Isabel Gonzalez eta Manuel Ruiz gara, Bilboko senar-emazte bikote bat. Gure seme Ramonek Asperger sindromea dauka. Autismoa soilik haurren arazo gisa ikusten da maiz, baina haur horiek hazi egiten dira, eta horrekin batera, buruhauste berriak datoz. Gaur egun 40 urte ditu Ramonek, eta asko kezkatzen gaitu bere etorkizunak.
Bost urte zituenerako diagnostikatua zuen autismoa. Zantzu nabariak ez zituen, baina sumatzen genion zerbait. Denboraren joanean, geroz eta nabarmenago ikusten zen bazuela zerbait berezia. Azkenean Asperger sindromea diagnostikatu zioten, baina nahikoa lan izan genuen diagnosi zuzena jasotzeko. Autismoaren fenomenoa apenas ezagutzen zen garai hartan, eta psikiatra batzuek ez zuten behar besteko jakintza.
Autismo Espektroaren Nahasmenduaren barruan, Asperger sindromea da gaitzik arinenetako bat. Ramonek ez du atzerapen intelektualik. Gai da hitz egiteko eta gauzak arrazoitzeko. Alabaina, errealitatea beste begi batzuekin ikusten du, eta zailtasunak ditu egoera jakin batzuetan giza harremanak behar bezala garatzeko. Eskolan, kasurako, oso gaizki pasa zuen. Memoria fotografikoa dauka, eta beste umeek baino lehenago ikasi zuen irakurtzen. Gainera, bere adineko ume batentzat normalak ez ziren gaiez hitz egiten zuen. Hor tentsioak sortu ziren, eta harremana gaiztotzen joan zen.
Azkenean, Lehen Hezkuntzan zela, eskola-jazarpena sufritu zuen. Gainontzeko umeek bazterrean uzten zuten. Esperientzia horrek, normala den bezala, kalte handia eragin zion. Integrazioa oso garesti atera zitzaion gure semeari. Oso polita da halako arazo bat duen umea gainontzekoekin nahastea, baina horretarako egoera kudeatzen dakien profesional bat behar duzu. Bestela, kalteak besterik ez dira eragiten.
Ramonen kasuan, irakasleek ez zuten autismoa zuen ume batekin lan egiteko beharrezko formakuntza. Orduz geroztik aitzinamenduak egin dira alor horretan, eta uste dugu gaur egun autismoa duten umeek aukera gehiago dutela. Hor, azpimarratu beharra dago autismo elkarteek egiten duten lana. Bere garaian Ramon Bilboko elkarte batean aritu zen, eta ondo etorri zitzaion bizitza arrunteko egoeretara ohitzeko.
Gure aburuz, elkarte eta zentro hauetan dago autismoa duen jendearen garapenaren gakoa. Bertan bizitza soziala garatzen laguntzen zaie, eta hori da benetan indartu behar dena. Beste biderik ez dago pertsona hauek gizartean behar bezala integratzeko. Bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako formakuntza eskainiz gero, asko handitu daiteke beren independentzia eta, oro har, bizi kalitatea.
Helburua handitan pertsona independenteak izatea da. Oso tristea baita behin helduak direnean, txoko batean bazter uztea. Orain ataka horretan gaude gu. Oso kezkatuta gaude, ez baitakigu gure semeari zer gertatuko zaion aldamenean ez gaituenean. Etorkizuna ez dugu batere garbi ikusten. Non egongo da? Norekin? Gustura egongo da? Itaun horientzako erantzunik ez dugu aurkitzen.
Instituzioek ez digute alternatibarik eskaintzen. Badirudi erresidentzia batean sartzea dela aukera bakarra, eta guk ez dugu Ramonentzat halakorik nahi, badakigulako ez litzatekeela eroso sentituko. Hori dela-eta, uste dugu erakundeek zabaldu egin beharko luketela alternatiba sorta. Formazio egokia duen jende asko dago; beraz, gauzak behar bezala antolatzea baino ez da behar. Gure ustez, hor dago irtenbidea.
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Erritmo eta doinu alaiak entzun ditugu pasilloaren bukaeran. Musikari jarraika egongelara iritsi gara, baina mahaiak ertz batera apartatuta daude, dantza-gela da gaurkoan. Hainbat pertsona dantzan dabiltza: aurrera eta atzera, ezker, eskuin, galletak jaten eta hegazkinean... [+]
Neuropsikologo bati esker jakin zuen Jokin Pedreñok autista dela; bide pribatua hartu zuen traben eta estigmatizazioaren beldur zelako.
“Ezberdina denari eskatzen zaio aldatzea eta moldatzea, baina beharrezkoa da jakitea zein punturaino dauden prest bi aldeak elkar errespetatzeko”. Elkar ulertzea bi norabideko kontua delako, autistak nola gizarteratu azaldu ordez, gizarteari zer eskatzen dioten... [+]
Konfinamendua hasi denetik, autismoa edo TDAH duten haurren zenbait gurasoren salaketak zabaldu dira sare sozial eta hedabideetan. Tratu iraingarrien iturria: etxetik kalera begira direnak, antza, ez baitute ulertzen batzuk zergatik ateratzen diren euren seme-alabekin kalera,... [+]
“Normaltasun” parametroak betetzen ez dituenaren gaitasunak zalantzan jartzera ohituta dagoen gizarte honetan, lezio ederra eman du Bryan aita-bakarrak: munduari erakutsi nahi izan dio Asperger sindromea duen arren eta zailtasunak zailtasun, gauza dela haurra... [+]
Autismoaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 2a. Autismoa duten pertsonei laguntzeko programarik garatuenetakoa dute Gipuzkoan. Hortik oso gertu aldiz, alor honetan berrogei urteko atzerapena dutela kexu dira Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko gurasoak, Frantziako Estatuan... [+]