Ipar Euskal Herrian Macron garaile, alde handiagoarekin

  • Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino askoz handiagoa.


2017ko maiatzaren 08an - 10:52

Frantzian bezala, Ipar Euskal Herrian ere gailendu zaio eskuin muturreko Marine Le Penei En Marche mugimenduko Emmanuel Macron. Aldea nabarmenagoa izan da ordea: botoen %76,52 lortu ditu Macronek eta Le Penek %23,48. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko emaitzak Frantziakoei alderatuz gero, lehen itzulian agerturikoa baieztatu egin da bigarren itzulian ere: sostengu zabalagoa lortu zuen apirilaren 23ean Macronek (%23,9 Frantzian, %25,06 Ipar Euskal Herrian) eta Le Penen aldekoak ez ziren hain indartsu (%21,7 Frantzian, %13,5 Ipar Euskal Herrian).

Boto zuri eta baliogabeen balioa

Aipatu beharreko beste elementu bat da abstentzio, baliogabeko bozka paper eta boto zuriarena. Lehen itzulian baino handiagoa izan da bozkatzeko urratsa eman ez dutenen portzentajea eta boto zuri eta baliogabekoen kopurua ere azkarki emendatu da. Hala nola, Ipar Euskal Herria barne duen Pirinio Atlantikoetako departamenduan %21,96koa izan da abstentzioa, hots, 110.333 hautesle ez dira bozkatzera joan. Joandakoen artean %10,55ak ez du ez bata ez bestearentzat bozkatu, hots, 52.996 boto emailek. Abstentzionistekin ez bada argi zein heinetaraino den desinteresa edota hautu politikoarena, boto zuri edota baliogabekoekin garbiki agertzen da bigarren itzuliko hautagaiekiko desadostasun politikoa. “Ez bata ez bestea” mezua entzunarazia izan da Ipar Euskal Herrian ere. Adibidez, lehen itzulian ezker muturreko Jean-Luc Mélenchon lehen indar atera zen Maule hirian, abstentzioa %24,14ekoa izan da eta boto zuri eta baliogabeen partea %11,44koa. Alegia, hautesleen herenak ez du ez bata ez besteari sostengua adierazi. Horrez gain, sostengatzaile andana Ipar Euskal Herrian duen Jean Lassalle hautagaiak bigarren itzulian zuri bozkatzera deitu zuela oroit gara.

Le Penen sostengatzaile berriak

Lehen itzulian Le Penentzat bozkatu ez zutenen, baina aldi honetan hobetsi dutenen partea ere esanguratsua da. Lehen indarra inon ez bada atera ere, bere alde joandako boto kantitateak nabarmen gora egin du, bai hiri bai herrixketan. Hautuz alderdi xenofoboa lehenesten ez badute ere, eskuin muturra boterera eramaten laguntzeko prest den jendea bada Ipar Euskal Herrian. Demagun Baionan 4.668 boto lortu ditu, lehen itzulian baino 1600 gehiago; Donibane Lohizunen 1.636 boto, aurrekoan baino 675 gehiago; Donibane Garazin 83 boto biltzetik 147era pasa da; Alduden 18tik 49era; Ahatsan 11tik 25era; Atharratzen 29etik 61era.. Hauteskundez hauteskunde emendatuz doa eskuin muturra eta urrats bat gehiago eman du Frantziako lehendakaritzako bigarren itzuli honetan.

Frantziako lehendakaritza hautaturik, ekainean burutuko diren Legebiltzarreko bozketei begira jarriak dira orain alderdi politikoetako ordezkariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 2017ko Frantziako hauteskunde presidentzialak
2017-08-01 | Moha Gerehou
Xenofobia Europan
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]


2017-05-16 | Itxaro Borda
Zapatak

Iragan astean, mendiko zapata berriak erosi ditut, izendatuko ez dudan kostalde oparo honetako kirol denda batean. Ez naiz alpinista, ez naiz itsuki gailurren lehian dabilen horietarik ere, maldetan gora eta behera ibiltzea maite duen hiritar hutsa baino: gustatzen zait hatsak... [+]


Ezkerra bidegurutzean

Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena “iraultzailea” da. Bere baitan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da. Alde batetik, balio posmaterialistetan –labur esanda: feminismoa, ekologismoa, arrazakeriaren... [+]


Bost urteko su-eten konplikatua

Artikulu hau idatzi dudan unean oraindik ez da Frantziako hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia izan. Halere, inkesten arabera, Emmanuel Macronek Frantziako presidente berria izan beharko luke. Bruselan pozik egongo dira urteko bigarren match point-a salbatu dutelako... [+]


2017-05-09 | Mikel Asurmendi
Macron presidente: promesak egia bihurtuko balira

Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.


2017-05-09 | Juan Mari Arregi
Zeini ematen dio boza langile klaseak?

Zergatik irabazi dute eskuinak eta ultraeskuinak Frantzian? Hori ere garbi dago. Frantziar ezkerrak, europarra bezain zatitua, bide eman du azken urteetan egoera hori gerta dadin.


Ezkerra bidegurutzean

Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena "iraultzailea" da. Honen barruan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da.


2017-05-08 | Jakes Bortayrou
Macron presidente
Nehoiz ez ikusia

Emanuel Macron Frantziako V. Errepublikako zortzigarren presidentea atera da bigarren itzulitik. Haatik, ezustez beteriko ziklo elektorala ez da horretan bukatzen.


2017-05-08 | Itxaro Borda
Macron presidente
31 eta paso?

Hara, frantsesek hautatu dute datozen bost urteetan buruzagi gisa edukiko duten lehendakaria: adinez gaztea, bankari eta ministro ohia, suhi ideala askorentzat, kontraesanez betea, beldurgarria neurri handi batean erreforma drastikoak eramango dituelako ekonomia eta sozial... [+]


2017-05-08 | Mikel Asurmendi
Macron presidentea: promesak egia bihurtuko balira

Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.


2017-05-07 | Mikel Asurmendi
Nazionalismoak galdu omen du, Errepublikaren faboretan! Hala ote!?

Estimazioak baina ez dira artean, baina Le Penek ez ditu espero zuen bozen %40 jaso, %35era ez da heldu. Alta bada, hamaika milioi boz bildu du FNk. Auschwitz ahaztu dute frantziarrek, neoliberalismoa garaitu da.


2017-05-05 | Mikel Asurmendi
Dadoak botata daude: kasu, “politika” jokoa da hala ere

Frantziako presidentetzarako kanpaina fini da eta gogoetatzeko unea heldu. Igandeon argituko da dilema: Macron ala Le Pen. Alea jacta est (Dadoak botata daude). Macron presidente. Ala ez?


Fronte Nazionala
Hondamendia zena normalizatu da

Zundaketek informazio kuantitatiboa ematen badute, ez dute elementu kualitatiborik salatzen. Frantziako lehendakaritzako hauteskunde hauetan omnipresente diren zundaketen arabera Marine Le Pen izanen da bigarren itzuliko galtzailea. Xenofobiari emandako erantzuna, parte-hartzea,... [+]


Frantziako presidentetzarako hauteskundeak
Fronte Nazionala: hondamendia zena normalizatu da

Zundaketek informazio kuantitatiboa ematen badute, ez dute elementu kualitatiborik salatzen. Frantziako lehendakaritzako hauteskunde hauetan omnipresente diren zundaketen arabera Marine Le Pen izanen da bigarren itzuliko galtzailea. Xenofobiari emandako erantzuna, parte-hartzea,... [+]


2017-04-28 | Mikel Asurmendi
Le Pen versus Macron edo Macron versus Le Pen

Itxura batez, gauza bera dira "Le Pen vs Macron" edo "Macron vs Le Pen". Ez dira gauza bera ordea. Printzipioz, Emmanuel Macron da faboritoa. Presidentetzarako bi hautagaiak ezagutu ostean, Macroni bozen %60 iragarri zioten inkestek. Egunez egun, gutxi bada... [+]


Eguneraketa berriak daude