Etxauzia, proiektu komunitario nazionala

  • Etxauzia Gaztelua ezagutarazi zuen iraganeko lema duzu hau:  “Euskaldun bat euro bat”. Proiektuaren bultzatzaileek “Bizi eta Zabal” dute aldarri orain. 215 bazkidek sostengatzen dute Etxauzia Nafartarren Etxea elkartea. 2.500 babesle eta 100.000 euro inguratu dituzte azken bi urteetan. Gazteluaren prezioa hiru milioi eurokoa zen hastapenean, 1.500.000 euro balio du gaur egun. Proiektua Gazteluaz eta diru bilketaz harago doa, hala ere. Elkartearen komunikazio arduradun Ion Ansak gidatu gaitu Etxauziaren inguruan; Baigorrin (Baxenabarre), Iparla mendiaren magalean. 

Etxauzia Gaztelua Baigorrin dago.

Etxauzia Gazteluak hainbat mendetako historia dauka. Bertrand Etxautz (1599-1617) baigorriar noblearena izan zen, Baionako apezpikua eta Henri IV. Erregearen hurbilekoa zena. Gero jabegoa aldatuz joan da: XIX. mendean, Hendaiako Abadia Gazteluaren jabeak, Antoine d’Abbadie d’Arrastek, haren anaia Jean Charles d’Abbadierentzat erosi zuen. Iragan mendera etorrita, haren iloba Henri d’Abbadie d’Arrast (1897-1968) zinegilearena izatera pasa zen. “Harry” d’Abbadie izenez ezagutua, Hollywooden zinema zuzendari eta aktore izan zen, Charles Chaplinekin lan egindakoa: “Chaplin hiru aldiz etorri zen Baigorrira, udalditan Etxauzian ostatu hartu zuen ospe garai gorenean. Haren argazkiak daude gazteluan. Harry euskaldun gisa aritu zen Hollywooden. Maila handiko zinegilea izan zen, baina oso ezezaguna da euskaldunontzat. Baigorrin lurperatuta dago”, erran digu Ion Ansak. II. Mundu Gerran berriz, alemaniar naziak Etxauzian ostatatu ziren. Harry hil eta gero garai ilun samarra heldu zen gazteluarentzat.

Etxauziaren egungo jabea Ajit Asrani da, pakistandar jatorriko estatubatuarra. Miamin bizi da. Frantzian merkatu handia dago gazteluen inguruan, hori ikusita, proiektuaren bultzatzaileek Etxauzia herriarentzat berreskuratu nahi dute. Jabearekin ari dira negoziazioetan kari horretara.

Herritarren proiektu nazionala

Xedea gaztelua erostea bada ere, ez da helburu bakarra, egitasmoaren gibeleko funtsa baizik. Gazteluaren kostua aski handia izan arren, ekimenaren sustatzaileek ez dute proiektua “instituzionalizatzea” nahi: “Kontua ez da soilik gaztelua erostea, fantasia polita bada ere. Gaztelua palanka da atzean dagoen proiektua garatzeko”, dio solaskideak.  

Ion Ansa, Etxauziako komunikazio arduraduna:
“Kontua ez da soilik gaztelua erostea, fantasia polita bada ere. Gaztelua palanka da atzean dagoen proiektua garatzeko”

Etxauzia lantegien elkartea izatea nahi dute: eskualdearen eta inguruaren garapena dute xede, enpresen arteko elkarlanaren eta elkartasunaren bidez. Iparraldeko barnealdeak berezkotasunak dauzka: euskara gorde du, kostaldearen eta hiriaren aldean; ekonomia lantzeko berezko jitea garatu du azken urteotan; emigrazio lurraldea izan da; eta egun ere, tamalez, halaxe da. Gazteek kanpora joan behar izaten dute, halabeharrez. Alta bada, belaunaldiz belaunaldi, herri ekimenari esker –Basaizea elkartea tarteko, besteak beste– baigorriarrek euskal nortasuna atxiki dute. Jakin zutenean oraingo jabeek Etxauzia saldu nahi zutela, zer hobe proiektuaren aldeko nahikaria sustatzea baino! Ausartak dira baigorriarrak.

Proiektua ideia nazionalaren inguruan antolatzen ari da, hots, Euskal Herri osoa kontuan harturik. Kultura berealdiko ezaugarria izanagatik, ekonomiak motorra izan behar duela diote eragileek. Enpresen bilgune bihurtu nahi dute, baliabide zentro gisara antolatua. Sare dinamika baten barnean ari dira, komunikazio bateratua landuz eta eskubide kolektiboen defentsa bermatuz. Herritarren formakuntza zentroa abian jarri dute. Ekonomia, ondarea eta historia lantzen dituzten taldeak ari dira dagoeneko.

Komunitatearen lanketak iraunkorra izan behar duela jakitun, bi fasetan aurreikusia dute proiektua une honetan: Etxauzia erosi bitartekoa eta berau eskuratu ondorengo garaia kudeatzeko fasea. Garazin eta Baztanen gaindi bide egin dute eta orain “proiektua eskualdean kokatu ondoren, aurrera egiteko, ikuspegi nazionalaren ideia ongi azaldu nahi dugu. Euskal Herri osoko komunitateak leku izan behar du proiektuan. Gaztelu eder bat izateak jendea erakarri behar du, ‘izan ginelako gara’ lema bitartez, baina izaten segitzeko, beharrezko diren bitartekoak zein diren argi jakinarazi behar diogu jendeari”. Proiektuaren abiaburuan, “euskaldun bat euro bat” lemak 100.000 euro ekarri du, onura handia. Orain, berriz, hausnarketa fase batean jardun ondoren, fase berri batera pasa dira. Hainbat langile berri ari dira egitasmoan, modu profesionalagoan.

Komunitateko partaidearen onurak  

Urratsez urrats, lehena webgune berria osatzea izan da: etxauzia.eus. Hasierako bera da, baina atalak hornituagoak eskaintzen ditu orain: Ekonomia, Diaspora, Kultura eta Historia lantzen ari dira. Komunitateko kideei proiektuaren onurak ongi azalduta daude gunean, diru-bilketa kanpaina berriaren xehetasunak barne: “Lehen kanpainan 2.000 lagun bildu zen proiektura, orain, kopuru hori ahalik eta gehien zabaldu nahi dugu. Horretarako, jendeak proiektuaren parte sentitzea nahi dugu, kontua ez da ‘dirua emadazu eta agur’. Emailea proiektuko parte izatea nahi dugu”. Gaztelua Administrazio Kontseiluak kudeatua izanen da. Irabazi asmorik gabeko elkartea denez gero, desfiskalizazioaren onura ekartzen duena zergetan. Ion Ansaren hitzetan, “erabakiak batzar orokor eta zabalean hartzen dira legearen araberako estatutuen bidez, gazteluaren eta proiektuaren jabea euskal komunitatea da dagoeneko”.

“Euskal Herriko zortzigarren lurraldearen egoitza nagusia izatea nahi dugu Etxauzia: euskal diasporarena, munduko euskaldun guztiei zabaldutako gunea. Euskal Etxe guztien etxe ama,
Euskal Herriaren ataria”

Elkarlanerako hitzarmenak egiten ari dira. Ez dira gutxi inguratu dituzten elkarte edota ekimenak: Albaola, Labrit, Olatukoop, Udalbiltza, Hendaiako Abadia Gaztelua, Eusko Ikaskuntza, EHU, Errigora, San Agustin, Lekuona eta beste hainbat proiektuk eman diote atxikimendua Etxauziari, baita elkarlanean aritzeko baietza ere. Donostiako Tabakaleran aurkeztu dituzte proiektuaren nondik norako berriak. Apiril honetan, Gasteiz, Bilbo eta Iruñean gauza bera eginen dute. Ekainaren 30ean, berriz, elkarteak eginen duen diru bilketaren kopurua eta proiektuaren berri zehatza jakinaraziko dute. Komunikazio arduradunak dioenez, “Baigorriko eskualdearen eta Urepeleko  artzainaren miresmenaz harago joateko garaia da”. Bere hitzetan, Euskal Herriko proiektu nagusiak Hegoaldean daude, horietako askok EAEn funtzionatzen dute gehien. Iparraldean Euskal Elkargoa sortu berri da, hemen badago ere nahikaria. Bi aldeen arteko harreman hutsena badago oraindik ere: “Gu harago goaz gainera. Baigorri euskal emigrazioaren eskualdea izanda, proiektu honetarako leku paregabea da. Euskal Herriko zortzigarren lurraldearen egoitza nagusia izatea nahi dugu Etxauzia: euskal diasporarena, munduko euskaldun guztiei zabaldutako gunea. Euskal Etxe guztien etxe ama, Euskal Herriaren ataria”.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude