“Gure inguruko lehen sektorea egoera zailean zegoela bagenekien. Aldi berean, supermerkatu handiz inguratuta geundela ikusten genuen. Horri buelta emateko erabaki genuen Oarsoaldeako lau herrietako –Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Orereta-Errenteria– zenbait herritarrek Labore elkartea sortzea”. Jon Legorburu elkarteko kidearen hitzak dira, Laboreren hastapenaz. Denda ireki dutenetik hilabete inguru pasatu den honetan, pozik daude herritarren aldetik jasotzen ari diren erantzun onarekin.
Horrela definitu dituzte Labore dendako produktuen prezioak, erosketaren bi aldeentzako justua denaren bila.
Bertako produktuak nahiz produktu ekologikoak eskaintzen dituzte elkartearen dendan. “Oarsoaldean produktu gutxi lantzen dira eredu ekologikoan. Beraz, guk bertako produktuari ere garrantzi handia ematen diogu, ekologikoari ez ezik”. Produktuen eskaintza egiterakoan, hainbat konpromiso hartu ditu elkarteak: osasungarria izatea, era justuan eta solidarioan ekoitzia izatea, arrazoizko prezioak edukitzea eta erosleentzat erosoa eta irekia izatea.
Lehenagotik lanean ari baziren ere, martxoaren 25ean ireki zuten Laboreren 300 metro koadroko pabilioia Oiartzungo futbol zelaiaren ondoan. Hilabeteren buruan elkartearen bazkide kopurua ia bikoiztu egin da. “Denda ireki baino lehen 250 bazkide inguru ginen, eta orain berriz 400 bazkidetik gora gara. Jendea dendara hurbildu eta tokia ikusten duenean animatu egiten da”. Egunero bazkide berriek elkartearekin bat egiten jarraitzen dute.
Emaitzak ez ezik, sortze prozesua ere berezia izan da Laboreren dendan. Obra guztia auzolanean atera dute aurrera, elkarteko bazkideen elkarlanari esker. Bazkideen parte-hartzeari garrantzi berezia ematen diote Laboren. Nola bideratzen duten hori? “Langile kontratatu bat badugu dendan lanean, baina bestela, bazkideek egiten dituzte lan asko: egunero bi lagun sartzen dira dendaren garbiketa lanak egitera edota produktuak bere lekuan jartzera kamioia iristen denean”. Aurrera begira lanean jarraitzeko indarrez daudela adierazi du. Maiatzean eta ekainean, adibidez, hainbat azoka txiki eginen dituzte eskualdean. Eta bazkidetza zabaltzen jarraitzeko ideia dute. Erronka: baietz 500!
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]