitikoa berregiteko nahian, Obamaren baretze estrategia eten eta Iran gogorrago erasotzeko deia egin zuen Trumpek. Qatar izan daiteke mugimenduaren lehen biktima.

Tomas Alcoverro (La Vanguadia) kazetari beteranoak esan ohi du: “Ekialde Hurbilaz zerbait ulertu baldin baduzu, seinale gaizki azaldu dizutela”. Lerroon ametsa ez da Arabiako Golkoa uda honetan gerrara eraman lezakeen tentsioaren azalpen totala ematea. Aldiz, interesgarria dirudi ataritik Libanon afera nola ikusten duten ezagutzea. L’Orient – Le Jour da Beiruteko egunkari nagusietakoa, burgesia kristauaren ikuspegia azaltzen duena, Mendebaldeko eredu parlamentarioaren defendatzailea, kritikoa Hezbola, Siria eta Iranekiko, herrialdea suntsitu izan duen Israelekiko mesfidatia, kritikoa ere Saudi Arabiak zabaldu duen islam atzerakoiarekiko… Hona nola ikusten duen Qatarrekoa.

Ekainaren 5az geroztik Saudi Arabia (31,5 milioi biztanle), Barherin (1,37), Arabiar Emirerri Batuak (9,16) eta Egiptok (91,5) harreman guztiak eten dituzte Qatarrekin (2,4 milioi), hegaldiak, sal-erosketak, turismoa, bisitak, harreman politiko eta militarrak… eta Al Jazeera telebistaren presentzia.

Une larriak Golkoko potentzia txiki txit aberats honentzako. Ikusi zifrak. 2,4 milioi biztanletatik –emakumeak soilik laurdena– %90 atzerritar langileak, herritartasuna ez dauka 300.000k besterik. Lurraldez Nafarroa adinakoa. Alderdi politikoak debekatuta. Munduko hirugarren gas erreserba handiena, Errusia eta Iranen ondotik.

1995ean Qatar Saudi Arabiaren menpetik askatu zenetik, tirabiran egon dira bietako dinastia agintariak. 2014an bizi izan zuten aurreko krisia, orduan ere Saudi Arabiak eta bere sateliteek Qatarretik enbaxadoreak erretiratuta.  Oraingoan gogorrago tenkatu du soka Saudi Arabiak, blokeo totala ezarriz Qatarri. Bitartekaritza lanak konplikatuagoak dira, eta bi aldeek daukate zailago atzera egitea: Qatarrek burua makurtuz gero bere izaera bera galduko luke; Saudi Arabiak Yemenen hanka sartu ostean ezin du onartu beste senide bakar batek ez obeditzerik, herrialde musulmanen lidergoa dauka jokoan.

Idatzi du Anthony Samranik: “Riad mehatxatuta sentitzen da. Alde batetik Iran indartzen ari da Ekialde Hurbilean. Bestetik, ugaritu dira orain arteko ordena zalantzan jartzen duten mugimendu lotsagabeak, laikoak bezala islamistak. Riad da gaur egun kontra-iraultza anti-iraniarraren, anti-islamistaren eta antidemokratikoaren aitzindaria. Saudi familiak azken iltzea josi nahi dio ‘udaberri arabiarren’ zerraldoari”.

Iran makurtzea da gako nagusietako bat. Energia atomikoaz AEBekin lortutako akordioa gora behera, eskualdean duten hegemonia sendotzen jarraitzen dute iraniarrek, kontrolatuz Irak, Siria, Yemen eta Libanoko gobernuak –Beirutetik hala ikusten da potentzia xiitaren indarra–. Saudi Arabiarentzako bezala Israelentzako Iran da etsai nagusia, Ekialde Hurbil osoaren egonkortasunaren mehatxua. Donald Trumpek alde betara utzi ditu Obamaren epelkeriak eta bat egin du ikuspegi horrekin. Egoera horretan Qatarrek eutsiko dio?

Egunkari berean Emile Sueurrek sinatu du krisiaren galtzaile probableena iradokitzen duen editoriala: “Qatar funanbulista balantzaka hasi da”.

Trumoi bat ekaitz bihur litekeena

Hamad al-Thani emirra egin delarik Qatarreko erregetzaren jabe –Sueurren analisian– 1995ean, orduan nabaritu ziren urte batzuk lehenago eskualdea astindu zuten Basamortuko Ekaitzaren –Irakek Kuwait inbaditu osteko gerra–eraginak. Iranen anbizioak batetik eta Saudi Arabiarenak bestetik, Qatarreko emirrak ulertu zuten tronuari eusteko, emirerria bizirik atxikitzeko, leku bat eman behar ziola munduko mapan.

Qatarrek ez dauka horretarako ez indar militarrik, ez behar adina biztanle, ez kokapen geografikorik. Baina oso aberatsa da. Gas-dolarrak inbertituko ditu diplomaziaren osagai orotan (kultura, kirola, hedabideak, politika, ekonomia) Riad handiaren itzalari eskapo egiteko.

Al Jazeera izan da ofentsiba orokorraren tresna nagusietako bat: iraultza eskualdeko hedabideen panoraman, Ekialde Hurbil osoan eragin ahalmena ematen duena, audientzia harrigarriekin, beste agintariak haserraraziz.

Diplomazia ekonomikoa lantzeko, gasaren etekinekin funts handi bat sortuko du Qatarrek, krisiarekin diru gosez diren Alemania, Estatu Batu, Frantzia edo Erresuma Batuko konpainietan eta zor publikoetan inbertitzeko. Kirolean ere nahi du distira Qatarrek, aipatu beharrik ez Barcelona FC bezalakoetan egindako inbertsioak, munduko futbol txapelketa 2022rako… Hezkuntza eta kulturak, hitzarmenak AEBetako eta Europako unibertsitate onenekin.

Benetako fronte diplomatikoan, geopolitikan daukan txikikeria gainditzeko ekilibristarena egingo du. Israelekin hasieran harreman guztiak eten, gero saiatu Gazan agintzen duen Hamasekiko bitartekaritza egiten… aldi berean Hamaseko buru nagusia Dohan aterpetuz. Berdintsu AEBekin, Ekialde Hurbileko egoitza militar nagusia eman al-Udeid basean Siria eta Iraken Estatu Islamiarraren kontrako erasoak bertatik egin ditzan, eta aldi berean talibanen bulego ofizial bat baimendu Dohan. Bestalde, Al Kaeda eta Estatu Islamiarrari Qatarrek emandako laguntzaz asko idatzi da, baina honetan ere ez du oso ezberdin jokatu bere anaia nagusi saudiarengandik. Geopolitikak klase guztietako joko kontraesankorrak baimentzen ditu.

Baina Iranekiko harremanak ere kudeatu behar ditu, eta honetan oso aparte dago Riadeko buruen interesetatik. Iranek eta Qatarrek konpartitzen dituzte Persiar Golkoko urpean dautzan gas hobi erraldoiak, munduko handienak. Ezin zuen parte hartu, beraz, Irak isolatzeko kanpaina arabiarrean.

Qatarren ekilibrista-diplomaziak bere bidea txukun egin zuen, harik eta 2013an Egipton militarren kolpe batek azpiratu zuen arte Mohammad Morsi, qatartarrek babesten zutena. Golkoko herrialdeen arteko krisi diplomatikoa ere garaitsu horretakoa da, 2014koa.

Eta gauzak baretuta ziruditenean, aurten bertan iritsi da Donald Trumpen bisita Riadera, Iranen kontrako mintzaldi bortitza eta Obamaren aroa finikitatuz Saudi Arabiaren eta AEBen arteko harremanen berotzea.  

“Riad eta bere aliatuek –amaitzen da editoriala– ez dute denborarik galdu zauria urratu eta lotsagabeegi jokatu duen Qatar berriro arrastoan sartu nahi izateko. Gaur, Mendebaldeko agintarien isiltasun handiaren aurrean eta Saudi Arabiak eskualdeko kartak berriro bere nahieran banatzea erabaki duenean, Qatar funanbuloak lan handiak eduki behar ditu alanbrearen gainean irauteko. Hortik aurrera, baliteke trumoi diplomatiko honek iragartzea Ekialde Hurbileko ekaitz berriren baten hasiera”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekialde Hurbila
2024-12-17 | Rafael Poch | CTXT
Analisia
Siriaren porrotak areagotu egin du Palestinaren tragedia

Gero eta bideragarritasun handiagoa hartu du –eta hartuko du– Israelen planak, palestinar herria beraien lur martirizatuetatik kanporatzeko. Iraganean Far West amerikarreko etnia indiarrekin gertatu zen bezalaxe da. Iranen aurkako gerra inoiz baino gertuago dago.


Kobane hiriaren aurkako erasoaldia hasi du Turkiak

Astelehenean Manbij hiria hartu du Turkiaren babesa duen SNA Siriako Armada Nazionalak. Kurduen iraultzaren erreferente nagusia da Kobane, bertan garaitu zuten Estatu Islamikoa taldea orain zortzi urte, Rojavako Iraultzari hasiera emanez.


Irango programa nuklearra eraso? Adituek diote ezetz, denboraren orratzak baietz

Tel Avivek Irango programa nuklearra erasotzea hipotesia baino gerta litekeen zerbait dela esateko, atzera begiratu du hedabide ugarik: 1981ean Iraken eta 2007an Sirian, ehiza-hegazkin israeldarrek erreaktore bana birrindu zuten. Baina aurrekari horiek ez dute zer ikusirik... [+]


Sinwarren hilketaren ondoren, gerrak bere horretan jarraitzen du

Yahya Sinwar Hamaseko burua hil ondoren, Ekialde Erdiko gerrak nola jarraituko duen aurrera mintzagai da hilketaren biharamunean. AEBek, Joe Bidenen ahotik, berehala iragarri dute orain su-etenak bidea libre izan dezakeela. Bide beretik jo dute Mendebaldeko hainbat buruzagik... [+]


Libanon lur erasoa hasi du Israelek, herrialde gehiago bonbardatu bitartean

“Gerraren hurrengo fasea” hasi duela iragarri du Israelgo Armadak. Beirut hiriburuan, Gazan eta Sirian ere egin ditu bonbardaketak, eta Iran mehatxatu du berriz ere. AEBek jakinarazi dute soldadu gehiago bidaliko dituztela Ekialde Hurbilean dituen baseetara, Israeli... [+]


Israelek Libano bonbardatuta gutxienez 492 hildako eta 1.645 zauritu eragin ditu astelehenean

Azken urteetan ikusi gabeko bonbardaketa egin du Israelek Libanoko hainbat hiritan. Astelehenean, gutxienez 492 pertsona hil dituzte eta 1.645 zauritu, Libanoko osasun ministerioak emandako datuen arabera. Horrez gain, ostiralean Hezbollahren bi komandante hil zituen Israelek... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


Israelek Libano gogor kolpa dezake hurrengo egunetan, eskualde mailako gerra arriskua areagotuta

Israelek Hezbollahri egotzi dio larunbatean Golango gainetan gutxienez hamabi pertsona hil dituen bonbardaketa, baina milizia xiitak ez du bere gain hartu. Israelek Libanoko gune ugari bonbardatu ditu jasotako azken erasoaren ondoren.


Holokausto, apartheid, ‘nakba’

Estatu palestinar bat, bi estatu edo batere ez. Horiek dira Palestinako gatazkaz aritzean irudikatzen diren irtenbideetakoak. Egungo Gazak eta Zisjordaniak osa dezakete Palestinako Estatua; edo izan daiteke Zisjordaniako A eremua bakarrik –Palestinako Agintaritzako... [+]


2024-04-15 | Axier Lopez
Iranen erasoa Israelen aurka
Gerra gehiago, hipokrisia handiagoa


Iran, Hezbola, Itsaso Gorria… Gerra Gazatik Ekialde Hurbilera zabaltzeko arriskua erreala da

Azken asteetan zabalduz zihoan mehatxua geroz eta errealagoa da: Gaza erabat suntsitzen dabilen gerra Ekialde Hurbilera hedatu daiteke. Hiru lurralde dira tentsio gorenean –Hezbolaren bidez Libano, Iran eta Itsaso Gorria– eta beste batzuk ere sartu daitezke dantza... [+]


Sei Egunetako Gerra: ezpata esku batean, gezurra bestean

Gerra eta gezurra bat doaz eta oso gaitza da jakitea gerra batean nor zertan dabilen kazetariak edo bestelako iturriak tartean ez badira. Israelek historikoki erakutsi du ezpata dantzatzeko indarra eta gezurra maneatzeko abilezia. Orain Gaza bonbardatzen ari denean, ospitaleei... [+]


Gerra Hotza eta Erromatar Inperio baketsua

Ekialde Hurbila, K.o. II.-III. mendeak. Erromatar Inperioak 1.000 kilometro inguruko defentsa lerro bat osatu zuen ekialdeko limes edo muga zaindu eta persiar armadaren nahiz tribu nomaden erasoei aurre egiteko. Lerro hura iparraldetik hegoaldera luzatzen zen, Palmiratik egungo... [+]


Indarkeriaren gailurra duela 6.400 urte

Nature aldizkarian argitaratu berri duten lan batean, duela 14.000 eta 2.400 urte arteko 3.500 indibiduoren hezurrak aztertu dituzte, indarkeria seinaleen bila, egitura politikoen garapenak gizakien arteko indarkerian nolako eragina izan zuen aztertzeko.


Eguneraketa berriak daude