Euskararen erabilerak %20 egin al dezake gora astebetean?

  • Konpromisoa hartu duzu. Zerrenda osatu duzu zure etxekoekin, lagunekin, lankideekin eta ezagunekin. Denek euskaraz ulertzen dute. Zure erronka astebetez haiei euskara hutsean egitea izango da. Lasarte-Orian egin zuten erronka hori eta partaideei hiru aldiz galdetu zieten euskararen erabileraren zenbatekoa. Erronka hasi aurretik %62,4koa zen; astebeteko erronka egin eta gero erabilera %83,8ra igo zen; eta handik hiru hilabetera %81,3an zegoen.

Erronkan 957 pertsonak “ahobizi” rola hartu zuten eta 1.927 lagunek “belarriprest” rola. 104 “ahobizik” erantzun zituzten erabilerari buruzko hiru galdetegiak eta 500dik gora “belarriprestek”. Argazkia: Txintxarri aldizkaria.
Erronkan 957 pertsonak “ahobizi” rola hartu zuten eta 1.927 lagunek “belarriprest” rola. 104 “ahobizik” erantzun zituzten erabilerari buruzko hiru galdetegiak eta 500dik gora “belarriprestek”. Argazkia: Txintxarri aldizkaria.

Udaltop, Udaletako Euskara Zerbitzuen topaketetan, Lasarte-Orian, eskaini ziren datuok eta beste hainbat maiatzaren 11n. 2016ko urriaren 23tik abenduaren 3ra bitartean Lasarte-Orian bertan “Baietz 40 egun euskaraz!” erronka egin zuten Ttakun Kultura Elkarteak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak. Herri erronka baliatuta, ikerketa egin dute eta Pello Jauregi EHUko irakasleak ikerketa-ekintzaren emaitzak aurkeztu zituen.

Zein izan zen “ahobiziaren” soslaia? 40 urte inguruko emakumea, euskaraz ulertzeko eta mintzatzeko gaitasun ona duena, eta erronka bereziki etxekoekin eta lagunekin gauzatu zuena

Datu deigarriena sarreran aipatu duguna da. Astebeteko erronkan parte hartu zuten “ahobiziek” –euskaraz egiteko konpromisoa hartu eta rol horri zegokion txapa paparrean jarri zuten– euskaraz zeinekin arituko ziren beraiek aukeratu zuten (senideak, lagunak, lankideak, ezagunak). Ulertzekoa da astebeteko erronkan, halako epe laburrean, erabilerak erraz gora egitea, %62,4tik %83,8ra. Pello Jauregi bera eta beste hainbat harritu duena da hiru hilabete ondoren erabilera %81,3an mantentzea. Datuok ikusita jardunaldietan bati baino gehiagori etorri zitzaion galdera: “Portzentajea zenbatean egongo da hemendik urtebetera?”.

Zein tarte zegoen euskararen erabilera hobetzeko eta zenbat egin zuen gora astebeteko erronka garaian eta ondoren? Hasierako erabilera %62,4koa bazen, hobetzeko tartea %37,6koa zen. Bada, erronka garaian euskararen erabilerak hobe zitekeenarekiko %56,9 aurreratu zuen. Handik hiru hilabetera portzentajea %50ekoa zen.

Galdera “belarripresti”: Erronka aurretik baino gehiago hitz egin al dizute euskaraz erronka garaian etxekoek? %74,5ek baietz dio. Portzentajea, asko jaisten da hiru hilabetera. Orduan %27,8k dio etxekoek euskaraz hitz egiten diotela

Emaitzetan ez dago ustekabekorik generoari, adinari, harreman motei eta euskara gaitasunari begiratzen badiegu. Hau da, euskaraz aritzeko konpromisoa emakumeak ala gizonak hartu ia ez dago alderik erabilera-bilakaeran. Erabilerak ez du gora edo behera nabarmen egiten “ahobiziaren” bikotea senidea, laguna, ezaguna ala lankidea izan. Parte-hartzailearen hizkuntza gaitasunak ere ez du aldaketarik eragin. Zerbait aipatzekotan, oso ñabardura leuna bada ere, adinaren araberako portzentajeak dira. 16-30 urte artekoek eman dute jauzi handiena erronka aurreko eta erronka ondorengo erabilera datuetan, eta handik hiru hilabetera egindako galdeketaren erantzunen arabera, aldaketari ondoen gazteek heldu diote. Hurrenez hurren horrela dira datuak: %60,1eko erabilera, %84,7koa, eta %84,7koa.

Zuk euskaraz egiten badidazu... ni ez naiz atzean geratuko

Zu “belarriprest” zara. Zuk hartu duzun konpromisoa ez da euskara hutsean aritzea, baizik eta paparrean jarri duzun txapari esker, “ahobiziari” bi mezu eman dizkiozu: “Nik euskaraz ulertzen dut eta  zuk niri euskaraz egitea ondo hartzen dut”. Beraz, “belarriprestei” ondoko galdera egin zioten erronka bukatutakoan, horien kasuan sei asteko erronka: Zuri erronka aurretik baino jende gehiagok hitz egin al dizu euskaraz erronkan zehar? Eta baiezko erantzuna %64,9 eta %77,4 artean dabil. “Belarriprestek” diotenez, lankideak dira euskaraz gehien egin diotenak. Harroaldiak ordea, oso nabarmen egiten du behera galdera bera hiru hilabetera egiten zaionean, alegia, jada paparrean “belarriprest” modura identifikatzen duen txaparik ez daramanean. Portzentajeak harreman eremuen arabera %52,7tik %27,8ra doaz. Etxekoak dira “belarriprestei” euskaraz egiteari gehien uzten diotenak.

Eta “belarriprestak” “ahobiziari” euskaraz erantzuteko joerarik izan al du? Bada, %75,8k dio nabarmen izan duela euskarara jotzeko joera

Beste galdera bat ere egin zitzaien “belarriprestei”: “Ahobiziak” zuei etengabe euskaraz ari zitzaizkizuenez, zuek hartu al zenuten euskaraz erantzuteko joera? Pello Jauregi ikerlariaren ustez, galdera horren erantzunek erakusten dute simetriarako joera egon dela, hau da, nahiz eta euskaraz egiteko konpromisorik ez hartu, eta nahiz eta sarri euskara gaitasun ahula izan, “ahobiziek” berera eraman dituzte “belarriprestak” eta euskara “kutsatu” diete. Euskararako joera nabarmena izan duela erantzun zuen %75,8k eta %18k joera pixka bat. Gaztelaniari nabarmen edo pixka bat heldu ziotenak %6,2 dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Egia eredua
Ikasle gaztelania-hiztunak 48 orduz galegoz

Galiziako Oleiros udalerriko María Casares ikastetxe publikoko ikasleak dira. 12 eta 17 urte arteko 600 ikasletatik inork ez du eguneroko hizkuntza galegoa. Maiatzean erronka jo zuten hainbat irakaslek eta ikaslek: ea gai garen 48 orduz galizieraz aritzeko. 200 ikaslek... [+]


Hizkuntza ohiturak aldatzeko esperimentua

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte egingo da 11 egun euskaraz ekimena. Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskal Elkargoa, Euskararen Erakunde Publikoa eta Euskaltzaleen Topagunea dira antolatzaile.  Beren datuen arabera,
60.000tik gora pertsonak eman du izena.


2018-10-24 | Igor Agirre
Hizkuntza ohiturak aldatzeko ekimena
800 hernaniarrek hartu dute parte euskarari eusteko erronkan

Ezohiko egitasmoa dute martxan Hernanin otsailetik: urte amaierara bitarte, orain arte dituzten hizkuntza ohiturak irauli eta harremanak euskarara ekartzeko ahaleginean ari dira ehunka herritar. Hilero, 100 norbanako gehitzen dira ekimenera eta dagoeneko 800 herritarrek baino... [+]


Nerea Redondo, euskaraz bizi den egiatarra
“Edonork ez dauka gaitasunik edo baliabiderik hizkuntza-gatazka bati aurre egiteko”

Nerea Redondo eta bere ahizparen asmoa triatloia probatzea zen. Hala gerturatu ziren ekainaren 23an Donostiako X. Emakumezkoen Triatloira. Epailearen hitzek harri eta zur utzi zituen: “Por mis cojones que vais a hablar en castellano”. Alegia, bi ahizpen artean... [+]


Euskaraldia, hegemoniaren bila

Euskaraldia, EAEko instituzio nagusi guztietan PSErekin gobernatzen duen PNVk Topagunearekin izenpeturiko akordio estrategikoa da, ez nik hala esaten dudako, beraiek publikoki 2017ko Udaltopean horrela aurkeztu eta definitu zutelako baizik. Eta Euskaraldia da PNVk, bere... [+]


Ekimen aitzindaria
Hernaniarrek urte osoz eutsiko diote euskarari

Lehenengo ehun erronkalariak otsailaren 3an hasiko dira. Gaztelaniaz dituzten harremanak euskarara ekartzen saiatuko dira. Hilero ehun pertsona gehitzea da helburua. Hala, 2018an 1.100 hernaniarrek hartuko dute parte aurrekaririk ez duen erronkan.


Lujanbiok eta Agirretxek Radio Euskadin euskaraz egingo balute, zer?

Guk dakigula ez dute halakorik egin, baina Alberto Irazu kazetariak euskaraz egin du elkarrizketa zuzenean Radio Euskadin, ia 20 minutuko esperimentua.


2017-12-06 | Urumeako Kronika
Hamaika egun ez, urte osoa hartu dute hernaniarrek euskaraz egiteko

Hernaniarrek errodajea dute, eta 2018ari begira pentsatu dute ez direla udazkeneko hotzen zain egongo. Urte osoan saiatuko dira 24 orduz euskaraz egiten. Euskara Ari Du elkartea sortu berri dute horretarako.


Aurten badakigu zer egin Euskararen Nazioarteko Egunean

Aurten gehiegi pentsatu beharrik ez dago, zer egingo dugu bertso saioa, ginkana, txokolate jana, mosaikoa, lipduba? Horiek ere egingo dira, baina herri dezentetako herritarrek eta euskalgintzak motorrak berotuta dituzte. Kalera aterako dira egun osoz euskaraz egiteko asmoz.


Eneko Gorri
“Lapurdi kostaldean hirigintza ereduak hizkuntza politikak baino askoz eragin handiagoa du”

Eneko Gorri (Angelu, 1983) euskaltzale militante izateaz gain Biarrizko Herriko Etxeko euskara teknikaria da. Lapurdi kostaldeko hirigintza ereduak euskal hiztunen bilakabidean duen eragin handiaz ohartarazi nahi izan gaitu: “Biarritzek hamarrez biderkatuko balu ere... [+]


2017-11-23 | ARGIA
Euskal Herrian hamaika egunez euskaraz aritzeko egitasmoa abiatu da

Sustatzaile nagusi Euskaltzaleen Topagunea eta Eusko Jaurlaritza ditu. Xedea 2018ko udazkenean Euskal Herriko txoko guztietan herritarren hizkuntza ohiturak aldatzeko praktikak egitea da.


Derioztarrek 70 establezimenduren atxikimendua lortu dute euskaraz egiteko

Establezimenduen zerrenda egin dute euskaraz aritzeko duten gaitasunaren arabera. Udazkenean, beste herri askotan bezala, derioztarrak “ahobizi” eta “belarriprest” bilakatuko dira.


Oarsoarrak Komunitatea giroa berotzen ari da 2018ko “Euskarak 365 egun” ekimenerako

Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezon 110 lagunek konpromisoak hartu dituzte euskara erabiltzeko.


2017-10-16 | Miren Osa Galdona
Zazpi egunez euskaraz bizitzeko ekimena jarriko dute martxan Baionan, Angelun eta Miarritzen

Baiona, Angelu eta Miarritze artean egingo dute ekimena, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean. 450 hiztun mobilizatu nahi ditu BAM ekimenak. Antolatzaileek euskaraz “naturaltasunez eta alaitasunez” aritzeko deia egin dute.


2017-10-13 | Aiaraldea
6.000 aiaraldearren aho eta belarriak aktibatu nahi dituzte euskararen alde

Ekimen berria du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esku artean: 1.000 ahobizi eta 5.000 belarriprest “armairutik" ateratzea. Euskaraz hitz egiten dakitenen eta hizkuntza ulertzen dutenen arteko zubiak eraikitzea da egitasmoaren xedea. Astebeteko lau txanda egingo... [+]


Eguneraketa berriak daude