Urte osoa irauten duen nobela beltzaren astea

  • Nobela beltzaren inguruan askotariko ekitaldiak antolatu ohi dituzte urtarrilarekin zazpi egunez, webgune ondo betea dute urte osoan, eta orain berriz, (H)Ilbeltza beka aurkeztu dute. Aste izatetik urte izatera bidean da Baztango (H)Ilbeltza.

Orain hiru urte abiarazi zuten asmoa Baztanen: (H)ilbeltza, nobela beltzaren astea. Harrezkero, genero beltza ardatz hartu eta hitzaldi, mahai-inguru, aurkezpen, ibilaldi, bertso-saio eta gainerako, hainbat ekitaldi diferente antolatzen ari dira. Trebatuak dira lanean, herri mugimenduetan zailduak, eta nobela beltzaren asteari lotu zitzaizkiolarik, jakinaren gainean ari ziren, bazekiten nondik eta nora behar zuten. Orain baino lehen esana du antolatzaileetakoa den Elurre Iriartek: “Literaturak aukera ederrak ditu kritika soziala egiteko, eta literaturaren barnean, nobela beltzak du, batez ere, kritika sozial hori egiteko aukera. Hori da guri interesatzen zaiguna, gizarte kritika. Eleberri beltzetan hor da beti ustelkeria, hor da beti azpimundu hori, arras iluna, neketan ikusten dena”.

Loidi eta Izeta, Redondo baino lehen

Menturaz, Dolores Redondo idazleak bere nobela arrakastaz bezainbat gaztelaniaz beteak Baztanen kokatzeak ere zirikatu zituen beren txokoan aski isilka ari ziren aipatu bailarako irakurleak. Ez zuten gustura hartu asots handi hori eta, hein batean, hari erantzuteko ere sortu zuten nobela beltzaren astea. Minbera ere baziren. Behin eta berriz eta aunitzetan Elurre Iriartek esana dakigu: “Badirudi orain deskubritu dugula Baztan, eta orain deskubritu dugula nobela beltza! Erakutsi nahi izan dugu Baztan hemen zela aspaldidanik, eta gainera, nobela beltzarekin ere izan duela lotura. Hor da, errateko, Elizondoko idazle Mariano Izetak eskribitu zuen nobela beltza, Dirua galgarri, euskarazko literaturaren historian bigarren nobela beltza, alegia. Jose Antonio Loidiren Hamabost egun Urgainen famatuaren ondotik Izetarena etorri zen”.

Elurre iriarte (antolatzailea):
“Erakutsi nahi izan dugu Baztan hemen zela aspaldidanik, eta nobela beltzarekin ere izan
duela lotura”

(H)ilbeltzan ez dira debaldetan ari, eta Loidi eta Izeta, hara hor bi izen Baztango nobela beltzaren astean goraki ospatu dituztenak. Bigarren edizioan izan zen, 2016an: batetik, Jose Antonio Loidiri omenaldi eginez, idazle zenaren arreba ehun urteko Anjelita gonbidatu zuten hizlari, eta bestetik, Izetaren lana berrargitaratu zuten Baztango Udalak lagundurik. Horiekin batera, hor dira Gotzon Garate zenak Baztanen kokatu zizkigun lanak; hasteko, Esku leuna eta Elizondoko eskutitzak. Bestalde, bertan eman zituen aldietan eskribitu zituenak ditugu Izurri berria, neurri handian Sunbillako Ixtola baserrian egina, eta arestian aipatu dugun Elizondo eskutizak, Arizkungo Iriarte etxean ondu baitzuen Garatek.

Irakurleek abiatutako esperimentua

(H)ilbeltzaren hasmentan irakurleak dira, haietatik etorri da astea. Irakurle horiek zortzi urte zeramatzaten irakurtzen eta “Idazleekin solasean” kanpainaren bat egiten. Honetaz eta hartaz solasean beti, nobela beltzaren gainean jardutea bururatu zitzaien, zer edo zer egitea.

Hasieran, hitzaldiren bat edo asteburu batean zerbait egitea ibili zuten gogoan, baina fite konturatu ziren aste oso bateko egitaraua osatzeko lain ideia zutela, denak nobela beltzaren inguruan josiak. Hasi ziren, beraz, zer etorriko zen ez zekitela. “Ia-ia esperimentua izan zen lehen edizio hura”, Elurre Iriartek esanda dakigunez. 2015eko urtarril ilbeltzean hasi ziren eta handik hona hiru urte egin dituzte, eta, oker esateko beldurrik gabe, pisua irabazi du (H)ilbeltzak, presentzia irabazi du nobela beltzaren asteak Euskal Herrian egiten diren literatur ekitaldien barnean. “Gurea, negukoa. Eako Poesia Egunak dituzu udan, Zarauzko Literaturia udaberrian, Durangoko Azoka neguan…”, Iriarteren hitzetan beti.

Liburuen inguruan biltzen diren irakurleak ez dira, ordea, bakarrik ari Baztanen. Bertako eta kanpoko, irakurle andana biltzea lortu dute bailarako herrietan nobela beltzaren karietara hots egin dituzten ekitaldietara. “Astegunetan Baztango jendea biltzen da gehienbat, eta hori nahi genuen. Bertzalde, badugu irizpidea: bateko eta bertzeko herrietan egitea ekitaldiak. Batean izanen da Arizkunen, bertzean Anizen, hurrengoa Erratzun, Berroetan, Elizondon, Lesakan edo bertze nonahi. Eta Baztango jendea mugitzen da harat-honat”. Aste hondarren, bistan da, baztandarrekin batean biltzen dira batik bat arrotzak, zazpi euskal herrietatik bailarara joandako jende eta jendakiak.

Herri mugimenduetan zaildutako jendea ari da urtero (H)Ilbeltza antolatzen. Bazuten esperientziarik, eta nabaritzen da: denbora gutxian euskal literaturaren zaleentzat erreferentziazko zita bihurtu da Baztangoa.

Astea? Urte osoa!

Nobela beltzaren astea ez da, ordea, zazpi egunekoa. (H)ilbeltzakoak beti ari dira, beltzetik beti, agerian beti, eta ilbeltza.eus webgunea dugu froga. Molde guzietako edukiz bete dute sareko egoitza, bertan dira nobela beltzaren astearen aitzakian egindako hitzaldi eta solasak, baina baita hortik eskapo egindako elkarrizketak, eskribitutako saiakera motx gisako gogoetak eta bestelakoak. Inor izatekotan, (H)ilbeltzakoak saiatu dira bide berriak urratzen, euskarazko literaturaren leihoa are gehiago zabaltzen, nobela beltzaren haritik tinko tiraka, beti Baztanen, hiriburutik aparte.

Horretaz oharturik ari zen Aingeru Epaltza iaz, Noticias de Navarra egunkarian “Beltz” zutabea eskribitu zuenean eta Iruñean antolatua zuten beste jardunaldi bat ere, gaztelaniazkoa, hizpidera ekarrita: “Aurten ere Pamplona negra-rekin lehiatu beharko du gaurdanik [(H)ilbeltzak], desabantaila nabarmenean. Baluarteko dotoreziatik eta glamourretik Arizkungo edo Iruritako aretoetako xumetasunera dagoen tarte bera, edo handiagoa, dago euskal eta erdal sistema literarioen artean. Tamainan ez ezik, irakurzaleen eta kazetarien artean ere. Horrek are eskergarriago egiten du (H)ilbeltza bezalako ekimenetan lana beltz egiten dutenen ahalegina”. Hiru urte honetako ibiliak erakutsi duenez, ordea, glamourraren soufflea hutsa da barrutik, eta, aldiz, mamiz betea 2015ean Baztanen antolatzeari ekin zioten nobela beltzaren astea. Nafarroako hiriburuko dotorezia axal horiek eta batzuen eta besteen tamainak gorabehera, harrera beroa egin dio euskara jendeak Baztango (H)ilbeltzari, eta jabetuak dira horretaz ekimen beltzaren sortzaileek. Ez alferretan zioen Maitane Maritorenak Xorroxin irratiak egindako elkarrizketan: “Hirugarren urtea dugu, baina erreferentzialtasun handia lortu dugu”.

(H)ilbeltza beka

Lanak ongi egiten ari dira, bai: irakurleak biltzen, idazle eta era guztietako sortzaileak erakartzen, irudimen haize berriak erabiltzen, auzolanean, ereduzko ekimena gauzatuz Baztanen herritarren eta bailara mailako agintari politikoen artean. Esaterako, elkarlanaren ondorio bikaina begitantzen zaigu (H)ilbeltzak eta Baztango udalak azkena jakinarazi dutena, hau da, (H)ilbeltza beka, Txalaparta argitaletxearen laguntzaz bideratua, “euskal literatura beltza hedatu eta munduko literatura beltza euskaratzeko asmoz”. Oinarrien berriak arestian aipatu ilbeltza.eus atarian diren arren, esan dezagun 6.000 euroko saria duela bekak, gutxienez 145.000 karaktereko lanak agindu dituztela, eta ekainaren 23a baino lehen aurkeztu behar dela lanaren lagina Baztango Udaleko erregistroan. Abian da beka, (H)ilbeltzak ekarri duen azken berria da, oraingoan batere ez beltza.

Nobela beltza aitzinatzeko bidea izan liteke. Ikusi arte, ezin esan hala izango den. Orain bi urte nobela beltzaren astean egindako mahai-inguruan galdera bera erabili zuten Itxaro Borda eta Jon Alonso idazleek. Imanol Ibaigarriaga irakasle eta blogariari arranondo.com-en leituz jakin dugu: “Itxaro Bordaren iritziz [su etenaren] momentu berri honek indarrak egunerokotasunean finkatzea ekarriko du (…) hiritarren gehiengoaren errealitate sozio-ekonomikoari dagokion eleberri beltza nagusitu ei liteke (…) Jon Alonsoren ustez, berriz, duela hogeita hamar urte euskal nobela beltza eskribitzea posible zen ala ez eztabaidatzen bazen, gaur egun irakurlego kopurua dezente hazi denez, eleberri beltza posiblea izateaz gain, aurrerantzean gizarte beraren aldaketak be jasoko ditu”. Ikuskizun da hori. Bitartean, bidean da (H)ilbeltza beka, nobela beltzaren beka Baztanen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal nobela beltza
Nobela beltzaz solasteko enegarren zita (H)ilbeltzaren eskutik

Anjel Lertxundi, Joseba Sarrionandia, Garazi Arrula, Garazi Ugalde eta Ruper Ordorika izango dira besteak beste gonbidatu, urtarrilaren 23an hasi eta 29ra bitarte ospatuko den euskal nobela beltzaren astean, Baztanen.


2022-01-12 | ARGIA
(H)ilbeltza hemen da: ezagutu aurtengo egitaraua plano-sekuentzia bakarrean

Hilaren 24tik 30era bitartean egingo dute aurtengo (H)ilbeltza, Baztango nobela beltzaren astea. Aurtengo programazioa aurkezteko spota argitaratu dute asteazken honetan.


2021-12-22 | ARGIA
Astebeteko egitaraua dakar (H)ilbeltza jaialdiaren VIII. edizioak

Aurten ez dute nobela beltzaren asterik izan Baztanen, (H)ilbeltzaren antolatzaileek urtean zehar sakabanatu baitituzte jarduerak. Asteartean jakinarazi dutenez, baina, 2022an berriz egingo dute astebeteko (H)ilbeltza jaialdia.


Aste honetan egingo dute Lanbro Beltza topaketaren IX. edizioa

Beste urte batez, Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak Lanbro Beltza topaketak antolatu dituzte Plentzian. Eleberri beltzaren inguruko IX. jardunaldi hauetan hainbat idazle eta adituk parte hartuko dute eguenetik zapatura, urriaren 14tik 16ra, egingo dituzte... [+]


Itxaro Borda
“Hizkuntza da, justuki, Amaia Ezpeldoik ikertzen duen kasurik potoloena”

Erretiroa hartzeko prest da Amaia Ezpeldoi landaguneko detektibea, emakume baten desagerpena ikertzeko eskatu diote baina. Itxaro Bordarekin bildu gara Euri zitalari esker (Susa, 2021) eleberriaz hitz egiteko. 


2020-01-16 | Erran .eus
Euskal Nobela Beltzaren Astea 20tik 26ra ospatuko dute Baztanen

Aste osoan hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta igandean eginen diren bi errezitaldirekin borobilduko dute.


2019-12-10 | Mikel Asurmendi
Iñaki Irasizabal
“Ondo iruditzen zait kultura-industria egotea, baina ez da nirea”

Idazle zornotzarrarekin (Durango, 1969) bildu gara Durangon. Ezohiko idazlea da. Industriako langilea da, metalgintzan ari da. Eleberri eta ipuin beltz andana idatzi ditu. Bere liburuen generoa nola, halaxe ditu eskuak: ilunkarak. Zorioneko familia (Elkar) ipuin liburua da bere... [+]


2019-01-30 | ARGIA
Nobela beltz bat kometitzeko prest dagoen idazlearen bila ari dira Baztanen

Baztango Udalak hirugarrenez jarri du martxan (H)ilbeltza beka, urtero euskal nobela beltzaren astea antolatzen duen izen bereko elkartearekin eta Txalaparta argitaletxearekin elkarlanean. 6.000 euroko laguntza izango du bekaren irabazleak, asteazken honetan iragarri dutenez.


Baztango euskal nobela beltzaren astearen 5. edizioa aurkeztu dute, ekimenaren izaera parte-hartzailea aldarrikatuz

Bosgarren ediziora iritsi da (H)ilbeltza, Baztango euskal nobela beltzaren astea. Urtarrilaren 14tik 20ra bitartean egingo da aurten, asteazken honetan aurkeztu dute aurtengo egitaraua eta urtetik urtera sona handiagoa hartzen ari den ekimenaren filosofian sakontzeko ere balio... [+]


'Telleria eta gero, zer?' liburuari buruzko polemika
Nork hil nahi du euskarazko nobela beltza Baztanen?

Fikziozko liburu bati buruz solasean aritu ziren Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordean otsailaren 6an, ordu eta hogei minutuz, tarteka tentsio handiz. Egoera bitxia eragin du UPNk, Lekarozko institutuko DBH4ko ikasleek irakurri duten eleberri bat jo-puntuan jarriz... [+]


2018-01-03 | ARGIA
Krimena ez joatea da: aurtengo Euskal Nobela Beltzaren astea iragartzeko spot-a

(H)Ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Asteak aurtengo edizioa iragartzeko spot-a argitaratu du urteko bigarren egunean. Beltz kutsukoa da iragarkia eta, noski, krimen baten berri ematen digu.


2017-05-18 | Erran .eus
Ernesto Pratek ‘Telleria eta gero, zer?’ liburu berria aurkeztu du

Ernesto Prat Urzainik Telleria eta gero, zer? aurkeztu du maiatzaren 17an Elkar argitaletxearen eskutik, bere hirugarren eleberria.


Bi pertsona tiroz hilda, sute bat, ustelkeria: nobela beltz bat hemeroteka gipuzkoarrean

Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak euskarazko literatura beltza sustatzeko beka jarri dute martxan. 6.000 euroko laguntza dago mahai gainean, zeina kutsu beltzeko euskal nobela-proiektu onenaren egileak poltsikoratuko duen. “Nik idatziko nuke, baina ez dakit zer... [+]


Nobela beltza idaztea sustatuko du ‘(H)Ilbeltza’ bekak

(H)ilbeltza elkarteak, Baztango Udalak eta Txalaparta argitaletxeak aurkeztu dute deialdia, eta lanak ekainaren 23ra arte bidal daitezke.


2017-01-04 | ARGIA
Baztan, genero beltzeko literaturaren hiriburu urtarrilaren 16tik 22ra

Hiru urtez jarraian egiten den zerbaitek merezia omen du tradizio izena eta beraz, Baztango Euskal Nobela Beltzaren Astea, Ilbeltza, jada ezinbesteko zita bihurtu dela esan liteke: asteartean aurkeztu zuten aurtengo egitaraua eta edukiz beteta dator.


Eguneraketa berriak daude