Alaska zazpi milioiren truke

  • Washington, 1867ko martxoaren 30a. Gaua negoziaketan eman ondoren, goizeko 4:00etan, Errusiak Alaska saldu zien AEBei 7,2 milioi dolarren truke. Eremu zabal izoztuak 1,5 milioi hektarea ditu eta, horrenbestez, 4,74 dolar ordaindu zuten kilometro koadro bakoitzeko. Une hartan 2.500 kolono errusiar bizi ziren han, jatorrizko 10.000 biztanle errusiar jurisdikziopean zeuden eta, horiez gain, beste 50.000 aleutiar, inuit, inupiaq, yupik... bizi zirela kalkulatzen da. Salerosketa Andrew Johnson presidenteak sinatu zuen, eta senatuak berretsi. Transferentzia zeremonia urte bereko urriaren 18an egin zuten eta 7,2 milioiko txekea 1868ko abuztuaren 1eko datarekin jaulki zuten.

Errusiak duela 150 urte saldu zien Alaska AEBei. Baina 7,2 milioi dolarreko txekea hurrengo urtean jaulki zuten, 1868ko abuztuaren 1ean, Eduard Andreevich Stoeckl-en izenean. Stoecklek salerosketa negoziatu zuen Errusiako Gobernua ordezkatuz. (Arg.: Richa
Errusiak duela 150 urte saldu zien Alaska AEBei. Baina 7,2 milioi dolarreko txekea hurrengo urtean jaulki zuten, 1868ko abuztuaren 1ean, Eduard Andreevich Stoeckl-en izenean. Stoecklek salerosketa negoziatu zuen Errusiako Gobernua ordezkatuz. (Arg.: Richard Martin-CC By)

Lurraldea saltzeko ahaleginak, ordea, lehenago hasi ziren, 1850eko hamarkadan. Errusiar Inperioak zailtasun ekonomikoak zituen, Alaskako lurraldea militarki defendatzea ez zen erraza eta britainiarrek erraz hartuko zuten beldur ziren. Alaska merke salduta ere, zerbait poltsikoratuko zuten. Bestela, kolonia ezeren truke galtzeko arriskua handia zen. Gainera, ordurako, Alaskako igaraba populazioa ustiatuta eta ia agortuta zeukaten.

Alexander II.a tsarrak Alaska britainiarrei eskaini zien lehenik. Ziurrenik, haren asmoa britainiarren eta estatubatuarren arteko liskarrak areagotzea zen eta, hala, bi potentziak ahulduta, Errusiar Inperioaren posizioa indartuko zen. Baina britainiarrek ez zuten interesik agertu eta 1859an AEBei egin zieten eskaintza. Beste ezezko bat jaso zuten, Washingtonentzat une hartan Gerra Zibila pizteko arriskua lehentasuna baitzen.

AEBek Alaska ordaintzeko erabilitako txekea.

Errusiarren asmoa ez zen makaldu, eta AEBetako Gerra Zibila amaitutakoan negoziaketak berrabiarazi zituzten. 1867ko martxoaren hasieran eseri ziren William Seward AEBetako estatu idazkariarekin.  Hilabetea amaitzear zela itxi zuten tratua.

Erosketa errentagarria izan al zen AEBentzat? Adituak ez datoz bat erantzunean. David R. Barker ekonomialariaren ustez, Alaskan bildutako zergek ez dute sekula gainditu salerosketaren eta lurraldea gobernatzearen kostua. John M. Miller-en iritziz, Alaskako petrolio baliabideak ustiatu zituzten enpresek ez zuten inbertsio izugarria berdintzeko irabazirik izan. Scott Goldsmith eta Terrence Cole ez datoz bat ondorio horiek ateratzeko irizpideekin, eta barne-produktua kontuan hartuz gero erosketa bikaina izan zela diote; kalkulu baikorrenen arabera, 50 urtean estatubatuarrek 100 aldiz irabazi omen zuten lurraldeagatik ordaindutakoa.

2014ko martxoan, “Alaska Errusiara itzuli” mugimenduak 35.000 sinadura bildu zituen. Ez zitzaien bururatu Alaska jatorrizko biztanleei itzuli behar zitzaiela eskatzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Historia
Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Eugene Pottier
‘Kanta iraultzaileak’: inoiz galduko ez den kantuaren gauza

Ereserkiek, kanta-modalitate zehatz, eder eta arriskutsu horiek, komunitate bati zuzentzea izan ohi dute helburu. “Ene aberri eta sasoiko lagunok”, hasten da Sarrionandiaren poema ezaguna. Ereserki bat da, jakina: horra nori zuzentzen zaion tonu solemnean, handitxo... [+]


Lineal A idazkunik luzeena

Lineal A duela 4.800-4.500 urte erabilitako idazkera minoikoa da. Berriki, Kretako Knossos jauregi ezagunean, bolizko objektu berezi bat aurkitu dute, ziurrenik zeremonia-zetro gisa erabiliko zutena. Objektuak bi idazkun ditu; bata, kirtenean, laburragoa da eta aurkitutako... [+]


Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Resako aztarnategia Andosillan
Ebroko muga zaharraren lorratzetan

Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]


2025-03-31 | ARGIA
Iruña-Veleia afera argitzea eta ondarea ez suntsitzea eskatu dute Gasteizen

Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


Homosexualen aurkako Bilboko auzitegia

Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]


2025-03-26 | Axier Lopez
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]


Koordinakundea eratu dute, Bigarren Mundu Gerran deportatu zituzten euskal herritarrak ezagutarazteko

Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]


Eguneraketa berriak daude