Gorrotatzaileak. Hater izena dute orain. Marketineko txerpolarien ele-meleak liluratuta, honela izendatzen dute euren burua. Ondo dakitelako izatea ez dela nahikoa, eta gaur izana iragartzeko, izena baino, marka da behar dena. Eta honela diote: “Hate-a gustatzen zait”, “haterra naiz”, “hatea irakurtzen dut”.Sentimendua bokazio, afizio edo lanbide bihurtuta.
Soyunapringada, Youtuben marka guztiak apurtzen dituen marka da. Lehen aldiz entzun nuenean, zur eta lur geratu nintzen. Hitzik gabe, kontraesanez betetako zurrunbilo batean harrapatuta: canon, arau, estilo eta gustoen aurkako eraso nazkagarri eta zakarra batetik, baina… zein ondo ulertu nion Mr. Wonderful aipatu zuenean, zenbat egia berba zantarren artean.
Mr. Wonderful edo positibismoaren diktadura. Derrigorrezko alaitasuna, agindutako baikortasuna. Yes-we-can sartu ziguten buruan, eta sinistu egin genuen. Gure seme-alabei, gure gazteei, etxean, kalean, ikasgeletan… Mundu guztiak posible direla irakatsi diegunean, ondo egin dugu utopiako bandan gindoazelako, ameslari. Baina… ez genituen behar bezala prestatu porrotak, galerak eta damuak etorriko zirenerako.
Gorrotoak batzen omen gaitu. Gorrototik amodiora urrats bat baino ez dagoelako leloari eutsiz, Hater izeneko aplikazioa atera berri dute: antzeko zaletasunen ordez, kideko gorrotoak dituztenen artean bikotekidea bilatzeko tresna
Motibazioaren errezeta-liburuak eta ikastaroak nonahi: umeen arreta erakartzeko, lankideak bizkortzeko, bikotekidea irabazteko, norbere burua asetzeko, adiskideak mantentzeko eta irakurleak eta ikus-entzuleak ez galtzeko. Gehiegizko motibazioaren ostean, positibismo betekada gorroto dutela diote. Eta gorroto hori ez da sufrimendu ikaragarriaren ondorioa, gehiegizko desioak eta itxaropenak alferrik galtzearen emaitza baizik. ETB1ek Asko gorroto zaitut telebista saioa estreinatuko zuela irakurri nuen duela urtebete, baina ez dut inoiz ikusi. Ez dakit eman den ala ez, gezurra den ala ez, gorrotoari beldurra izan zioten ala ez.
Gorrotoak batzen omen gaitu. Gorrototik amodiora urrats bat baino ez dagoelako leloari eutsiz, Hater izeneko aplikazioa atera berri dute: antzeko zaletasunen ordez, kideko gorrotoak dituztenen artean bikotekidea bilatzeko tresna. Gorrotoa, amodioaren giltza, haterrak direla harrotasunez aldarrikatzen duten gazte eta ez-hain-gazteen artean. Mundua mundua denetik, gorrotoa eta gorrotatzaile bikainak egon izan ez balira bezala.
Gorroto-delituetatik harantzago, hiperkontsumismoaren garaian, gorrotoa bizitza-estiloa dela sinestarazi nahi digute. Beldurrak eragindako gorrotoa. Bizitza, lanpostua, bikotekidea, etxea… Galtzeko beldurrak eragindako gorrotoa bakarrik senti dezake guzti horiek dituenak. Estiloa eta estilismoa, hori da hater hauen dantza-aretoko gorrotoa. Benetako sufrimendua eta benetako gorroto arriskutsuak ilunpean ezkutatzen dituena.
"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]
Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]
1994an EHUko Arte Ederretako ikasleek protestak abiatu zituzten. Bost irakasle euskaldun lortzeko hiru hilabeteko greba egin zuten, eta bitarte horretan Leioako fakultatea okupatu. Euskal jendartearen babes handia izan zuten, baina Poliziaren errepresioa ere jasan zuten; Bilboko... [+]
Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.
EHUko errektoretzarako hauteskundeak irabazi ditu Bengoetxearen hautagaitzak, botoen %63,6 lortuta. Beste taldeak berriz, Eva Ferreirarenak, botoen %36,3 jaso du. Parte hartzea %21,9koa izan da eta gora egin du aurreko hauteaskundeekin alderatuta
Palestinan genozidio bat burutzen ari den Israelgo estatu eta berarekin batera diharduten enpresa eta erakunde guztiekin eteteko asmoz sortu zen EHU Palestina. Israelen inpunitatea Europan eta Estatu Batuetan dituen harreman politiko, militar, ekonomiko, zientifiko zein... [+]
Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]
Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie.
Doako unibertsitatea aldarrikatu eta EHUren erantzukizuna seinalatu dute 10.549 ikaslek, Unibertsitateko Indar Batasunak abiatutako sinadura bilketaren bidez.
Modu iraingarri eta mespretxagarrian, komunismoari loturiko ustezko atxikipen-politikoak egozten zizkion, besteak beste, Guillermo Quindós egungo errektoreordeak eta Eva Ferreiraren hautagaitza zerrendan dagoen kideak hauteskundeetara aurkeztuko den beste taldeari,... [+]
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]
Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]
Eusko Legebiltzarrera heldu da gaia, eta pobrea izan da Eusko Jaurlaritzaren erantzuna. Osakidetzak medikuak falta dituen arren, apenas handitu diren Medikuntza ikasteko plazak EHUn. Gainera, karrera euskaraz ikasteko plaza gutxiago eskaintzen dituzte espainolez baino, nahiz eta... [+]
Urri hasieran kaleratutako EHUko irakaslearen inguruko txosten bat egiteko eskatu dio Fiskaltzak Ertzaintzari. Kasuaren nondik norakoak sakonki ikertzeko eta gorroto deliturik egon den ala ez aztertzeko helburua du, salaketa jartzea erabaki aurretik.
Ikasturte hasieran hauteskundeak izan behar ziren EHUko agenda informatiboko gertaera nagusia. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, gainera, hitzordu bikoitza dugu, gure zentroko batzarra ere urrian hautatuko baita. Aukera zabaldu da kudeaketa-eredu ezberdinak ezagutu... [+]