Erabat egia ez den arren historia ez dela errepikatzen, ez da gezurra ere “Nihil novum sub sole “ (Deus berririk ez eguzkipean) esaera zaharra. Giza komunitateetan beti daude bakan batzuk nola edo hala besteei agindu nahi dietenak, botere irrika asetzeko gai direnak erabiltzeko jainkoak, ideiak, hierarkiak, beldurrak eta gorrotoak. Krisiaren izaera ekonomiko eta energiazkoarekin batera buruzagi, nagusi eta tiranoen ezaugarriei erreparatzea komeni da. Arrastoa jarrai dakieke historian barrena.
Asko dira oraindik irentsi ezin dutenak Donald Trump bezalako gizon xelebre batek lortu izana munduko inperio nagusiaren lehendakaritza bereganatzea. Pailazoa, astakirtena, munstroa… “Hala ere, geroztik ohartu gara kanpaina burutsua egin duela, hanka sartzeak ere ondo kalkulatuta eginez. Demagogoa, jende ikusezin, baztertu eta desklasatuen buruzagi bilakatu nahi izan du elite agintariaren kontra. Egin duen bideak oroitarazten ditu antzinako tirano greziarrak, Atenasko Pisistrates esaterako, gai zirenak herri xehearen haserrea erabiliz agintearen jabe egiteko”.
Hitzok AEBetako hauteskundeen biharamunean idatzita daude “Donald Trump, bere orrazkera bitxia eta David erregea” artikuluan. Egilea, Christian-Georges Schwentzel historiagilea, berrikitan plazaratu duena La fabrique des chefs, Buruzagien jitea, estiloa. Antzinako Grezia eta Ekialde Hurbileko historian berezitua, Akhenatonengandik Donald Trumpenganaino pasatu diren agintari ugari erkatu ditu liburuan.
Buruzagiak, jefeak, xefak, izan tribuenak, estatuenak edo gerrarienak. Jendarte guztietan botereak liluratzen ditu batzuk betidanik, historiaurrearen akaberatik, Mesopotamian bezala Egipton edo Grezian. XXI. mendean berriro agintari karismatikoen aroan sartu gara, Schwentzelen aburuz, II. Mundu Gerratik landa erregimen autoritarioak hondoratzen ikusi ostean, faxismoa lehenik, geroago sistema sobietarra ere erori zen, Latino Amerika gehienean diktadurak amaitu… Agintari boteretsuen itzultzea hasi zen Vladimir Putinekin 1999an. Gero ikusi dira guregandik hurbilago Victor Orban Hungarian, Erdogan da horien baliokidea Turkian.
Trumpen kasura etorrita, azken hamarkadetan AEBetako bizi politikoa elkarren artean banatu duten bi familia aristokratikoei egin die aurre. Lehenik Bushtarrei, errepublikanoen buruzagitzarako lehian Jeb Bush eliminatuz. Akabo Bush III… eta agur Clinton II, Hillary bera klan politiko boteretsu bateko printzesa izaki.
Trump bera ere aristokrata da, esan nahi baita aberats handia, baina baztertutako aristokrata, duela 2.500 urte Grezian ugaritutako tiranoak ziren bezala (Atenasko Pisistrates, Korintoko Kipselo...). Denek herri xehearen egonezina erabiliko dute oligarkiaren klan nagusiei gaina hartzeko. Herri xehea establishmentaren aurkako argudioekin jokatuz erabiltzen Vladimir Putin izan da gure garaietan lehena.
Jendearen beldurrarekin jokatuz, hasteko. Gizakia funtsean beldurtia da, dio Schwentzelek, eta beldur hori erabiliko dute Mesopotamiako lehenbiziko buruzagiek. Gosetearen beldur baita jendea, xefak bere burua ezartzen du populuaren eta eguraldiaren, ondorioz uztaren eta janariaren, berme diren jainkoen arteko bitartekari. Zer besterik egin dute gaur Trump edo Putinek beren herrikideen ikararekin? Beldurra esku batean, propaganda bestean. “Ez da Machiavelli jaio arte itxaron beharrik makiabelismoa aurkitzeko jendarteetan”.
Munduan behin eta berriro ikusi da hauteskunde araututako sistema bat autoritario edo monarkiko bihurtzen. Erroma errepublikarrak estatuaren buru bi gizon zeuzkan, bi kontsul urte beterako hautatuak, hori zen erregetzara ez itzultzeko bermea. Alabaina, kanpotiko mehatxuak irekiko dio bidea buruzagi indartsuak edukitzeko gogoari, Erromaren kasuan barbaroek eta piratek sortutako egonezinak.
Kristo Aurreko I. mendean Erromak eduki zuen gaur Turkia den eskualdean, orduan Ponto, Mitridates izeneko errege barbaroa, “garai hartako Bin Laden” dio ironiaz Schwentzelek, milaka erromatar masakratu zituena. Barbaroen presioa, piratak, Mitridates… azkenean Erromak ontzat eman zuen ordura arte politikoki zuzena ez zirudiena, berriro botere osoa uztea gizon bakar baten eskuetan: horra Julius Caesar.
Kalparraren mintzoa
Txiste asko egin zaio Trumpi bere ilaje itsusiagatik, hozkia ematen duen tupe horiztagatik. Baina elitea –jende xehe haserretu askorekin batera– gorrotatzen duela dioen enpresarioak urguiluz zaintzen du bere orrazkera demasa, goizero harrotuz sprayz, kasko urrekara bat balerama bezala. “Erakutsi nahi du inork ez bezalako kalparra daukala, berezia, marka pertsonala ematen diona, dotorezia bat, hautatua izatearen arrastoa”. Karikaturagileek jakingo ez duten arren, Biblian bada norbait kalpar harroak daramatzana Jainkoaren hautatu izatearen markatzat: David, errege-mesias bera inor izatekotan, Goliat makurrarazteko gai.
Trumpek orrazkera deigarria bihurtu du fetitxe. Hauteskunde kanpainako mitinetan behin eta berriro errepikatuko du erritoa: entzuleetako bati eskatzen dio igo eta ukitzeko bere ileak, zertifikatzeko ez dela peluka bat. “Frogatu nahi du itsusia bai baina ez dela gezurtia, ez dela hipokrita: jendeak behar zuen gizon probidentziazkoa dela. Haren ilajea autentikoa da, bere hitzak bezala eta Amerikanoei promes egiten die: handitasuna itzuliko diela, urguilua, Make America Great Again (AEBak berriro handi egin) esloganak dioen bezala.
“Mundua hondoratzen ari denean, jendeek lider indartsu bat eduki nahi dute, Amerika babesteko gai izango dena” esana du. Trebezia handiz erabili du AEBetako jende gehienek barneratua daramaten kultura judeo-kristauaren pasartea: David versus Goliat. Clintonen kontrako hizkera misoginoa ere subkontziente horretan ondo sartzen da. Azkenean katoliko eta ebanjeliko kontserbadoreen liderren babesa jaso du. Elkarte ebanjeliko indartsuenaren buruak espreski konparatu izan du Trump David erregearekin, beste batek paralelismoa egin zuen batak eta besteak emakumeekin egindako bekatuekin; alegia, Jainkoak usaintzen duela gizon berezien karisma, bere artaldearen artzain izateko hautatuz ahuleziak ere badituzten buruzagi bulartsuak.
Karisma diozu? Historia zaharrari bezala gaurko aktualitateari erreparatuta, Schwentzelek ikusten duena da karisma ez dela hainbeste buruzagiaren barnetik ateratzen baizik eta bere aginduetara jarri nahi duten jendeengandik. “Karisma, edertasuna bezala, subjektiboa da. Ez ahaztu karisma eta xarma sustrai bereko hitzak direla. Adoratzaileak dira liderra karismatiko ikusten dutenak. Norbait karismatikoa iruditzen zaizula esatean funtsean diozu maite duzula. Buruzagi izan nahi duenaren aztikeria da karisma daukala erakustea edo erantzun egokia ematea jendearen artean dagoen karisma eskariari”.
Adolf Hitler ere ez zen berez gizon karismatikoa, baina Alemania umiliatu hartan herritarrek sentitzen zuten halako norbaiten beharra eta une egokian iritsi zen. Berak eman zien irrikaz eskatzen zuten erantzuna.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.
Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]
Trumpen muga-zergen inguruan, orain arte, inor gutxik aipatu du horren guztiaren iturburua eta, Sun Tzuren ikuspuntutik, ekimenaren akatsik larriena izango litzatekeena: estrategia zuhur eta sakonik eza.
Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]
Mundu osoarentzat %10eko muga-zerga globala inposatuko du Donald Trumpen administrazioak, eta hainbat herrialderen inportazioak are gehiago zergapetuko ditu, tartean Txinakoak (%34) eta EBkoak (%20). Baina Hegoalde Globaleko herrialdeak izango dira kaltetuenak: Lesoto (%50),... [+]
Heriotza-zigorra eskatzeko argudio gisa, "indarkeria politikoko ekintza" izan zela adierazi du AEBetako Fiskal Nagusiak.
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Signal aplikazioaren talde batera sartzeko gonbidapena iritsi zitzaion Jeffrey Goldberg The Atlantic hedabideko editoreari, Michael Waltz AEBetako Segurtasun Nazionalerako aholkulariak bidalia. Yemengo hutien aurkako erasoak koordinatzeko erabiltzen zuten taldea... [+]