Irakurleak galdezka

  • Kaixo Jakoba. Pagadi gazte bat daukat eta esan didate komeni izaten dela, landarea gaztea dela, mutur bat utzi eta beste muturrak moztea. Zer iruditzen zaizu? Eta zein ilargirekin moztu behar nituzke mutur horiek? Mila esker eta ongi izan.

    Kepa Martinez (Alegia)

Kaixo Kepa. Pagoak zuzenak izateko garrantzitsua da muturreko kimua izatea nagusia. Horrek bi baldintza eskatzen ditu: goranzko puja bakarra izatea eta horrek nahikoa elikagai izatea indarrean hazteko. Lehenengorako zuzen gorantz soilik adar bat uztea komeni da eta parekorik balu –gorantz hura ere– hura moztu. Beste adarrak, bigarren mailakoak, enborraren bueltan datozenak, zabalera bai baina gorantz jotzen ez dutenak, garrantzitsuak dira landareak janari asko sor dezan. Horregatik horiei eustea komeni da. Urtero-urtero zuhaitza luzatu ahala, horietako adar bat edo bi kendu daitezke. Pixkanaka azpitik soilduko duzu, baina kolpetik adarrik eta janaria sortzen duten hostorik kendu gabe.

Lan hori apiril aldera egingo nuke nik, izerdia hazia duenean eta ilbeheran.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
Eguneraketa berriak daude