Herritik at bizitzera behartuta dauden palestinarren biltzarrak erakunde politiko berria eraiki du. Luze iraun duen Palestinarren Askapenerako Erakundearen (PAE) utzikeria konpontzeko ardatza osatu nahi dute, baita Israelen okupazio politikaren aurkako estrategia suspertu ere.
Istanbulen bi egun bilduta egon ostean, Atzerriko Palestinarren Biltzarrean bildutakoek diaspora palestinarraren eskubideak sakontzearen alde egingo duen entitate politikoa eratu dute. Ez Palestinarren Askapenerako Erakundea (PAE) ordezkatu eta baztertzeko ideiarekin, berau osatu eta Israelen okupazio politikaren kontrako estrategia bultzatzeko baizik.
1964an sortu zuten PAE, garai zeharo desberdinak ziren. Orduan Gamal Abdel Nasser Egiptoko lehendakariaren irudia nagusi zela, Liga Arabiarraren eta Palestinako sindikatu, gazte erakunde, errefuxiatu eta erakunde feministen parte hartzearekin batera izan zen osatua. Oraindik ere, Palestinan bertan zein errefuxiatu guneetan ere hain presente dagoen Yasser Arafatek eta Fatah-k eskuratu zuten erakundearen lehendakaritza; 1969. urtean. Hirugarrena izanagatik, gogoangarriena izan zen Arafat, berea izan baitzen 1993an Osloko Akordioak sinatu zituen eskua, baita Bill Clintonen aurrean Shimon Peresi bostekoa emateko luzatzen lehenengoa ere, oraindik historia horren guztiaren galtzaileek begi txarrekin ikusten duten keinua.
Nazioartean hitzarmena goraipatu eta Intifadak atzean utziko zituen adoste gisa irudikatua izan zen. Bakearen aldeko arrakasta handiko akordioa erdietsi zenaren ideia hedatu nahi izan bazen ere, denborak bestelako joerak berrezarri zirela berretsi eta ondorio latzak ekarri zituen palestinarrarentzat. Besteak beste, palestinar lurralde historikoaren %78ri uko egin eta gainontzeko %22an bizitzea onartzearekin batera, Israelek 1948an erasoaldiarekin hasitakoaren ostean jarraiki okupazio eta kolonizazio proiektuarekin aurrera egin zuen, garbiketa demografikoaren bideari ekinez, gaur oso esanguratsua den 700 kilometroko harresiaren irudiak estrategia hori ezin hobeto irudikatzen duela.
Eraginak mediatikoki ikusgarriak izan direnean, 2011 eta 2014ko erasoaldiak kasu, luze eta zabal izan dugu gertakarien berri, baina okupazioaren eraginak hainbat mailatan jazotzen dira eta esparru guztietan dute presentzia, Palestina barruko zein kanpokoentzat saihestezinak diren errealitateek okerrera egiten dutela eta egunerokotasunak amaierarik gabeko zigorra dirudiela.
Besteak beste, hain zuzen Fatah-ren buruzagitzapeko PAEri egiten dio Atzerriko Palestinarren Biltzar honek kritika, Israelgo armadari bakarrik men egiten dion buruzagitza sortu izanagatik. Biltzarraren azkenengo adierazpenean, Anis Al-Qasem legedian adituak PAEko lidergoari leporatu dio Palestinaren eskubide historikoak xahutzea, okupazioa eta palestinarren sufrimendua luzatu eta sakondu dituzten Israelekiko hitzarmenetan.
Hala ere, PAEren euskarri gisa aurkeztu du bere burua oraindik izenik ez duen entitate politiko berri honek, Ribhi Halloum, PAEko enbaxadore ohiaren esanetan, “PAEren euskarri izan nahi duen estruktura eratzen saiatzen ari gara”, ideia ez da beraz alderdi berria sortzea, baizik eta palestinar guztien parte hartzera irekita egongo den erakunde independentea eraikitzea. Fatah-k PAEren kontrako erasotzat jo du Biltzarra, palestinarrak banandu nahi dituen ekimena dela egotzita.
Egoitza Beiruten finkatzea erabakitzeaz aparte, biltzarrean ezarri diren helburu nagusiek hurrengo ideiak hartzen dituzte barne: aipatutako Israel eta Palestinaren arteko Osloko Akordioak indargabetzea; palestinar guztiak hobeto ordezkatuko dituen PAEren berregituraketa; eta demokratikoki hautatutako Palestinako Nazio Kontseilua, alegia, PAEren erbesteratutako erakunde legegilearen eraketa.
Duela hiru aste, Teheranen egindako Palestinako Intifadaren Aldeko Nazioarteko VI. Konferentzian, Hezbollah-k Irango Errepublika Islamiarrak “Palestina ez duela ahaztu” esan du; Libanoko errefuxiatu palestinar eta siriarren egoera okerrera doa; Siriako gudaren ziurgabetasunak dira; BDZ, Israelen apartheidaren kontrako Boikot, Desinbertsio eta Zigorren kanpaina pil-pilean dago; Trumpen Ameriketako Estatu Batuek Ekialde Hurbileko politika aldatzeak ere eraginik izango du... Testuinguru horretan, nork bere buruari Ekialde Hurbilean aldaketa sakonen garaian ote gauden galdera egitea halabeharrezkoa dela dirudi.
Bien arteko su-etena indarrean sartu zenetik hiru aste bete direnean, Hamasek guztira 21 bahitu askatu ditu eta Israelek, berriz, 730. Bahitu israeldarren irudiak "gizateriaren aurkako krimen baten adibidea" direla salatu du Israelgo presidente Isaac Herzogek.
Ehunka pertsona mobilizatu ziren Maccabi Tel Aviv talde israeldarrak Gasteizen jokatu duela gaitzesteko. «Israelgo Estatuaren normalizazioari» ekarpena egiten diola kritikatu diote Baskoniaren zuzendaritzari.
AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]
Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.
Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
Gutxienez hamar palestinar hil eta 35 zauritu ditu Israelek Zisjordaniako Jenin hiriaren aurkako operazio militar batean, Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi dutenez. Hildakoen eta zaurituen kopurua etengabe handitzen ari dela eta, kopuru zehatzak jakiteko zailtasunak... [+]
Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.
Adosturiko puntu batzuk aldatzen saiatzea leporatu dio Benjamin Netanyahuk Hamasi, baina azken honek informazioa gezurtatu egin du berehala. Urtarrilaren 15eko arratsaldean adostutakoaren arabera, hiru fase lituzke meniak eta igandean abiatzekoa dute. Bizkitartean, erasoekin... [+]
Sindikatu abertzaleko 100 bat kidek Portuko sarrera blokeatu dute Santurtzin, eserialdi baten bitartez. Ekimen horren bitartez Palestinari elkartasuna erakutsi eta genozidioa salatu dute.