Hezkuntza propioaren aldeko borrokak batuta

  •  “LOMCEren xirimiriak berdin-berdin busti ditu nazio zapaldu guztiak”. Hala esan digute Hego Euskal Herriko, Galiziako eta Herrialde Katalanetako ikasle mugimenduek. Hiruengana jo dugu, konta diezaguten egunerokoan nola egiten dioten aurre geldirik baina bizirik dagoen Espainiako hezkuntza legeari.

LOMCE legearen aurkako manifestazioa Iruñean (Arg.: Ikasle Abertzaleak)

“Euskal instituzioetan ez dago LOMCEri aurre egingo dion inor”

Samuel Pasandin

Samuel Pasandinek 18 urte ditu, Batxilergoko Bigarren Maila egiten ari da Laudion, eta Ikasle Abertzaleak mugimenduko kidea da. Bere hitzetan, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hiru urte daramatzate LOMCE aplikatzen, baina bereziki aurten nabarituko dute Batxilergoan, kanpo-azterketak iragarrita daudelako ikasturte amaierarako. “Balio dutenen eta ez dutenen arteko bereizketa egin nahi dute, sistemarentzat probetxugarri ez diren horiek baztertzeko asmoz”, dio Pasandinek. Mehatxuari aurre egiteko bidea desobedientzia dela dio: “Errebaliden lehen urtea izanda, desobedientzia lantzeko aukera daukagu, eta orain ixten badizkiegu ateak, agian datozen urteetan datorrenari aurre egiteko bide berriak ireki ahal izango ditugu”.

Arazoa, ordea, ez da kanpo-azterketekin amaitzen, Madrildik inposatutako legeak beste zenbait ondorio eragingo ditu-eta: Lanbide Heziketaren eta unibertsitatearen arteko hautua goizegi egitea, Filosofia bezalako irakasgaiak desagertzea, Erlijioko notari balioa ematea, Euskara espezialitate izatera pasatzea... Horregatik, tentuz ibiltzeko beharra azpimarratu digu, sarri kanpo-azterketak modu isolatuan planteatzen direlakoan. Akats horretan ez erortzeko bidea “hezkuntzaren problematika integralki hartzea” dela iritzi dio, “sistema osoa errotik aldatzeko”.

Etorkizuna ez du argi ikusten Samuel Pasandinek: “LOMCE aplikatzen ari dira eta instituzioetan ez dago inolako subjekturik hori gelditzeko asmoz, legeak bere alde du dena”. Horren aurrean, ikasle mugimenduak borrokan jarraituko duela ziur da, ikasleen beharrak asebeteko dituen hezkuntza sistema lortzeko: “Askatzailea, bertakoa eta eduki propioekin”.

 

“Galegoaren normalizaziorako bidea oztopatzen du”

Iria Figueroa

Iria Figueroak 20 urte ditu, Kazetaritza ikasten ari da eta Erguer Estudantes de Galiza sindikatuko kidea da. Argi du lege hau Galizia nazio moduan zapaltzeko tresna dela: “Geure nazioaren eduki propioak kentzen ditu, uniformizazioa bilatuz, ezinezkoa izan dadin herri honen errealitatea eta historia transmititzea”. Bereziki kezkatuta azaldu da hizkuntzak pairatu ditzakeen ondorioekin: “Galegoaren normalizaziorako bidea oztopatzen du”. 2009. urtera arte, indarrean zegoen hizkuntza normalizaziorako legeak galegoari gaztelerari baino ordu gehiago eskaintzen zizkion. Alverto Nuñez Feijoók Xuntaren presidentzia hartu zuenean, ordea, galegoaren orduak murriztu zituen, ingeleraren mesedetan. Eta LOMCE “are bortitzagoa da”, indarrean dagoen dekretu minimoa ere urratzen baitu. Galegoaren normalizazioa lortzeko, gizartean duen presentzia handitzea eta horretarako hezkuntzaren bitartez bultzatzea funtsezkotzat du. “Baina egiten duten gauza bakarra zein da? Galegoa erasotzea”.

Dioenez, Galiziako Xuntak beraiekin ez du ez kolaboraziorik, ez komunikaziorik. Ikasle mugimenduak determinazioa eskatu dio Hezkuntza Sailari, baina erantzuna “erabateko isiltasuna” izan da. Erguer Estudantesek otsailean grebara deitu zituen ikasleak, eta Hezkuntza Sailak greba ez bultzatzeko deia egin zuen. “Jarrera larria”, Figueroaren ustez. “Grebarako arrazoirik ez zegoela esan zuten, negoziazioa Estatuan ematen ari zelako. Xuntak bizkarra eman dio hezkuntza komunitateari”.

Galiziako ikasleek duela urtebete sortu zuten Erguer sindikatua, pedagogiaren bidez LOMCE deseraikitzeko xedez. Sindikatuaren lehenengo urratsak gogorrak izan direla kontatu du Iria Figueroak, baina buruturiko ekimenetan arrakasta lortu dutela, eta antolaturiko erreferendumean adibidez, legearen aurkakotasuna garbia izan zela. Eskakizuna ere argi dute: “Bertako lege bat, gure benetako arazoak jorratuko dituena, hezkuntza komunitatearekin elkarlanean egindakoa eta hizkuntzaren normalizazioarekin konprometitua”.

 

“Gobernuarekin negoziazio mahaia osatzea da aurtengo apustu handia”

Andrea Terron

Andrea Terronek 21 urte ditu, Zientzia Politikoak eta Zuzenbidea ikasten du Pompeu Fabran, eta SEPC Sindicat d’Estudiants dels Països Catalanseko kidea da. LOMCEk Herrialde Katalanetan eragindako kalteei buruz mintzatzean, pribatizazioan jarri du fokua: “Legea aplikatzen hasi zirenetik ikastetxe kontzertatuen kopurua asko handitu da eta zentro hauek askotan Opus Dei bezalako instituzioetara lotuta daude”. Instituzio horien presioaren eraginez, ikastetxeen demokrazia ezabatu egin dela dio. “Lehen eskola kontseilu parekideak zeuden, eta orain berriz, enpresa kontseiluak”. Horrek “segregazioa, ikasgai kritikoen murrizketa eta hizkuntzaren atzerakada” ekarri du. Katalana orain hautazkoa da eta gaztelera aldiz, derrigorrezkoa. Gaur egun gaztelania hutseko bi ikastetxe baino ez dauden arren, LOMCErekin ugaritu egin daitezke.

Generalitatea legearen aplikazioa luzatzen saiatu dela dio Terronek, baina azkenean ezarri duela. “Ondorio minimoak izango dituela diote, baina dagoeneko nabaritzen dira”.

SEPC ikasle sindikatuaren bitartez egiten ari diren lanketarekin pozik azaldu da: “Inoiz baino indar gehiago dugu orain”. Hilabete bakarrean bi ikasle greba egin dituzte eta jarraipena erabatekoa izan da. Eskariak, honakoak: eskolen barne demokrazia berreskuratzea, curriculuma bertan erabakitzea, katalan hutsean ikasi ahal izatea eta eskola baztertzaileei diru-laguntzak kentzea. Aurrerantzean etorriko dena ez du argi. Kalean erakutsi duten indarraren emaitzen zain, Gobernuarekin negoziazio mahaia osatzeko asmoa dute: “Ikasturte honetako apustu handia da”. Lortzekotan, Kataluniako autodeterminazio prozesuarekin lortuko dutela azaldu du, eskaerak ildo beretik doazelako eta LOMCEren atzean “interes politikoa” dagoelako: “Espainiako Gobernuak bere interesen araberako politikak inposatzeko darabilen arma da Kataluniako hezkuntza, eta hori saihestu behar dugu”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


Edu Zabala eta Aitor Otaño
"Desobedientziaren bidea ere jorratu beharko dugu hezkuntzan"

Murgian ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jai atarian, hezkuntza arloko murrizketen aurka eta LOMCE lege-proposamenaren kontra borrokan diharduten bi elkartetako ordezkariekin bildu gara, Hezkuntzan Geu Eragileko Edu Zabala eta Denon Hezkuntzako Aitor Otañorekin... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Aldaketak LOMCEn: erlijioak eta itunpeko ikastetxeek pisu gutxiago izango dute

Hezkuntzako eta lanbide heziketako ministroak LOMCEri egingo dizkion aldaketak zehaztu ditu Diputatuen Kongresuan.


2018-06-05
Gazteok Euskal Herrian ikasi nahi dugu!

Erlojuaren orratzek egunari hasiera eman diote. Apunteak hartu eta korrika irten zara etxetik. Urduritasuna. Ordua da, heldu da azkenean. Tik-tak. Aurrera begira, lerro zuzenean eta bakarrik eserita. Isiltasuna. Hasi da azterketa, hasi da selektibitatea.


2018-04-20 | Topatu.eus
Azterketa arrotzen aurka Bilboko kaleak hartu dituzte ikasleek

Ikasleok Zorrotz dinamikak deituta manifestazioa egin dute Arriagatik ehunka ikaslek 'Azterketa arrotz, ikasleok zorrotz' lelopean. Azterketa eta erreforma arrotzen aurrean eta Euskal Herri burujabearen bidean hezkuntza "herritik eta herriarentzat" eraikitzea... [+]


Sexu bereizketa egiten duten eskolak diru publikoz laguntzea ontzat eman du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Espainiako Estatuko Konstituzio Auzitegiak atzera bota du PSOEk LOMCE legearen aurka aurkeztutako errekurtsoa, eta ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten eskolei diru-laguntza publikoak ematea zilegitzat jo du.


2018-03-07 | Hala Bedi
LOMCE eta Heziberrik “inposatutako” azterketari planto egiten hasi dira Arabako zenbait zentro

San Ignacion, Luis Elejalden, Aresketan… planto egin diote LH 6. mailako kanpo ebaluazioari. Hezkuntza Plataformen Topagunetik kalifikazio sistema “inposatu” honi planto egiteko deia luzatu zuten eta elkarlanean ari dira ikasleak, irakasleak eta... [+]


2018-02-28 | Hala Bedi
LOMCE eta Heziberrik “inposatutako” azterketa Arabako 27 ikastetxetan egin nahi dute

Luis Dorao, San Martin, Lukas Rei, Barandiaran, Umandi… Arabako 27 ikastetxe hauetatik 19 publikoetan egin nahi ditu frogak Eusko Jaurlaritzak martxoaren 5etik aurrera Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasgeletan. DBHn ere Pisa azterketa egitera deituko dituzte 4. mailako... [+]


Euskal eliteen menpe

Berriki jakin ditugu euskal hezkuntzaren emaitza kezkagarriak. Duela luze ez dela, PISA txostenak (Ikasleen Ebaluaziorako Nazioarteko Programak) eman zigun lehen zaplaztekoa, emaitza oso kaskarrak lortu zituztelako gure ikasleek. Izan ere, sinetsarazi ziguten Eusko... [+]


Kanpo azterketen “negozioa” salatu eta baliorik ez dutela esan du Steilasek

Ebaluaketak "merkatu eta politika neoliberalen menpe" daudela kritikatu du sindikatuak eta proba "jarraitu eta hezigarrien" aldeko dokumentua aurkeztu du.


Itxialdiak, greba egunak, borroka asteak eta elkarretaratzeak hezkuntzan

Hezkuntza arloan bero bukatu zen ikasturtea EAEn eta indartsu ekingo diete berriz murrizketen aurkako mobilizazioei: abendura bitartean, greba orokorra eta arloz arlokoa, itxialdiak, elkarretaratzeak, solasaldirako tarteak, salaketa egunak, borroka asteak eta manifestazioak... [+]


Eguneraketa berriak daude