“Zine eskolara joan banintz ez nituzkeen egingo egin nituen filmak”

  • Donostiako Tabakaleran izan zen otsailean zinegile estatubatuarra. Zinema independentearen erreferente feministak aitortzen ditu; arau eta teorizazioak jarraitu izan balitu, bere pelikulak bestelakoak izango ziratekeen. Dena jartzen du zalantzan Lizzie Bordenen zinemak: emakumeen arteko botere harremanak, heteroaraua, klase soziala. Hautu estetiko erradikalei buruz aritu zaigu hizketan.

“Nahiz eta bisexualtzat izan nire burua, beti jakin izan dut ni baino arrisku nabarmenagoan zeudela emakume beltz eta lesbianak. Eta nik horiekin egin nahi nuen lan”. (Arg.: Dani Blanco)
“Nahiz eta bisexualtzat izan nire burua, beti jakin izan dut ni baino arrisku nabarmenagoan zeudela emakume beltz eta lesbianak. Eta nik horiekin egin nahi nuen lan”. (Arg.: Dani Blanco)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Arte plastikoetan eman zenituen lehenengo urratsak, ez da hala?

Hala da, bai. Pintore hasi nintzen artearen munduan. Unibertsitatean nengoela hasi nintzen aldizkari batean arte kritikak egiten, hango irakasle batek proposatuta. Azkar konturatu nintzen ordea, ezagutza kritikoek eta teoriek nire sormena blokeatzen zutela. Egiten nuen gauza oro aldez aurretik eginda zegoela pentsatzen nuen, eta gurpil zoro batean sartzen nintzen, ez aurrera, ez atzera. Hortik ihes egiteko modua zerbait berri egitea izango zela pentsatu nuen.

Hortaz, zerotik hastea?

Bai, eta eskolarik zapaldu gabe. Garaiko artistak ezagutu nituen New Yorken bizi nintzela: Richard Serra, Sol LeWitt, Joan Jonas... Horiek guztiak zinearekin eta bestelako adierazpen artistikoekin ari ziren esperimentatzen. Horrela erabaki nuen nire sormena berpizteko egokia izan zitekeela ezagutzarik ez nuen zerbaitekin lanean hastea; zinearekin, hain zuzen ere. Askotan esaten dut, zine akademiara joan izan banintz, ez nukeela Born in flames (Garretan sortua) egingo.

Oso modu librean sortzen dituzu zure pelikulak.

Bai, esan dizudan bezala, Clement Greenberg arte kritikariak aldarrikatzen zuen arteak oso arau zurrunak zituen niretzat. Nik bihotzarekin eta intuizioarekin lan egitea bilatzen nuen, elkarlanean eta bazterrean geratzen ziren gaiei buruz. Garai horretan, Manhattaneko erdigunean, artista guztiak elkarrekin zebiltzan eta dena egiten zen elkarlanean. Denbora asko geneukan libre eta gure sormena baldintza horietan garatzen zen.

Testuinguru horretan, feminismoaren bigarren olatuak artean eragin zuen?

Nire kasuan bai. Bi gauzak izan zuten eragina: emakumeen artea ez zen gizonezkoena bezain beste baloratzen. Gizonak maisuak ziren, emakume artistak performance-an eta body artean zebiltzan nagusiki, eta bigarren mailakotzat jotzen ziren. Era berean, bigarren olatuak nire sexualitatearen inguruko galderak egitera bultzatu ninduen. Horregatik-edo, elementu bisuala eta hitzezkoa nahasten zituen zinemaren alde egin nuen. 

Zergatik interesatzen zaizu bazterrean dauden horien inguruko fikzioa?

Nahiz eta bisexualtzat izan nire burua, beti jakin izan dut ni baino arrisku nabarmenagoan zeudela emakume beltz eta lesbianak. Eta nik horiekin egin nahi nuen lan. Besteak beste, Born in flames (1983) pelikula heteropatriarkatuaren kontra altxatzen den emakume talde armatu baten fikzioa da. Outsider-en eta baztertzearen ideiarekin egin nahi nuen lan; izan ere, garai hartako feminismoak lesbianismoa baztertzen zuen, eta are gehiago klase baxuetako emakume beltzena. Era berean, transexualitatearen gaia agertzen da filmean, baina artean ez genuen hori izendatzeko terminorik.

(Argazkia: Dani Blanco)

Inork salatu zaitu biolentziaren apologia egiteagatik pelikula horren harira?

Tira, film horretan hainbat erresistentzia forma erretratatzen saiatu nintzen, afixen banaketa, eztabaida taldeak, irrati programak... Era berean, pertsonaia batzuek armak erabiltzen dituzte baina inoiz ere ez pertsonen kontra. Nire ustez, pelikula aktibatzen duen galdera honakoa da: zer momentutan bultzatzen da jendea biolentzia hautatzera? Emakume horiek armak baino ez dituzte hartzen, erabili gabe, eta jada horrek biolentziaren ordena sinbolikoa eraldatzen du.

Klase ikuspegia ere garrantzitsua izan da zuretzat.

Lehen aipatu dizudan artisten taldean hutsune handia sumatzen nuen. Guztiak ginen klase ertain edo altuetatik eratorriak, eta horrekin batera, zuriak. Nik, ni bezalakoak ez zirenen kezkak ezagutu eta azalarazi nahi nituen. Gizartean egon zitezkeen emakume haserretuenekin egon nahi nuen.

Regrouping (1976) pelikulan emakumeen arteko batasunari buruz hitz egin zenuen. Harrigarria da zer gaurkotasun duen...

Jakina, izan ere pelikula hori gai unibertsal bati buruz ari da: nola izan talde bateko kide? Oso gai konplexua da, eta zailtasun horiek behin eta berriz agertzen dira pelikulan, bere burua etengabean auzitan jartzen duen filma delako. Azken batean, nik galderak egiten ditut nire filmetan, ondorioak atera baino. Eta horretan kezka nagusia honakoa zen: inoiz benetan iristen al gara talde bateko kide sentitzera? Izan ere, ahalegin handiak egiten ditugu emakumeek gure arteko batasuna sentitzeko, baina gerora beti dugu bakarrik gaudelako sentsazioa.

Dorre bikiak

Born in flames pelikularen azken eszenan New Yorkeko dorre bikien suntsiketa irudikatu nuen, 1983an. Askotan galdetu didate ea eszena hura gerora gertatu zenaren iragarle ote den; garai hartan dorre bikiak botere falikoaren adierazleak ziren guretzat, eta egokia iruditu zitzaidan filmaren azken sekuentzian haien leherketa irudikatzea. Hirian egunero ikusten genituen bi falo erraldoi horiek guri begira, eta nik haien kontrako desadostasuna irudikatu nahi nuen”.


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude