Sare sozialek markatzen diguten egunerokotasuneko abiadura bezain bizian doaz ARGIAko sare sozialetako jarraitzaileen kopuruak gora. 30.000ra iritsi gara asteotan Twitterren. Eta lerro hauetan ospakizun txikia egiteko eskatu didate.
Aitzakia hori hartu dugu ARGIAk mundu honetan dituen mugimenduei erreparatzeko. Zein momentutan erabakitzen du hedabide honek sare sozialen zurrunbilo geroz eta indartsuago honetan muturra sartzea? Euskal hedabideen artean lehenengotakoa izan zen etxe hau mundu birtual horretan proba egiten. Zergatik? Batez ere galtzeko gutxi eta irabazteko asko zegoela uste zelako, eta aukera ikusten zelako webguneari falta zitzaion bultzadatxoa bide horretatik etortzeko.
Azken datuen arabera ARGIA euskal hedabideek amaraun hauetan betetzen duten espazioen artean oso leku onean agertzen da eta audientziarik handienetakoa du. Mugimendu handia du sarean eta bertxio eta elkarbanatze asko izaten dira batean eta bestean.
Facebooken 20.000 jarraitzailera heltzear da komunikabidea, baina Twitterren baino 10.000 lagun gutxiago baditu ere, hemen izaten da saltsarik handiena eta argia.eus webgunera bertatik iristen dira sarrera gehien.
Telegramen berriz, 750 lagun inguru biltzen ditu ARGIAren komunitateak, baina besteekin alderatuta zifra asko jaisten bada ere, kontuan izan behar da Euskal Herriko hedabideetan komunitate handiena daukagula, eta zer esanik ez euskarazko komunitateez hitz egiten badugu. Instagram da eman den azken saltoa, eta 2.000 jarraitzaile inguru biltzen dira hemen.
Sare sozialetarako ARGIAk badu bere estrategia. Kazetari bakoitzak du bere kontu pertsonala eta bertan jorratzen ditu bere intereseko gaiak. Baina horrez gain, ARGIAren kontu guztietarako denok ditugu gakoak eta denon artean ateratzen da aurrera.
Asko hitz egin da, dena dela ere, multinazional batzuen jokoetan ari garela etengabe, eta kontziente izan behar dugula gure materiala ezin dugula beren esku bakarrik utzi. Dena gorde behar dugu. Zer gertatuko litzateke egun batean sareak itxi eta sartzeko ordaindu egin beharko bagenu? Tresna oso eraginkorrak dira informazioa zabaldu eta jasotzeko, baliagarriak gure edukiak zabaltzeko, baina noren eskuetan gauden ahaztu ez dugu egin behar.
Gaur egungo eta etorkizuneko mundua ulertzeko gakoak eskaintzen dituen ezinbesteko liburua kaleratu du ARGIAk, Pello Zubiria Kamino kazetariaren eskutik. Aldizkariaren Net Hurbil sailean hogei urtez egindako artikulu mamitsuetatik abiatuta, munduko bazter askotako krisi eta... [+]
Garbiñe Larrearen Sendabelarrek dakitena liburuak iaz izandako arrakastaren ondoren, proposamen berri batekin datorkigu aurtengoan: Sendabelar baratzea. Aurreko lanean sakonean landutako 12 sendabelar aukeratu eta horiekin baratzea sortzea proposatu digu, horretarako... [+]
Garbiñe Larreak Sendabelar baratzea argitalpena aurkeztuko du Hernanin, azaroaren 26 goizean. Egileari galdetu diogu bai loreontzietan eta bai baratzean norberak lantzeko moduko hamabi sendabelar proposatzen dituen liburuxka biribil honetaz. Maitane Gartziandiaren... [+]
Ilargia eta Landareak agendan Jakoba Errekondoren aspaldiko konplizea da Antton Olariaga marrazkilaria. 2023ko aleari ere berak jarri dizkio irudiak, eta sortze prozesuaren inguruan gehiago jakiteko, elkarrizketa egin diogu komikigile usurbildarrari. Baratzerik ez omen du, baina... [+]
Honezkero 2023. urtera begira jartzea gehitxo irudituko zaio norbaiti akaso, baina errealitatea da bi hilabete eskas falta direla urte zaharrari agur esateko. Baratzea, landareak, lorategia nahiz fruta-arbolak dituztenentzat ia ezinbesteko tresna bihurtu den Ilargia eta... [+]
Lurra herriari deika kanpainaren bigarren kolpea iritsi da. Pandemia garaian jarri zuten martxan proiektua ARGIAk eta Euskal Herriko agroekologia mugimenduak elkarlanean. Kutsatze arriskua zela-eta azokak debekatu zirenean, saltoki handiak irekita mantentzen ziren bitartean.
Urriaren 13an Alegian aurkeztuko du ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak Ilargia eta Landareak 2023ko agenda. Ilargiaren arabera datorren urtean garai bakoitzean zer lan egin azaltzen du, bai baratzean, basoan, lorategian eta fruitu-arboletan. Aurtengo agendaren gaia animaliak da,... [+]
Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes... [+]