Hobe nuela ezkondu

  • Gurasoek lehen, gaur egun bezala funtsean Amama filma aintzat hartzen baldin badugu, sortzen zitzaizkien haur bakoitzaren destinoa zedarritzen zuten: bata etxeko zen, neska ala mutila izan, bestea elizarako, gainerakoak armadan sartzera eta lurralde urrunetan edo auzoan finkatzera deituak ziren. Gaur aipatuko dugun euskalduna fraide bilakatzekoa zen baina bidean xedeak aldatu zitzaizkion: amodioaren indarra!

Irudia: Ainara Azpiazu
Irudia: Ainara Azpiazu "Axpi"
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bertsioen arabera Txiki txikitik edo Gazte gaztetik hitzekin abiatzen den kantuaren hitzak, XX. mende hasmentan bildu zituen Azkuek Baztanen, Euskal Kantutegi Herrikoia osatuz. Miguel Esteban Gortariren ahotik jaso zuen melodia. 1940ko urteetan zehar, Aita Donostiak ere Azkaineko Putxuko baserriko Agustin Lakarrari bertso sarkor pare bat entzun zizkion.

Kopla eder eta alaitsu hauetan mintzo den mutikoa adinaren florian igorri zuten etxekoek Salamancara apez edo fraide ikasketak burutzera, hala baitzuten nonbratu edo erabaki, menturaz familia kontseilu baten ondotik. Euskal Herritik, Baztan edo Xareta eskualdeetatik, Salamancarainoko errepidea luzea zitekeen. Imajinatzen ahal ditugu gazte zainartak saldoan, bidean kantari, zirtolari eta bertsolari. Kezka gehiegirik gabe alabaina.

    Gazte gaztetik aitak ta amak
    fraile ninduten nonbratu
    bai eta ere estudiora
    Salamancara bialdu.

Euskal Herriko apez eta fraide askok puntako teologia ikasketak egiten zituzten Espainiako Gaztela eta Leon eskualdeko hiriburuan. Orain ere, Duero ibaiak zeharkatzen duen lekua distiratsua da. Erromatarren denboran garatu zen Salamanca eta fama handikoa bihurtu 1218an, Leongo Alfonso IX.ak Salamancako Estudio Orokorra bataiaturiko unibertsitatea sortu zuenean. Ikasketa humanistak egiten ziren bertan, Erasmoren filosofiaren ildotik. Kanta batek euskaldunak ere hara zuzentzen zirela erakusten digu, baina etengabeko zidor horretan zernahi gerta zitekeen:

    Salamancara nindoalarik
    bidean nuen pentsatu
    estudiante tunante baino
    hobe nuela ezkondu.

Erdi Arotik gaur arte estudianteek besta egitea maite dute. Musika banda edo taldeetan ibiltzen ziren, “tunante” hitzak gainera gaztelaniaz iruzurgile pikaro ideia bat dakarrela. Ikasleak ez ziren prestuak, isilak, umilak, serioak, alderantziz baino. Beste euskaldun handi batek halaber galtza zolak higatu zituen Salamancako unibertsitateko jargietan: Urdazubiko Pedro de Azpilkueta, alias Axular, hura baizik ez aipatzeko.

    Ostatu xume polit batean
    gosez gelditu bainintzen
    neska xarmant bat ari zitzaidan
    mahainean zerbitzatzen.

Liburu sakratuetako iruditegia erabiltzen du  paradisua amestu ondoan, begirada soilaz infernura kondenatua izan denak. Infernua, purgatorioa eta paradisua kontzeptuak XIV. mendean finkatu ziren Benedikto XII.a Aita Sainduaren manuz eta Dante handiaren idatziz

Ez zitzaion Axularri (1556-1664) autofikzioa bertsotan harilkatzen duen gure pertsonaiari bezalakorik gertatu. Ez zen bideko ostatu xume batean aterpetu eta ez zituen ikasketak abandonatu begi ezti pare batengatik. Urdazubiko Agustinoen komentuko teologia kurtsoak sakondu zituen, are gehiago Salamancako Harpean deabruarekin tratua izenpetuz, odola zeriola, sineste herrikoia aintzat hartzen baldin badugu bederen. Handia baitzen Euskal Herriko Fausto berezi honen jakintza, jendeen fantasma guztien iturri. Cervantesek ere aipatu zuen La Cueva de Salamanca horren magia.

Sarako erretoreak 1643an euskarazko literaturaren xendra indartuko zuen, Gero gogoeta bilduma plazaratu zuela Bordeleko Etxauz apezpikuaren baimenarekin. Irakurtzen denean oraindik ere, plazer ironikoz beti, XVI. mendeko erudizioaren neurria ageri da euskararen aniztasun bizitore lizunaz gain. Pentsatzekoa da saratarrak loriatzen zitezkeela igandeetako predikuak entzuten, adibide distiratsuak, erreferentzia kultuak, latinetik eta greziarretik itzuli oharrak bata bestearen atzetik isurtzean intsentsu usain artean.

Deabruarekin tratua egin baina ez zituen dastatu bertsolaria zoratu zuten gorputz traka eta era liluragarriak.

    Begia kartsu, ezpaina lore,
    enekin aise mintzatzen
    aingeru hori ordu berean
    ene bihotz barnean zen.

Antza denez estudiantea berehala maitemindu zen tabernako zerbitzariaz. Neska ederraren irudia ematen digu hitz zehatzetan. Alegera, irri argi eta poz naturalaren jabe imajinatzen dugu. Bertso hauek arinak dira, baikorrak, atseginez troxatuak, abesteko eta memorizatzeko errazak. Bere etorkizunari uko egiten zion gazteak, gazura gazta baino lehen saldu zuen: harentzat soak gurutzatu orduko bikotea osatua zen, neskak bere ikusmoldea eman beharrik gabe.

    Hitz erdi batez maite nuela
    erran nion belarrira
    baina, gaixoa, herabetua
    ihes joan zen kanpora!

Gizon gazteak amodioa salatu zionean, horrela banpez, elkar ezagutzearen zero gradutik abiatuz, andere xarmanta izutu zen, Axularren behialako deabru zitala ikusi bailuen. Badakigu jagoitik ez dela zaila norbaiti maitasunaren aitortzea, gero direla arazoak sortzen eta garatzen. Eta gerotik gerora ibiltzean galtzen dugun denboraz poesia, bertso, ipuin eta nobela sarkorrak ekoiztu dira.

Amodioaren eta zalantzaren arteko jokoaren buruan Baztan, Urdazubi edo Sara aldeko fraidegaiak egundoko zaflakoa bildu zuen: neska beldurtu eta ihesi joan zen amainatzaile ausarta ahoa bete hortz abandonatuz:

    Ez ahal nauzu, izar ederra,
    kondenatzen infernura!
    Ez da sekula ene gogotik
    histuko zure itxura.

Neskaren ezezko lotsatiaren aitzinean mutilari oinarrizko sinesteetara itzultzeko aukera baizik ez zitzaion gelditu: aita jainkoa edo jaun zerukoa hor daude bihotz hautsien gozatzeko. San Pedro giltzariaren lekuan ikusten du bere burua:

    Aita jainkoak egin banindu
    zeruetako giltzari
    orduantxe bai jakinen nuen
    atea nori ireki.

1250eko Letrango Kontzilioak marrazturiko familiaren osaketa teologikoaren eredua sartua zen jendeetan: gizon bat (Josef), emazte bat (Maria) eta haur bat (Jesus), hori zen garai haietako sendia. Modeloak gaur arte iraun du

Liburu sakratuetako iruditegia erabiltzen du hemen paradisua amestu ondoan, begirada soilaz infernura kondenatua izan denak. Infernua, purgatorioa eta paradisua kontzeptuak XIV. mendean finkatu ziren Benedikto XII.a Aita Sainduaren manuz eta Dante handiaren idatziz. Teologia ikastera zihoan euskaldunak heriotik lekorako aro ezberdinen banaketa zein zen bazekien, hala nola ziren predikuak entzuten zituzten herritar gehienak.

XVII. gizaldian Euskal Herrian, oro barneratuak zituzten Erdi Aro berantiarreko agerpen horiek, beste leku askotan bezala errotu abade etxe anitzetan ikasten zuten etxeko jaunen semeek. Erasmo eta Akinoko Tomasek gainera dispositibo horretan finkatua zuten bizidunaren lekua. 1250eko Letrango Kontzilioak marrazturiko familiaren osaketa teologikoaren eredua sartua zen jendeetan: gizon bat (Josef), emazte bat (Maria) eta haur bat (Jesus), hori zen garai haietako sendia. Modeloak gaur arte iraun du, 2013an sexu bereko ezkontza eztabaidatu zenean Euskal Herrian bertan kalapita ozenak hazteraino.

Estudiante tunante izateko xedea bidean utzi zuen gazteak argi zeukan halatan zeruko ateak nori eta zein ordenetan zabalduko zizkion:

    Lehenengo aitari, gero amari
    gero anai-arrebari,
    ta azken orduan isil-isilik
    nire maite politari.

Ez zuen familiaren funtsa sakrifikatuko hala ere bihotza sekretuan inarrosten zion ostatu polit hartako zerbitzari herabeari lehentasuna emateko. Paradisuaren saria zen.

Talde eta txaranga askok eskaintzen duten arren, Amaia Zubiriak eta Txomin Artolak Folk-Lore-Sorta-1 diskoan egin zuten abesti horren bertsio eder bat, akordeoiak bozak zurkaizten zituela eta hitzen mamiak dakarren alegrantzia zuku guztia ateratzea lortuz. 1991n plazaratu zuten Elkar etxean. Ez da atzo bezperakoa. Ohartzen gara ez duela zimur bakar bat ere hartu.

Aditzen duenari, bizitzeko poza oparitzen dio kantak, bai eta ahoak eman ahala hitzak hitzen ondotik bihikatzen dabilenari. Amek haurrei xuxurlatzen diete, maiteek elkarri, bakartuek beraien buruei etsipena uxatuz.

Mutikoak neskaren ihesarekin kolpea jasan zuen baina aitzina jarraitzea zegokion. Salamancara apeztzeko. Edo aurkituko zuen aurreneko hirira, han bere egunerokoa errotzeko, elizetatik urrun eta balizko amodio iturriei hurbil.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kantagintza
2024-01-31 | Castillo Suárez
Kaseteak

Iaz Braham bat ezagutu nuen Delhin. Harritu ninduen garagardoa maite zuela eta gaztelaniaz bazekiela. Nire adintsuko zela esango nuke, baina makil baten laguntzaz ibiltzen zen, poliki. Ea zergatik zekien gaztelaniaz, galdetu nion, eta berak umetan Julio Iglesiasen kaseteak... [+]


Maite Idirin kantari hilberriari azken agurra egingo diote asteazkenean Angelun

Maite Idirin abeslaria urtarrilaren 20an hil da. Angelun bizi zen, eta asteazkenean 10:30ean izango da ehorzketa meza. Euskal kantagintzaren ahots ezagunenetakoa izan da. Emakumeen eskubideen alde borroka egin zuen bere bizialdian.


Fernando Unsain musikari, kantari eta ikusentzunezkoen produktorea hil da

78 urterekin iktus baten ondorioz hil da Donostian Fernando San Jose Arze, kultur munduan Fernando Unsain izenez ezagutua. Pertsona garrantzitsua izan da euskal kantagintzan, diskoen grabaketa eta produkzioan eta ikusentzunezkoetan. ARGIAk Fernando Unsainengan kolaboratzaile... [+]


2023-05-04 | Estitxu Eizagirre
Kantak herri baten historia josten duten hari balira?

Ziburuko Liburu eta Disko azokaren aperitif gisa, Hitzen Ahairea emanaldia eskaini zuten maiatzaren 3an Baltsan elkartean Gotzon Barandiaran idazle musikazaleak eta Rafa Rueda musikari literaturzaleak. Euskal kantagintzan barnako bidaiarekin gozatu zuten bertaratu ziren 40... [+]


2023-05-03 | ARGIA
Badator Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
Euskal kantagintzan barnako bidaia maiatzaren 3an Ziburuko Baltsan elkartean

Gotzon Barandiaran Arteaga idazleak eta Rafa Rueda musikariak Hitzen Ahairea hitzaldi musikatua eskainiko dute. 15 kanta aztertu eta zuzenean joko dituzte, bidean galdera honekiko hausnarketak josiz: euskaldunok zeri kantatu diogu?


Antton Valverde, musikaria
“Euskaraz kantatze hutsa politikoa da”

Ibilbide luzeko musikaria da Antton Valverde donostiarra (Gros, 1943). Frankismo garaian hasi zen oholtzetara igotzen, 1970eko hamarkadan, haren hitzetan, Euskal Herriaren alde zerbait egin nahi zuelako. Artearen munduan oin bat sartuta izan du beti, ez soilik musikan egin duen... [+]


Gexan Alfaro. Olerkari militante euskaltzale
“Kantuak egin du hemen politika-militantziak bezainbat lan”

Ez da haren nortasuna errazki definitzen. Anitz egin du, anitzetarik. 60ko hamarkadaren amaieraz gero, kantagintza berriaren izenetan ageri da Gexan Alfaro. Militante zaildua da, euskararekin kultura, kulturarekin politika, Ipar Euskal Herriaren historiaren jakile dugu joan den... [+]


2021-12-07 | ARGIA
Panpi Ladutxeri azken agurra eman dio pilotaren munduak Donibane Lohizunen

Abenduaren 6an agurtu du pilotaren munduak azaroaren 30ean zendutako azkaindarra. Profesional mailan ezker paretan txapela jantzi zuen Ipar Euskal Herriko lehen pilotaria da: bi txapel jantzi zituen binakako txapelketan, Joxan Tolosarekin.


Maider Lasa. Artista sortzaile librea
“Belaunez belaun ahoz ahoz transmititu diren lo-kantak gure zeluletan daude”

Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxearen Batera proiektuen emaitzetarik bat gauzatu du berrikitan Maider Lasak, Malen Iturrirekin elkarlanean. Ekainean aurkeztu zuten Loa, loa, laguna izeneko ikusgarri performatiboa, ahotsez, gorputzez eta irudiz. Tradiziozko lo-kantak oinarri,... [+]


2021-01-29 | Jone Markuleta
Pablo Hasel rap abeslaria espetxeratzeko agindu dute, Espainiako monarkia “iraintzeagatik”

Espainiako Auzitegi Nazionalak hamar eguneko epea eman dio Pablo Hasel rap abeslariari bere borondatez espetxe batean aurkezteko. Monarkiaren aurkako irainak zabaltzea eta terrorismoa goratzea egotzita.


Oskarbi
Iluntasunaren aurrean, kantuaren arnasa

Bost hamarkada baina gehiagoko ibilbidearekin, Oskarbi taldeak badaki zer den egoera zailetan musikaren eta kulturgintzaren haria elikatzea. Ez Dok Amairuren garaietatik gaurdaino, herri kantak eta sormen propioa izan ditu iturri. Hamabigarren diskoa grabatzen ari dira, dozena... [+]


Miren Aire. Hertsadura askatasun
“Artzain bakarraren irudia mitoa da, bakarrik ezin da”

Artzain izan nahi zuen txikitatik, eta artzantzaz bizi da duela hogei urtetik hona. Kantuan aritzea gustuko du eta kantuan ari da etxean bezala plazaz plaza. Ez omen da bizitza idilikoa berea, baina ez omen litzateke beste inon eta beste ezertan zoriontsuago izanen. Urepeleko... [+]


“Gernikako Arbola” Euskal Herriko ereserkia izatea eskatuko dute hainbat musikarik

200 urte bete dira abuztuan Jose Mari Iparragirre jaio zenetik eta data hori baliatuta dozenaka musikarik bat egin dute ondorengo eskaera egiteko: Gernikako Arbola Euskal Herriko ereserki ofizial bilaka dadin. Asteazkenean aurkeztuko dute manifestua Iruñean.


Eguneraketa berriak daude