Josu Zabaleta itzultzailearen “Belarria da gramatika” esaldia Ibon Sarasolak jasotzen du Bitakora kaiera liburuaren hasieran, ondorengo tesiaren iragarle: “Belarria gidari harturik idazten duten egungo autore onak irakurriz lortuko du idazle batek idazle on izatea, hots, idazle onaren belarria izatea. Eta egungo euskararen benetako gramatika izango da idazle on horiei darien gramatika biltzen duena”. Euskaltzaindia utzi duen hiztegigilearen aburuz, belarri oneko idazle horiek osatzen dute euskararen akademia. Hildakoen artean Koldo Mitxelena goraipatzen du; oraingoetan, berriz, Anjel Lertxundi, Bernardo Atxaga eta Iñaki Segurola, besteak beste.
Hiruretako batek –asteasuarrak– obra baten balioa nabarmendu berri du, belarri oneko idazle bihurtzeko lagungarri izan daitekeelakoan: Hauspoak euskara batuan argitaratu duen Pello Errotaren bizitza bere alabak kontatua. Txukun idazten ikasteko hori bezalako lezio gutxi haren ustez. Azken egunetan, H-rik gabeko Auspoaren obran murgilaldi batzuk eginak ditut Interneten, Antonio Zabalak argitaraturiko liburu guztiak sarean eskura ditugula aprobetxatuz. Eta askotan gogoratu dut Atxagak esanikoa. Izan ere, handik eta hemendik pasarte batzuk hartzea, tolosarraren aurkezpenak barne, haize freskoa da irakurlearentzat. Ez dakit hortik idazleak etekinik aterako duen; irakurleak bai, dudarik gabe, irakurlearen belarriak batez ere. Aukeran beste paraje batzuk nahiago dituena ere, gozo eta eroso ibiliko da istorio horietan.
Dena esana badago ere, garrantzitsuena falta da: kantuari eman beharreko grazia, kolorea, sentimendua, dirdira, arima. Eta hori non ikasten da, hori nork erakuts dezake?
Belarriaz ari garenez, musika aipa genezake eta literaturarekin alderatu. Partitura dugu musikaren gramatika, bete beharreko arau guzti-guztiak aletzen baititu: tonua, noten iraupena, isiluneak, komak, errepikapenak… Dena esana badago ere, garrantzitsuena falta da: kantuari eman beharreko grazia, kolorea, sentimendua, dirdira, arima. Eta hori non ikasten da, hori nork erakuts dezake? Gure koruko zuzendariak galdera erretoriko horiexek egin ohi ditu, etsiturik, Mozart edo Bachen melodia zoragarria kantu zakar bihurtzen dugularik.
Artikuluaren amaierara heldu eta YouTuben sartu naiz, Pachelbel-en Kanona entzuteko, lerro hauek borobiltzeko lagungarri izan zitekeelakoan. Zenbaterainoko lana dago horren atzean? Pare bat ordukoa edo urtetakoa? Ideiarik ere ez. Kontua da oraintxe entzuten ari naizen nota sinple eta sarkor horiek barnea inarrosten digutela, hunkitu egiten gaituztela.
Artea esaten zaio horri. Hori lortzeko grazia nola eskuratzen den esaten zaila da. Zorionez, eta hori da garrantzitsuena, guztion eskura dago. Literaturan eta musikan. Klik bakar batera, askotan.
Ikerketa bat egin dute Alemanian, hauteskundeen atarian: kontuak sortu dituzte TikToken, X-n eta Instagramen, eta aztertu egin dute algoritmoak zer nolako edukiak erakusten dituen. Guztietan, algoritmoak eskuinera eta eskuin muturrera jotzen du gehien, TikToken nabarmen.
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Hizkuntza bizia orain! egin dute oihu galizieraren aldeko milaka manifestarik Santiago de Compostelan (Galizian) joan den igandean. 2024ko hondarrean, azken inkestako datuek pozteko arrazoirik ez zuten eman: ezagutzak eta erabilerak, biek, egin dute atzera. Galera handiagoa da... [+]
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Ekitaldian, Mileik motozerra bat oparitu dio Muski, murrizketa sozialen sinbolo eta aldarri gisa.
Karen Daniela Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik. Segurtasun sailburu Bingen Zupiriak berak eskatu du Eusko Legebiltzarrean agerraldia egitea.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]
Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.
Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.
Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.
Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]