Euskal musika eszenaz eta genero harremanekin duen loturaz aritu dira topatu eta Klitto atariak Izaro Andres Zelaieta (Izaro), Ane Bastida Saiz (Hesian, Lauroba…) Onintza Rojas Olazabal (Koban), eta Olatz Salvador Zaldua (Skakeitan, Olatz Salvador) musikariekin.
Gasteizko Azkena Rock, BBK live edo Hatortxu Rock jaialdian dauden emakume musikari kopuru baxuagatik polemika sortu zen arren, musika eszena parekidea ikusgarritasunaz harago dagoela diote. Hala ere lagin horrek berdintasunetik oso urrun gaudela erakusten dutela adierazi dute bi atariek elkarrekin ateratako oharrean.
Jarraian, elkarrizketako aipu interesgarrienak batu ditugu:
Oholtzara emakume gutxiago igotzearen arrazoiez
“Gizon izate hutsagatik pribilejio ugari ematen zaie mutilei. Zergatik ez gara emakumeak oholtza zapaltzera hausartzen? Askotan gertatu zait jendeak pentsatzea taldeko baten bikotekidea naizela, adibidez. Zergatik? Eszenatoki bueltan denak mutilak direlako, eta inertziaz nahigabe denak mutilak direla pentsatzen dugulako.” (Olatz Salvador)
“Askoz neska musikari gehiago daude oholtza kanpoan bertan baino. Zergatik? Ez dakit baina mutil talde asko daude, ondo jo gabe animatzen direnak. Zenbat mutil ikusi dituzu gaizki abesten? Galdetu zidaten, eta asko izan dira. Baina neska bat gaizki abesten? Sekula ez. Izan ere, mutilei baimentzen zaie akatsak egitea, baina neskoi ez. Eta ikuspegi hori aldatzean aterako da neska talde mordoa. Asko garelako eszenatokira igo nahi dugun neskak, ateratzeko zain gaudenak”. (Izaro Andres)
“Neska izateagatik ez dago preferentziarik, eta hemen bagaude gure lanagatik da, eta merezi dugulako. Eta hori sinetsi behar dugu”. (Ane Bastida)
Emakume izate hutsagatik jasotako kritikez
“Publikoak gure musikaz gain gu ere baloratzen gaitu, eta gure inseguridadeak handitzen dira. Ahalduntzea egin behar izan dugu horrenbeste jendek gutaz esango duenaz ez hainbeste pentsatzeko. Baina errealitatea da ez dela kontzertu bakarra egon taldean neska gehiago garela gogorarazi ez digutena. Musikaria zara, baina lehenago emakumea, eta uneoro gogorarazten dizute”. (Onintza Rojas)
“Nire taldeko mutilek jasotzen ez dituzten kritikak jasotzen ditut nik, ez soilik musika ikuspegitik: ze ile kolore, nola noan jantzita... bestelako kritika ugarai entzun behar izan ditugu”. (Ane Bastida)
“Eszenatoki batera emakume bezala igotzen zaren momentuan, epaiketa musikal bat dago, alde batetik, baina bestetik beti dago epaiketa sexuala, beti: nola zoazen jantzita… Eta nire taldekide mutilek horrelakoak ez dituzte jasan behar. Eskubidea dugu eszenatoki batean egon eta nahi dugun bezala egoteko: polita, itsusi, ondo edo gaizki jotzen”. (Izaro Andres)
Eszena eta jarrera maskulinoez
“Estilo asko oraindik ez ditugu jorratu eta talde punkyen eredua jarraitzen dugu, beraien patroiak. Maskulinizatu behar izan dugu askotan eszenan sartzeko Musika egiteko era femeninoago bat behar dugu”. (Olatz Salvador)
“Jarrera maskulinoagoak hartzera behartuta sentitu naiz. Normala da, batzuetan 16 laguneko lantaldean neska bakarra ni izan naiz eta. Une oso deserosoak bizi izan ditugu”.(Izaro Andres)
“Arazoa hala ere ez da emakume edo gizon izatea bakarrik, gune askeak beharrezkoak dira norman sartzen ez diren gorputz horiek guztientzat. Eta espazio guztiak askatu behar ditugu, bai. Baina bitartean beharrezkoa da gune aske batzuk bada ere sortzea”. (Onintza Rojas)
Eredu eta erreferente faltaz
“Abesten diren gauza gehienak mutilek idatziak dira. Emakumeen bizipenak ez daude oholtzetan. Nik neuk, musika sortzen duten emakumeak bilatu behar izan nituen, bestela oso bakarrik sentituko nintzateke”. (Olatz Salvador)
“Belakoko Krisen artikuluarekin bat egiten dut. Ni ez naiz igotzen eszenatokira ezer aldarrikatzera, musika egitera baizik. Baina egia da erreferenteak behar direla, eta gure ardura ere badela hori. Oholtzak hartu behar ditugula kontziente egin behar gara. Asko gara eszenatokira igo nahi dugun neskak, ateratzeko zain gaudenak”. (Izaro Andres)
“Guk ez badugu gure bidea egiten, ez digute lekurik utziko. Gu animatu behar gara”. (Ane Bastida)
Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024
--------------------------------------------------------------
Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]
Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------------
Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]
FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.
Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.
---------------------------------------------------------
Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.
Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]
22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]
Bidea da helmuga
Kokein
Balaunka, 2024
--------------------------------------------------
Eibarko rock talde beterano hau familia oso desberdinetako lagunek osatu zuten aspaldi eta ia fisurarik gabe hamarkadatan eutsi dio. Izan ditu atsedenak, gorputzak hala eskatu... [+]
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
Duela 150 urte, 1875eko martxoaren 7an jaio zen Maurice Ravel musikagile eta konpositorea, Ziburun. Mundu mailan ospetsu dira haren lanak, bereziki Boleroa. Sarri aipatzen da Parisen bizi izan zela, kontserbatorioan ikasi zuela aro berri bateko irakasleekin, munduko txoko... [+]
Zuloa
Merina gris
Sonido Muchacho, 2025
-------------------------------------------------------
Euskal Herrian ez da orain arte horrelako musika elektronikorik egin. Esango nuke Merina Grisek historian euskaraz egin den elektronika eta hyperpop diskorik landuena egin... [+]
Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean, Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]
Bidai on bat
Braulio
Autoekoizpena, 2024
-----------------------------------------------------
Nik ez nioke talde bati Braulio izena jarriko; eta seguruenik inork gutxik hasiko luke lan bat sei minutuko iraupena duen kanta batekin. Baina hauei parra die eta horri esker... [+]