Anekdota apokrifo batek dio, eta Kristin Rossek Communal Luxuryn jasotzen du, Errusiako Iraultzaren hirurogeita hamahirugarren egunean, hau da, Parisko Komunak zutik eutsi zuen 72 egunen muga gainditu zuten momentuan bertan, Leninek dantza egin zuela elur gainean Neguko Jauregiaren parean. Irudi apokrifo horrek ilustratzen duen ideia ederki esplotatu zuen historiografia sobietarrak: Komuna huts egindako matxinada izan zela, eta haren akats barkaezinak zuzendu zituela iraultza boltxebikearen garaipenak. Nolanahi, ez da beharrezkoa Entziklopedia Sobietar Handiaren liburukietara jotzea logika hori ilustratzeko, zeinaren arabera, iraganeko borrokak baloratzen diren haien arrakastak eta porrotak neurtuz; izan ere, “pentsamendu kritiko” garaikidearen adierazpen ugaritan aurki dezakegu: “Komunaren lezioak” ateratzeko konta ezin ahala esfortzuetatik (zergatik komuneroek ez zuten Frantziako bankua asaltatu? Zergatik ez ziren prestatu berehala gainean izango zuten Versaillesko tropen erasorako?), Arthur Marwick historialariaren lanetaraino, zeina tematu zen desberdintzen 1968ko praktika politikoen artean “hutsalak” eta “emankorrak” izan zirenen artean; edo hurbilagoko adibide bat aipatzeagatik, M15arekin geroz eta ohikoagoak bihurtzen ari diren kontu-garbitzeak, plazetako mugimenduari atzera-begirako errietak egiten dizkiotenak haren ameskeria inuzenteek eta porrot argiek ez dezaten oztopatu azken garaipenaren bidea.
Kristin Rossek estrategia ugari darabiltza iraganeko borroken esperientzia biziarekin berriz konektatzeko. Protagonista izan zirenen hitzak eta ekintzak, imajinatu zituzten transformazio sozialerako aukerak, edozein mugimenduk garatzen denean sortzen dituen elkartruke eta pentsamendu sareak. Kontua ez baita iraganak guri lezioak ematea, aukera berrientzat baldintzak sortzea baizik
Konplikatua da Rossen obra ideia bakar batean laburbiltzea, baina haren lanen parte handi bat har daiteke pentsamendu kritikoa ulertzeko modu horren kontrako oposizio aktibo gisa, desmarkatze-ahalegin bat narratzaile orojakileen tradiziotik, zeintzuek iraganeko akatsak disekzionatzen dituzten, hartara etorkizuneko ekintza-ildoak zehazteko. Parisko Komunari edo 68ko maiatzari buruzko lanetan proposatzen digun zeregina ez da hain heroikoa, baina hain zuzen horregatik, askoz gehiago ahalduntzen gaitu: iraganeko borroketako “existentzia operatiboa” berreraikitzean datza, Marxen hitzak erabiltzearren. Rossek estrategia ugari entseatzen ditu borrokaren esperientzia biziarekin berriz topo egiteko, eta ez da aurretik zehaztutako emaitzetatik abiatzen edozein erresistentzia mugimendu logika malenkoniatsu batean birkokatzeko (hori egiten denean, nahita edo nahi gabe, bukatzen baita historia errepresentatzen kale itsuz betetako ibilera balitz bezala, non ez dagoen alternatibarik gertaeren garapenean). Haren liburuetan aurkitzen ditugu borrokaren protagonisten hitzak eta ekintzak, imajinatu zituzten transformazio sozialerako aukerak, edozein mugimenduk garatzen denean sortzen dituen elkartruke eta pentsamendu sareak. Communal Luxuryren hitzaurrean gogora ekartzen digun moduan, kontua ez da iraganak guri lezioak ematea. Kontua da aukerentzat baldintzak sortzea, Walter Benjaminek aipatu zituen “belaunaldien arteko paktu sekretuak” ikusgarri eta ulergarri egin ahal izateko. Ahalegin bat, azken finean, memoria materialista bat sortzeko, iraganeko borrokek posibilitatea izan dezaten oraina auzitan jartzeko lanean parte hartzen jarraitzeko.
* Kristin Ross literatura konparatuko irakaslea da New Yorkeko Unibertsitatean. Hauek dira idatzi dituen liburuak: The Emergence of Social Space: Rimbaud and the Paris Commune (Verso, 2008), Fast Cars, Clean Bodies: Decolonization and the Reordering of French Culture (MIT Press, 2006), May '68 and Its Afterlives (University of Chicago Press, 2002) eta Communal Luxury: The Political Imaginary of the Paris Commune (Verso, 2015). Andrew Ross-ekin batera editatu du Anti-americanism liburua (NYU Press, 2004) eta hainbat obra kolektibotan parte hartu du, besteak beste, Democracy in What State? (Columbia University Press, 2011). Ez dago Rossen libururik euskaraz, baina frantsesez eta gaztelaniaz itzulpen ugari aurkituko ditu ingelesez moldatzen ez den irakurleak.
Alemaniako Brandenburgo estatuaren azken hauteskundeetan Sahra Wagenknecht Aliantzak (BSW) botoen %13,5 lortu zuen. Alderdia Sahra Wagenknecht-ek sortu zuen, Die Linke alderdi ezkertiarraren kide ohiak. Die Linke botoen %10,7tik %3ra iragan da, eta estatuko legebiltzarretik... [+]
Ezkerraren krisiak Latinoamerikara salto egin du. Orain gutxira arte eskualdeko mapa ia guztian gobernu aurrerakoiak topatu zitezkeen. Baina gauzak aldatzen ari dira azken hilabeteetan. Hiru hauteskunde presidentzialistek inflexio puntua markatu dute: Daniel Noboak Ekuadorren... [+]
Tariq Ali idazle pakistandarrak kontatzen du Lenin hil ondoren buro politiko sobietarrak momifikatzeko hautua egin zuela, familiaren erabateko ukoarekin. Stalinek, Leninen figura erabili nahi zuen bien artean jarraikortasun historiko eta politikoa zegoela adierazteko. Izan ere,... [+]
Gizarte- eta protesta-mugimenduen historia aztertzen denean, ikergai oparoenak Aro Garaikidekoak izaten dira. Iturriak ugariagoak dira, gatazkak ere bai, eta gainera, ikertzaileok ikergaiaren mundu ikuskera konpartitzen dugu. Hau da, aurrerabidearen eta progresoaren galbahetik... [+]
Maiatzaren 15ean hil da Maria Mies (1931-2023) soziologo alemana 92 urterekin, azken hamarkadotan ekofeminismoak eduki duen erreferentzia teoriko nagusietakoa. Silvia Federici eta beste batzuekin batera, Miesek landu zuen feminismo antikapitalistaren ildo teorikoa,... [+]
Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]
Aurélien Berlan filosofo eta baratzezainak denbora erdiz idatzi eta kurtsoak ematen ditu eta beste denbora erdia ‘bizirauteko lanetan’ ematen du, baratzean bezala etxean. 2021eko azaroan La Lenteur argitaletxe txikian plazaratu du ekologia politikoaren mundu... [+]
Urriaren 30ean egingo dute hauteskunde orokorren bigarren itzulia: Jair Bolsonaro ultraeskuindarraren eta Luiz Inácio Lula da Silva Lula ezkertiarraren artean aukeratu beharko dute. Ez da edonolako aukeraketa: egungo presidente Bolsonarok politika ultrakontserbadore eta... [+]
Euskal Herrian "paradigma iraultzaile berria" zabaldu eta garatu nahi duen Kimua ekimen herritarra zenbait herritan aurkezpen bira osatzen ari da. Hala Bedi irratian Kimuako kide batekin hitz egin dute proiektuaren inguruan gehiago jakiteko.