Frackinga albo batera utzita ere, gasa jomugan du Jaurlaritzak

  • Iazko urrian jakin zen Eusko Jaurlaritza, SHESA sozietatearen bitartez, baimena tramitatzen ari dela gas putzu bat irekitzeko Subilla Gasteizen, hainbat urtez fracking bidez zulaketa egin nahi izan zen lekuan bertan. Haustura hidraulikoa legeak baztertu duen honetan, eztabaida beste esparru batzuetara lerratu da dagoeneko. Batez ere galdera honetara: onargarria da gasa bilatzeko diru publikoa inbertitzea?

Berriztu taldeak urtarrilaren 21ean Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egindako elkarretaratzea. Apirilaren 3rako beste baterako deia egin dute, Eusko Legebiltzarraren aurrean, barruan aurrekontuei zuzenketak bozkatzen ari diren bitartean. (Arg.: Araba
Berriztu taldeak urtarrilaren 21ean Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egindako elkarretaratzea. Apirilaren 3rako beste baterako deia egin dute, Eusko Legebiltzarraren aurrean, barruan aurrekontuei zuzenketak bozkatzen ari diren bitartean. (Arg.: Arabako Alea)

2015eko ekainean EAEn frackinga erabiltzea de facto eragozten duen legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak. Erabaki horrek Jaurlaritzaren asmoak aldatzera behartu zuen, baina ez helburu nagusia. Abstentzioaren bidez legea onartzeari atea zabaldu zion EAJk behin eta berriz esan du haustura hidraulikoa segurtasun bermerik gabeko teknika dela gaur-gaurkoz, baina garrantzitsua dela modu batean edo bestean EAEko lurpean zenbat hidrokarburo dagoen jakitea.

Tesi horri eutsi dio Lakuak ere, Arantza Tapiak zuzentzen duen Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun sailaren bitartez nagusiki. Hala, 2016ko urrian, Jaurlaritzaren menpeko Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA) sozietate publikoak proiektua aurkeztu zuen Armentia-2 izeneko gas putzua irekitzeko, teknika konbentzionalak erabiliz. Proiektuaren kokapena Armentia-1 putzutik oso metro gutxira dago, lehenengo fracking bidezko zulaketa egitea aurreikusi zen lekuan, Subilla Gasteizen. Honezkero diru kopuru bat dago lan horretarako esleituta, egunotan ezbaian diren 2017ko aurrekontuetan: 4,3 milioi euro. Orotara hamazortzi milioi euroko kostua izan dezake egitasmoak.

Lehengora buelta, hogei urte geroago

SHESAk 1997an egin zuen Armentia-1 putzua, baina hura porrota izan zen; eskura zeuden teknikekin ezin zen ia gasik atera, hobia iragazkortasun txikikoa delako. Handik hamarkada batera gutxi gorabehera, Eusko Jaurlaritzak asmoa berritu zuen, ordurako lurpeko gas guztia ateratzea ahalbidetuko zuen teknikan itxaropena jarrita: frackinga. Geroko historia ezaguna da. Patxi Lopezen maniobra batek mundu guztia frackingaz hitz egiten hastea eragin eta bide batez haren aurkako borroka piztu zuen; azkenik, hura erabiltzea eragozten duen legea onartu zen.

Erregai fosiletan diru publikoa inbertitzea zentzurik gabeko atzerapausoa da, Armentia-2 gas putzuaren proiektuaren aurka daudenen esanetan

“Frackinga beharrezkoa bazen teknika konbentzionalek ez zutelako balio, nola liteke orain berriro teknika konbentzionaletan oinarritutako proiektua aurkeztea?”, galdetzen dute Armentia-2 proiektuaren aurka azaldu direnek. SHESA, edo bestela esanda, Jaurlaritza, Thrive Energy enpresari 53.600 euroren truke eskatutako txosten batean oinarritzen da egitasmoaren bideragarritasuna defendatzeko, nahiz eta erabateko ziurtasuna agertu ez. “Uste dugu errentagarria izan daitekeela, baina zundatzen hasi arte ezin da ezer aurreratu”, esan zuen Luis Muñoz SHESAko zuzendari teknikoak joan den martxoaren 6an Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian. Momentuz, Espainiako Ingurumen Ministerioaren baimenaren zain daude.

Energi eredua ezbaian

Fracking Ez kolektiboa izan zen udazkenean Armentia-2 proiektuaren aurka azaldu zen lehena. “Berritasun bakarra ‘fracking’ hitza desagertzea da”, nabarmendu zuten. Hori horrela, oposizio lana beste esku batzuetan uztea deliberatu zuten. Araban batzar irekia antolatu eta handik sortu zen Berriztu taldea.

Subillako putzua geldiaraztea du helburu Berriztuk, baina ez hori bakarrik: energi ereduaz eztabaidatu behar dela uste dute, “gizarteari bide okerretik goazela ohartarazteko”, taldeko kide Estitxu Villamorren hitzetan. “Gasa trantsiziozko energia garbia dela sinestarazi nahi digute, baina indarra azpiegitura horietan jartzen bada beste energia eredu batzuetan inbertitzea oztopatzen da, berriztagarrietan adibidez”. 

Erregai fosiletan diru publikoa inbertitzea zentzurik gabeko atzerapausoa da, dio Berriztuk. Hori da, halaber, Armentia-2 proiektuaren aurka azaldu diren Legebiltzarreko talde bik, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, darabilten argudio nagusia. 2017ko EAEko aurrekontuetan putzua egiteko aurreikusi diren 4,3 milioi euroak kentzeko eskatu dute biek, apirilaren 3an eta 4an bozkatuko diren zuzenketen bidez. SHESAren nahien aurka agertu den beste alderdia PP da, baina lerro hauek idazteko unean ez da segurua zer jarrera zehatz hartuko duten popularrek, Madrildik datorren erabakiaren zain. 

Hidrokarburoen eztabaida zabalik

“Ingurumen inpaktua antzekoa izango da frackingarekin edo fracking gabe”, dio Estitxu Villamorrek; “nahiz eta teknikak ustez konbentzionalak izan hobia lehengo bera da, ez-konbentzionala”. Horrek esan nahi du zulaketa bakarretik atera litekeen gas kopurua oso txikia dela, eta beraz operazioa ezin dela errentagarria izan putzu asko egin gabe. Lurralde okupazio handiegia eragin lezake proiektua garatzeak, Berriztuk salatzen duenez.

Thrive enpresak egindako txostenaren arabera, frackinga litzateke Subillan gasa erauzteko biderik egokiena, baina hura erabiltzeko aukerarik ezean teknika konbentzional modernoek balio dezakete. Besteak beste, Balmaseda izeneko formazio geologikoa oso heterogeneotzat jotzen delako; baditu, beraz, bitarteko konbentzionalekin esploratzeko moduko aldeak. Argudio horrek ez ditu aurkariak konbentzitu ordea, ez proiektuaren errentagarritasunaz ez arrisku faltaz.

Badirudi, edozein kasutan, eztabaidagai nagusia ez dela egitasmoaren balizko ingurumen inpaktua izango –horrek garrantzia izango badu ere–, hidrokarburoak bilatzeko inbertsio publikoen zilegitasuna baizik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hidrokarburoak
Repsolek 2.500 milioi euro baino gehiago irabazi du, aurreko urtean irabazitakoaren bikoitza

Krisi energetiko betean, Repsolek 2.539 milioi euro irabazi du lehen seihilekoan. Aurreko urtean, epe berdinean, 1.235 milioi euro irabazi zituen, aurten irabazitakoaren erdia baino gutxiago. Hidrokarburoen prezioaren igoerak bultzatu du besteak beste irabazien puztea.


Armentia-2 putzuaren amaiera ospatu eta trantsizio energetikoaren alde mobilizatzera deitu du Berriztu!-k

EAJk eta PSEk Araban azken unera arte proiektua babestu dutela salatu du mugimenduak, eta Madrilen onartutako legeak behartu dituela atzera egitera, baina bestelako “proiektu suntsitzaileak” bultzatzen jarraitzen dutela bi alderdiek. Arabako jendartea lorpenagatik... [+]


Mikel Otero
“EAJk ez du astirik lurrazpiko gasaren esplotazioa garaiz hasteko”

Mikel Otero Gabirondo Arabako EH Bilduko legebiltzarkide da 2016. urtetik, eta koalizioaren Ingurumen eta Energia idazkaria. Politika energetikoari dagozkion gaiak hurbiletik jarraitzen ditu, eta horien artean dago Arabako Sunbillako Armentia-2 putzuarena, Gasteizko Udalerrian... [+]


2020-11-18 | ARGIA
Dieselari zergarik ez igotzea eskatu du EAJk Espainiako aurrekontuak onartzearen truke

EAJk 85 zuzenketa jarri dizkio Espainiako Gobernuak aurkeztutako aurrekontuei eta dieselaren zergaren gaia jarri du erdigunean, PSOE-UP koalizio-gobernuak jeltzaleen babesa jasotzeko.


2020-08-18 | Mikel Eizagirre
AEBetako Gobernuak Artikoko erreserba naturala petrolio ustiapenera bideratuko du

Alaskako Artikoko Baso Bizitzaren Babesleku Nazionala petrolio-ustiapenarentzat irekitzeko plan bat onartu du, eta litekeena da urtea amaitu baino lehen kontzesioak esleitzea. Neurri horrek ingurumen taldeen gaitzespena eragin du, eskualdeko biztanleria indigena, animaliak eta... [+]


2017-09-05 | Unai Brea
Greenpeaceko lau kide atxilotu dituzte A Coruñan, ikatz kamioi baten deskarga oztopatzeagatik

Greenpeaceko hainbat aktibistak A Coruñako portuan dagoen Medusa ikatz-biltegiaren sarrera blokeatu dute astearte goizean. Modu horretan, bertara zihoan Gas Natural-Fenosa konpainiaren –hura da biltegiaren jabea– kamioi batek bere zama hustea eragotzi dute... [+]


2017-04-25 | Unai Brea
Dakotako oliobide proiektutik finantzazioa kentzeko eskatu diote BBVAri

Espainiako Ekologistak Martxan taldeak eta AEBetako hainbat mugimenduk bat egin dute apirilaren 25ean sare sozialen bidez BBVAri eskatzeko Dakota Accces Pipeline oliobide proiektuari finantzazioa ken diezaiola. Barack Obamak oliobidearen eraikuntza geldiarazi zuen 2016ko... [+]


Estitxu Villamor
“Eredu energetikoaren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu, bide okerretik goazela ohartarazteko”

Araban, Subillako putzuan hasiriko proiektuari aurre egiteko Berriztu! taldea sortu da. Ingurumenean eta gizartean gasa ateratzeko zulaketek izan ditzaketen ondorioak ezagutaraztea eta proiektu horiek geldiarazteko presio egitea dituzte helburu.


2016-10-05 | Unai Brea
Subilla Gasteizen ireki nahi duten gas putzua dela-eta kezka agertu du Fracking Ez plataformak

Fracking Ez plataformak kezka agertu du Euskadiko Hidrokarburoak (SHESA), Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publikoa, Armentia-2 izeneko gas putzu baterako baimena tramitatzen ari delako. Subilla Gasteizen dago putzu hori, azken urteetan SHESAk fracking teknika erabiltzeko... [+]


Zientoka militante, petrolio multinazionalen Paueko biltzarra oztopatu nahian

Erregai fosilen ustiaketan liderrak diren multinazional handienak biltzen dira apirilaren 5etik 7ra Biarnoko Pauen MCE Deepwater Development 2016 kongresuan, itsaso sakonetako zundaketa teknikak hobetzeko, klimaren aldaketa konpontzeko egindako COP21 mundu biltzarraren... [+]


Klima aldaketaren kontzientziaren aitak dio Parisko Hitzarmena “iruzurra” dela

NASAko zientzialari ohi James Hansen oso kritiko agertu da Parisen egin zen COP21 bilerako akordioarekin. The Guardian kazetari adierazi dionez, karbono dioxido isuriak murrizteko lorturiko hitzarmena “iruzurra” izan da, “konpromiso hutsalak” besterik... [+]


2015-12-14 | ARGIA
Raul Zibechi: “Venezuela bilakatu da Saudi Arabia berria, munduko botere banaketan giltzarria”

Raul Zibechi kazetari uruguaitarra chavismoak azken urteotan eramandako bidearekin kritiko agertu da ezkerretik. Azken hauteskundeen bezperetan idatzi du Venezuelari buruz "Cruce de Caminos" artikuluan. Herrialde honetako edozer baldintzatzen duen datu nagusia... [+]


2015-12-12 | Unai Brea
Klimaren Parisko Hitzarmena: AEBak eta hidrokarburo ekoizleak garaile

“Parisko Hitzarmenak ez du planeta salbatuko baina klima aldaketaren aurkako gurpila hasi da biratzen, eta ez da gutxi”. Txio batean idatzitako hitz horien bidez laburbildu du Unai Pascual BC3ko ikerlariak COP21 klimaren gailurra. Akordioaren behin betiko testua... [+]


2015-12-11 | Unai Brea
Klimaren lehia Parisen: kalean soluzio eske, gailurrean geroa kolokan jartzen

Halakoetan ohi denez, bata bestearen ondoren iragarritako epeak behin betiko akordiorik gabe agortuz doaz Parisko klimaren goi-bileran. Ostiralerako behar zuena larunbat goizerako hitzeman du Laurent Fabius Frantziako Kanpo ministroak. Aldi berean mobilizazio erraldoiak espero... [+]


2015-12-10 | Unai Brea
AEBen garaipena Parisen: gas isurpenak murrizteko planak ez dira lotesleak izango

Aurreikusita zegoen bezala, COP21 klimaren gailurrean adostuko den nazioarteko hitzarmena ez da erabat loteslea izango. AEBek lortu dute akordioaren zirriborroa beren aldera lerratzera: herrialde bakoitzak aurkeztutako CO2 emisioak murrizteko planen betekizuna ez du nazioarteko... [+]


Eguneraketa berriak daude