Metal kapital

  • BURU BELTZ FEST
    Suhuskunen, martxoaren 31n eta apirilaren 1ean.


2017ko apirilaren 27an

Lekuko ardi arraza baten izena duen festibalak, bigarren edizio arrakastatsua lortu du, dudarik gabe. Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean, hainbat taldek Suhuskuneko herriko gela inarrosi digute. Xehetasunetan sartu aitzin, argitasun pixka bat gertakari honi buruz: 2010eko hamarkada horren hastapenean, Suhuskune, metalaren kapital izendatzen dute bertan entsaiatzen duten musika taldeek. Iparraldeko hitza-ko 2011ko martxoko artikulu batean, lehen orrialdea betetzen dute metaleroek Suhuskuneko plazan. Death metal-etik post hardcore-raino, arrabotsaren maitaleek haien kapitala aurkitu dute. Buru Beltz Fest festibalak Suhuskune herriaren historia oraindik urrunago eramaten digu, bi eguneko metal festibala bertan antolatuz.


    Larunbatean egin nuen itzuli bat, eta lehendabizi, bezperan aritu zen Meltdown talde hernaniarrari buruz konplimendu frango entzun nituen (beste aldi batean ikusteko).
    Larunbateko egitaraua bi bertsio talderekin hasi zaigu; Bu ta gaz (su ta gar) eta Black Xalbbath (Black sabbath. Iron Eta Maider-eko musikarien proiektu berria). Metaleroen nostalgia nahiko ongi nahasten zen garagardoarekin! Ondotik, Kuartz stoner taldeak, Urdamendiko (Suhuskuneko mendi bat) basamortuetaraino bidaia eginarazi digu. Gaualdian aitzina, Prophetic Scourge-ek zafraldi polita eman digu, death metal ultra tekniko eta ilun batekin.
    Zarauztarrek segitu dute ondotik;  Anestesia. Erran gabe doa jendea horren zain zela. Mikel Kazalisek bere motozerra piztu duelarik, publikoa elkarri pogo-kolpeka hasi da. Atabalaren kolpeak pok-pok-pok-pok-pok, Suhuskuneko urtzateietako tirokadak baino bizkorrago ibiltzen ziren. Infernua ordu eta erdiz. Anestesiaren kontzertu bat, beti bikaina da, harrigarria. Talde horrek zerbait profetikoa darama.
    Sekula utzi ez duten arren, oholtza gainean agertzen diren aldi oroz, bersortze baten itxura dute. Eta publikoa beti liluratuta gelditzen da talde horren aitzinean, begiak zabal-zabalik. Ez naiz hori baino gehiago luzatuko Anestesiari buruz, ez dut uste nehorren konbentzitzerik baden!
    Ibiakoitzeko gaualdiari bukaera eman dio Xixtor of a down taldeak (System of a down-en bertsioak). Haiek ere oso onak. Ahanzten nuen bertsio talde bat zela eta egia esan “SOAD” baino askoz hobeto aritzen dira oholtza gainean!
    Buru Beltz Festek programazio ederra eta kalitatezkoa eskaini digu. Suhuskundarrek lo egiten ahal dute lasai, kapitala biziko da!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


Eguneraketa berriak daude